Technical difficulty   Easy

Time  3 hours 21 minutes

Coordinates 1504

Uploaded October 21, 2017

Recorded October 2017

-
-
4,162 f
2,528 f
0
1.9
3.8
7.54 mi

Viewed 31 times, downloaded 2 times

near Ribas de Tereso, La Rioja (España)

Toloñoko mendilerroari izena ematen dion igoera klasikoa, Urizaharra (Araba) eta Rivas de Tereso (Errioxa) lotzen dituen errepidetik hasten dena.

Toloñorako igoera kenduta, bide hau Ruta de la Ermita de Toloño eta PR-LO 51 modura dago izendatuta, baina ez dago batere ondo seinaleztatuta. Hasieran, bide ondoan badaude bidea zein den adierazten duten piboteak, baina geroago marka zuri-horiak jarraitu beharko dira (Guruztokiko baseliza eta Toloñoko baselizaren artean) eta beste marka batzuk (puntu berdeak) Toloñoko gailurrrera heltzeko.

Gailur ondorengo basoa gurutzatzean ez dago inolako markarik eta bidea jarraitzea zaila da. Behera heltzean ordea, nahikoa da baso pistara heldu eta bide horretatik jarraitzea.

Ez dago ur edangarriaren itxura duen iturririk bide osoan. Bide polita da eta baso eta zelai desberdinetatik igarotzen da. Toloñoko puntatik Urizaharrarantz eta Errioxa osorantz ikuspegi ederra dago. Bide horretan, bi baselizaren arrastoak ere ikus daitezke: Guruztokiko baseliza eta Toloñoko baseliza

Comments

    You can or this trail