Technical difficulty   Easy

Time  5 hours 58 minutes

Coordinates 2786

Uploaded July 25, 2017

Recorded July 2017

-
-
2,883 f
1,472 f
0
2.7
5.4
10.72 mi

Viewed 43 times, downloaded 2 times

near Ocio, País Vasco (España)

Araba hego-mendebaldeko ibilbide zirkular honetan, garrantzia handia izan duten bi gaztelu lotzen dira: Zabalateko gaztelua eta Lanosko gaztelua.

Bi gaztelu hauek berebiziko garrantzia izan zuten Erdi Aroan, Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko muga zaintzen baitzuten. Zabalateko gaztelua Arabako armarrian irudikaturik agertzen dena da.

Gainera, Zabalateko gaztelu azpian hiri garrantzitsu baten aztarnak daude, egun, aztarnei "Villavieja" deritze. Bereziki aipagarriak dira bertako Santa Maria elizako hondakinak.

Ibilbidean zehar, hiru herri igarotzen dira: Ocio, Zabalate eta Bergantzu, Txulato mendia (946 m) erdian duen ibilbide zirkularra eratuz. Gazteluetarako igoerak ez dira PRaren parte, baina merezi du berau alde batera utzi eta gazteluetara igotzea, ibilbide honetan egin modura.

Kasu honetan, Ocioko bolatoki ondotik hasten da ibilbidea, eta Zabalateko gaztelutik egiten da Zabalatera. Zabalatetik, Las Tasugueraseko lepotik igarotzen da Bergantzura, ibilbideak azkeneko tartean Ociorantz egiten duelarik, errekarekiko paraleloan eta Lanosko gaztelua parez-pare edukita.

Ibilbideak ez du inolako zailtasunik eta ondo seinaleztatuta dago Ocio eta Bergantzu inguruetan. Zabalate inguruan aldiz, beste ibilbide batzuetako markak eta seinaleak medio, ez da erraza jakitea batzuetan nondik egin.

Ocio eta Bergantzun iturriak daude (markatuta) eta Zabalate eta Las Tasugueras arteko bidean ere badago beste iturri baterako bidea seinaleztatuta (markatu gabe).

Hainbat informazio panel daude, ibilbidearen eta gazteluen nondik norakoak azaltzen dituztenak.

PR honek komunean ditu hainbat zati GR-1, Bidezidor Historikoarekin.

Edukiaren lizentzia (trazak, argazkiak...): CC-BY 4.0

Comments

    You can or this trail