Technical difficulty   Easy

Time  2 hours 25 minutes

Coordinates 1170

Uploaded March 11, 2017

Recorded March 2017

-
-
1,199 f
89 f
0
1.3
2.5
5.01 mi

Viewed 211 times, downloaded 4 times

near Arrigorriaga, País Vasco (España)

Ibilbide honek Arrigorriaga eta Bilbo lotzen ditu, Malmasinen zehar. Ia ibilbide guztiak PR-BI 15arekin (Arrigorriagako Harri Gorriak izenekoa) bat egiten du, baina berau tarte batean albo batera uzten du Malmasinerako igoera eta jaitsieran, PR-BI hau ez baita Malmasineko gainetik igarotzen. Desbideraketak pena merezi du, Malmasinetik dauden ikuspegiaz gozatzeko. Dena den, posible da PR-BIa zehatz-mehatz jarraitzea eta Malmasinera ez igotzea.

Arrigorriagako geltokian hasten da ibilbidea, eta Atxukarro industrialdetik gora eginda, Finaga (Basauri) eta Brisketa (Arrigorriaga) landa-auzoak gurutzatzen ditu, Malmasineko tontorrera (362 m.) heldu baino lehen. Hortik, pixkanaka Montefuerte parkera hasten da jaitsiera, desbideraketa labur batean Gaztelu (250 m) igota. Gero Montefuertetik, Boluetako metro geltokian amaitzen da ibilbidea. Aukera dago, erosoago izanez gero, azken tarte honetan ere PR-BI 15a jarraitu eta Boluetan beharrean, Ollarganeko tren geltokian amaitzeko, hortik bueltan Arrigorriagara edo Abandoko tren geltokira joateko.

PR-BI 15a 2016an rehomologatu zuten eta oso ondo dago seinaleztatuta. Oso zaila da galtzea.

Ondare aldetik, Finagako San Martin baseliza eta inguruak, Malmasineko kastroa, eta Montefuerte eta Gaztelu inguruan dauden meatze zaharretako hondakinak dira aipagarrienak. Finagan, informazio panela dago baseliza eta inguruen inguruko historiaz, oso atzera doana.

Ura Finaga auzoan eta Montefuerte parkean aurkitu daiteke. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Arrigorriaga eta Brisketa artean, ibilbidea asfalto gainean doa, eta gainontzekoa, pista eta bidezidorretatik.

Edukiaren lizentzia (trazak, argazkiak...): CC-BY 4.0

View more external

Comments

    You can or this trail