• Photo of Udalaitz inguruko mendien zeharkaldia
  • Photo of Udalaitz inguruko mendien zeharkaldia
  • Photo of Udalaitz inguruko mendien zeharkaldia
  • Photo of Udalaitz inguruko mendien zeharkaldia
  • Photo of Udalaitz inguruko mendien zeharkaldia
  • Photo of Udalaitz inguruko mendien zeharkaldia

Technical difficulty   Moderate

Coordinates 4024

Uploaded November 13, 2016

Recorded November 2016

-
-
3,666 f
1,509 f
0
1.9
3.8
7.53 mi

Viewed 163 times, downloaded 3 times

near Udala, País Vasco (España)

Udalaitz euskal mendizale orok igo beharreko mendia da. ibilbide honetan Udalaitzeko haitzetatik aparte Gongeta, Labasur eta Besaiden mendiak igotzeko aukera ere izango duzue. Ibilbidearen norabidea hobe dagoen moduan egitea, Udalaitzeko ertza gehiago gozatuko duzuelako.

Ibilbide honetan ere Eixittako kobiara sartzeko bidea duzue, kontuz kobara sartu aurreko zeharkaldiarekin arriskutsua izan daiteke eta.

Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2016/11/udalaitz-inguruko-mendietatik-zehar.html

JARRAITUTAKO IBILBIDEA

Arrasateko Udala auzotik atera eta lehenik Besaide mendia igo genuen eta Besaidetik, hasiera batean GR-121 ibilbidea jarraituz, Labasur.

Labasur menditik Gongeta eta Mirakeitza mendiak igo eta azkeneko honetatik jada Udalaitz arteko ertza jarraitu genuen, tartean Atxaurrutxagane eta Erdikoatxa mendiak igoz. Amaitzeko, Udalaitz menditik honen ipar ekialdean dagoen beste tontorra (gurutze handia duena) igo genuen.

Gurutzetik Udalara Udalatik datorren ohiko bidetik itzuli ginen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 12,3 kilometro.
- Punturik baxuena: Udala auzoa, 480 metro.
- Punturik altuena: Udalaitz, 1.120 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 900 metro inguru.
- Igotako mendiak: 7.
- Ura: Ibilbidean bi iturri topatu genituen, bat Udala auzoan eta bestea Besaidera iritsi aurretik.
- Zailtasuna: Ibilbidea nahi adina zaildu daiteke. Guk topatu genuen haizetea dela eta ertzan ahalik eta leku errazenetik joan ginen inongo momentuan eskaladarako pausurik egin gabe. Hori bai, ertzetan ibiltzeko eskarmentua izatea komeni da, pausu batzuk arriskutsuak izan daitezke eta, baina esan bezala, pausu guztiak ekidin daitezke. Eixittako kobia-ra bisita egiteko asmorik baduzue belar inklinatuan egiten den 3-4 metroetako ageriko zeharkaldia egin beharko duzue. Belarra bustia egon ezkero oso arriskutsua izan daiteke, hainbat metroetako erorketa bertikala dauka eta.
- Eramandako material teknikoa: Ez genuen material teknikorik eraman.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Lau ordu eta erdi, atsedenaldiak barne.

Comments

    You can or this trail