Technical difficulty   Easy

Time  one hour 50 minutes

Coordinates 886

Uploaded April 1, 2016

Recorded April 2016

-
-
1,459 f
136 f
0
1.2
2.5
4.95 mi

Viewed 553 times, downloaded 10 times

near Bilbao, País Vasco (España)

Bilbo hegoaldeko mendi klasiko baterako igoera. Bilbo eta itsasadarreko ikuspegi politak ikus daitezke tontorretik. Tontor ondoan ere badaude karlistadetako gaztelu bateko hondakinak.

Ibilbide hau Bilbotik ateratzen da baina ez ditu biderik ohikoenak erabiltzen Arnotegira igotzeko. Alde horretatik, lasaiagoa da igoera bide hau erabilita ez baita igarotzen Igertuko parkingetik edota Pagasarribidetik. Larraskitutik Arnotegirainoko tartean eta bueltan tartean ez dago asfaltorik, beraz oinek ere eskertuko digute.

Era berean, ibilbide zirkularra izanda, saiatu naiz ahalik eta gutxien pasatzen leku beretik. Tarte batzuk GR markekin daude balizatuta, Zabalburu Bilboko birako GR-228arekin lotzen duen ibilbidearekin komunean baititu zenbait tarte. Dena den, ez jarraitu itsu-itsuan markak, desbideraketak baitaude ibilbide honetan.

Larraskituko ataka parean badaude aparkatzeko zenbait leku, Bilbotik ez bada irten nahi. Pare bat piknik gune daude: Atxokorre eta Arnotegi Behea

Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik.

Edukiaren (track, waypoint, irudiak...) lizentzia: CC-BY 4.0

Comments

    You can or this trail