Time  2 hours 23 minutes

Coordinates 480

Uploaded February 23, 2019

Recorded February 2019

-
-
1,962 f
833 f
0
0.6
1.1
2.22 mi

Viewed 13 times, downloaded 1 times

near Arditurri, País Vasco (España)

Endara urtegiaren ertzean dagoen San Antongo ermita ondoan kotxea utzi eta alboan dagoen zementuzko pistatik gora joan gara Telleriko leporaino. Handik ezkerretara bidexka bat abiatzen da Kopako Harriraino igoko gaituena.

Haur txikiekin egiteko alde ona du motza izatea, alde txarra berriz desnibela 350 metrokoa dela. Dena den bista ederrak izateak eta bide erdia zementuzko pistatik egiteak asko lagunduko du ume txikientzat txango aproposa izan dadin.

Tontorretik 360 gradutan zerikusia badago: behean dagoen urtegia bera, Aiako Harria atzetik duen soslai ederrarekin, Larrun, Agiña,....

Errepidetik abiatuta zementuzko pista aipatu dugun horren hasieran jatexea eta taberna dago belaze eder batekin, bueltakoan geldialditxoa egin ahal izateko.

Comments

    You can or this trail