-
-
1,419 ft
1,299 ft
0
1.1
2.2
4.45 mi

Viewed 210 times, downloaded 6 times

near Lapuebla de Labarca, País Vasco (España)

Arabar Errioxako Lapuebla de Labarca herriko ibilaldia da, herrigunetik La Poveda gisa ezagutzen den eremuraino. Ebro ibaiaren ertzetik eta mahasti artean egindako ibilbidea da. Povedan umeentzako jolas parkea eta aisialdirako mahaiak daude.

Lapuebla erdiguneko El Plano plazatik abiatzen da ibilbidea, La Poveda hirigunerantza. Biribilgunean zuzen egingo dugu aurrera, Ebro ibaiaren norabideari jarraituz. Kilometro bat baino lehen mahasti artean barneratuko gara.

Behin herritik irtenda, errepidea bitan banatuko da; guk ezkerrerantza hartuko dugu, beheraka doan bidea. Hemendik berehala Ebro ibaiaren ertzera iritsiko gara. Urrengo kilometroa Ebroren ertzean egingo dugu, mahastietara eta ibaiaren bi aldeetara ikuspegi ederraz gozatuz.

Berriro mahastietan barrura egingo du bideak eta hemen agertuko zaigun lehen bidegurutzean, eskuinera egingo dugu (bi bideak leku berera iritsiko dira). Mahastietan barrena bideari jarraituz berriro egingo dugu bat Ebro ibaiarekin eta berehala iritsko gara Povedako parkera. Inguru zoragarria da eta bertako paisaiaz eta giroz gozatzeak merezi du.

Parke sarrerako bidetik abiatuko dugu itzulerako bidea; joaneko bidearekin bat egin arte.

Azken urteetan ingurune honen eraberritzeari heldu diote erakundeek eta ume parkeaz gain, Ebro ibaiaren ertzeko bideak garbitu dituzte. Ontziratzeko ere prestatuta dago eremua eta kayak-etan nahiz uretako kiroletarako aukera dago.
Waypoint

Plaza

Intersection

Biribilgunea (La Poveda hiribidera)

Intersection

Bidegurutzea (ezkerrera)

River

Ebro ibaiertza

Ebro ibaiak Errioxa eta Euskal Herriaren arteko muga egiten du.
Park

Umeen parkea

Umeentzako jolas parkea; egurra, sokak eta material naturalez egindako egiturekin.
Picnic

Mahaiak

River

Ebro ertzeko paealekua

Comments

    You can or this trail