Time  7 hours 20 minutes

Coordinates 1855

Uploaded January 4, 2015

Recorded January 2015

-
-
8,231 f
5,706 f
0
2.1
4.1
8.29 mi

Viewed 1768 times, downloaded 53 times

near Arette-Pierre-Saint-Martin, Région Aquitaine (France)

Ibilaldi hau Larra-Belagua eta Lescun (Biarno) bailaren artean dago egina

Anie edo Auñamendi piramide ikusgarri bat da Larrako karsten barruan zutitzen dena.

Ernaz-eko portutik abiatuko dugu ibilaldia, San Martingo Harkaitzetik eta hasieratik raketak jantzirik eramango ditugu. Larrako karstetan murgildu beharko dugu, leize eta simen artean kontu handiz ibiliz. Bertan Europako leize handienetariko bat aurkitzen da, S. Martin Harriko leizea. Arlasera igoera itzulerarako utziko dugu eta tontorraren azpitik igaroko gara (kontuz ibili, izotz handia egon daiteke pasabide honetan) Pescamou lepora iritsiz. Ibilaldia oso gorabeheratsua da, tontorraren magalera iritsi arte. Behin tontorraren azpian gaudela kranpoiak jantzi eta azken metroei ekingo diegu, malda handiak gaindituz. Kontuz ibili behar da azken igoeran, pendiz handia dago eta izotzarekin oso arriskutsua egon daiteke. Behin hau gaindituta tontorrera iritsiko gara, eta bertako ikuspegiez gozatuko dugu.

Jaitsiera kontu handiz egingo dugu eta bide berdinetik itzuliko gara, baina Arlas igotzeko aprobetxatuko dugu. Hemen ere malda handia dago, baina, azkar igotzen da eta merezi du bertako ikuspegiak. Jaitsiera igo garen kontrako aldetik egingo dugu, oso arriskutsua egon daiteke. Eguzkiak oso gutxi jotzen du eta malda handia dago (gu jaitsitakoan izoztz handia).

7 ordu inguruko ibilaldi atsegina, Larrako karstetan barrena eta Anie/Auñamendi eta Arlaseerako igoerekin.
Parking

Ernaz (Piedra de San Martin)

Hiru behiren zerga -->Estatu-mugen gainetik bizirik dirauen herri-ohitura Ezin da seguru jakin nondik edo noiztik datorren ospakizun bitxi hau. 1375. urtean eta bi haranen arteko burrukak zirela medio, Nafarroako erregeek eta Biarnoko konteordeak bake-itun bat sinarazi zieten bertako auzokideei. Bertan, betebehar bitxi hau aipatu egiten da jadanik. Hala ere, historigile askoren ustez, 1375. urtea baino askoz lehenagoko zerga da hiru behiena. Goi Erdi Aroan egurra eta batez ere abereetan zetzan haran haietako ekonomia. Ondorioz, oinarrizkoak zituzten bertakoek bai larreak, baita iturriak ere, artzainen arteko burrukak, ardien lapurketak, etabar etengabe gertatzen zirelarik. Jatorria oso argi ez badago ere, historiagile zaharrek diete 1375ean alde biek akordioa sinatu zutela, unai erronkariar eta biarnotarren jarduera muga inguruan arautu zuena eta bakea ekarri zuena. Bi urte lehenago, liskar larrien ondorioz Pierre Sansoler biarnotarra Pedro Carrica erronkariarrak hil zuen, eta bi ibarren arteko gerratea piztu zenez, egoera konpontzeko pake hitzarmena izenpetu zen. Ordutik aurrera, Baretousko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiete Izaba, Uztarroze, Urzainki eta Gardeko biztanleei euren aziendek zelai nafarretan belar eta ura hartzearen truke. 600 urte baino gehiago luzatu da dagoeneko ohitura hau. Geroztik inbidiak eta mendekuak baretu omen ziren. Zergaren ordainketan etenaldi batzuk egon diren arren, urteroko uztailaren 13an Europako itunik zaharren hau berresten da Ernaiz lepoan San Martingo harriaren inguruan.
Summit

Anie/Auñamendi

Auñamendi (frantsesez Pic d'Anie) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Barétouseko ibarrean eta Bearnoko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta euskal lurrean kokaturik ez dagoen, bere toponimia eta mendi berari lotuta agertzen diren euskal mitologi istorioengatik, euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da. Tontorra 2.507 metrotan dago kokatuta. Lehenengo igoera erregistratua 1771ko uztailaren 28an izan zen, François Flamichon ingeniari-geografo biarnoarra tontorrera iritsi zenean. Euskal izenaren toponimia aztertuz gero, Auña (Ahuntz)+ mendi hitzek osatutako izen konposatua da. Ahuntzen mendia alegia.
panorama

Panoramika

Azken aldapei ekin aurretik, igoeraren ikuspegia.
Summit

Arlas

Arlas (2043m)
Mountain pass

Pescamou lepoa

Pescamou lepoa

Comments

    You can or this trail