Moving time  3 hours 57 minutes

Time  6 hours 44 minutes

Coordinates 3133

Uploaded September 8, 2018

Recorded September 2018

-
-
3,708 f
672 f
0
3.0
5.9
11.87 mi

Viewed 171 times, downloaded 2 times

near Santa Barbara, País Vasco (España)

Arrasate - Mendiola - Kurtzeberri - Elorreta - Mendiola - Arrasate

IBILBIDEA
Lehenik, Arrasaten bidegorria hartu genuen Garagartzara iristeko. Bertan Besaiderantz bidea hasi genuen. Bide honen hasierako zatia zementuzkoa da. Baina ordu laurden ostean mendi bidea hasten da. Pista nahiko zabala eta erreza da, galtzeko arazorik gabea. Ondoren Udalaitx minatara bidea ekin genuen, hainbat bide lasterretatik. Eta ostean Udalaitx-eko kresta osotik joan ginen, Atxaurutxugane tontorra pasatuz. Azkenik Udalaitx tontorrera iritsi giñen. Bertatik bista izugarriak ikusten dira. Mendiaren alde batetik Leintz bailara oso ikusten da, horrekin ere Anboto, Kurtzeberri, Tellamendi... Eta beste aldetik berriz, Aizkorri mendilerroa. Aitxuri, Aizkorri, Aratz, Aumategi... Puntatik Udala auzora jeitsi giñen eta azkenik Arrasatera.

URRATSEZ URRATS | WAYPOINT
[km 0.0] Hasiera Arrasatetik | HASIERA
[km 4.1] Lezetxiki haitzuloa | HAITZULOA
[km 8.1] Besaideko beheko monumentua | BESAIDE
[km 8.3] Besaideko goiko monumentua | BESAIDE
[km 8.7] Besaideko iturria | ITURRIA
[km 11.6] Atxaurutxugane bidean | PUTZUA
[km 12.4] Udalatx-eko minak | MINAK
[km 13.1] Atxaurutxuganeko tontorra | ATXAURUTXUGANE
[km 14] Udalatx-eko haitzuloa | HAITZULOA
[km 14.1] Udalatx bidean | BIDEA
[km 14.3] Udalatx-eko iturria haitzuloan | ITURRIA
[km 14.7] Udalatx-eko tontorra | UDALATX
[km 16.5] Udala auzoa | UDALA
[km 19.1] Arrasaten amaitu | AMAIERA

BESTE IBILBIDE BATZUK INGURUAN
- Arrasate - Udala - Besaide - Lezetxiki - Garagartza - Arrasate
- Arrasate - Kurtzeberri - Arrasate

Gustatuko zaizuen itxaroan.
Cave

Lezetxiki

Lezetxiki kobazuloa Arrasaten dago. Bertan topatu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Lezetxiki kobazuloa 1927an aurkitu zuten. Dena den, Jose Miguel Barandiaranek egin zituen indusketarik garrantzitsuenak leize honetan 1956tik 1968ra. Gaur egun, indusketek jarraitzen dute eta aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte.
Building of interest

Besaideko monumentua

Besaideko beheko monumentua Yoshin Ogataren eskutik.
Summit

Besaide

Besaide mendiak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa arteko muga egiten du. 564 metroko garaiera du. Besaide mendian Euskal Herriko Mendi Federazioaren ekimenez mendizaleen aldeko monumentua eraiki zen 1950eko hamarkadan. Irailaren hirugarren igandean mendian hildako mendizaleen aldeko ekitaldia egiten da bertan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren gunea da. Bertako monumentua hildako mendizaleen orimenean eraiki zen.
fountain

Besaideko iturria

1956. urtean egin zen iturria da, non Besaiden aurkitzen da.
Lake

Udalatxeko minen bidean

Udalatxeko minen bidean dauden putzuak.
Mine

Udalatxeko minak

Udalatx mediaren magalean kokatzen diren minak.
Summit

Atxaurutxugane

Atxaurutxugane (1040 m).
Cave

Udalatxeko koba

Udalatxeko kobarik handiena.
Mountain pass

Bidean

Udalatx igotzen ateratako argazkia. Hau amaieran kokatzen da.
fountain

Kobako iturria

Tontorrean kokatzen den kobazulo iturria.
Ruins

Ermita

Udalatx tontorrean dagoen ermitaren hondamenak.
Summit

Udalatx

Udalatx edo Udalaitz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendia da, Arrasate eta Elorrio artean zehazki. Iparraldeko magalean edo Bizkai aldekoan Zumelegi ibaia jaio da, aurrerago Arrazolarekin batera Ibaizabal sortzen duena. Udalatx Udalako mendilerroan kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu, hiru probintziek bat egiten duten tokia dena. Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (1040 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.117 m). Ipar-mendebaldean, Santa Luziaren baseliza dagoen Artadi mendixka (500 m) eta Gongeta edo Zolotxa tontorra (704 m) ditugu, Elorrio aldera. Hego-mendebaldean, bestela Pozutxueta (182 m) tontorrak mendigunea osatzen du
Waypoint

Udala auzoa

Udala Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da. Udalatx mendiaren magalean kokaturik, hari izena ematen dion auzoa da. Bi auzunez osaturik dago eta bakoitzean 7-8 baserri daude.

Comments

    You can or this trail