Coordinates 1727

Uploaded December 12, 2019

Recorded December 2019

-
-
3,515 ft
1,909 ft
0
1.2
2.5
4.93 mi

Viewed 19 times, downloaded 0 times

near Ilarduia, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Leze mendiartea-Canal de la Paloma-Aiztxiki(Olano txiki)-Aitzandi(Olano)-Koloxka-Artzanegi-Artzanegi mendi lepoa-Leze mendiartea.

Arabako Ilarduia eta Albeiz kontzejuen artean mendizerra kalkareo ikusgarria luzatzen da (Eginoko Haitzak bezela ere ezagutuak),oso malkartsua eta zenbait lekuetan latza. Mendigune karstikoa denez leize eta kobazulo ugari daude. Harkaitz hormak eta monolitoz beteriko guneak, amildegiak non nahi. Eskaladan ibiltzeko aproposak dira, bide asko daude, ondo ekipatuta eta urbiltasunagaitik asko erabiliak. Mendi magaletan baso tinkoak zabaltzen dira, pagadi, artadi eta ariztiak batez ere. Mendigune nahiko basati, zorrotza, ibiltzeko gogorra eta aldiz polita eta erakargarria, mendizaleen artean estimatuta. Eguraldiak lagunduz gero goi lautadatik panoramika zabal eta ziragarriez goza dezake. Zinez ederrak!!!

OHARRAK: Ibilbide hontan zapaldutako gaillurretara igotzeko lerro hauetan eskeinitako "tracka" baino modu erosoagoak badaude. Txango hau ez da oso ohikoa. Goi-lautada karstikora sartzeko hartxingadiko guneak pasa behar dira."Canal de la Paloma"n eskuak erabili behar dira derrigorrez. "Patio" asko eta esposizio dexente. Puntu batzuetan lehen mailako (I) eskalada tarte errazak (F) gainditu behar dira. Bigarren mailako(II) eskaladagune puntu bat ere badago(F+). Nik ez nituen erabili bainan soka-aseguruak badaude. Aiztxikira (Olano Txiki) hegoaldeko ixurialdetik igotzen da, biderik gabe doa tracka, mendian zehar, pago eta beste zuhaixken artean, nahiko itxia. Lurrazal karstikoa da, ibiltzeko nahiko deserosoa; zulo eta dolinen artean paso egokienak bilatzen joan behar da, basotik irten arte. Basati samar, goroldioz estalitako harkaitzak zapalduz. Oso polita eta erakargarria...bazter tipo hauek baloratzen duenentzat noski. Ez da tarte luzea baina GPS eramatea eta erabiltzen jakitea ia nahitaezkoa ikusten dut, oso komenigarria. Koloxkatik Artzanegira bitartean landaretza puntu bat edo bestea pasatzen da eta beste tokietan bezela amildegien ertzetatik igarotzen da. Antzeko parajetan ibiltzen gutxineneko eskarmentu behar da, inoiz bakarrik joan eta badaezpadaere soka eraman.

Kontuz ere euria, elurra, edo izotza egiten duenean arrisku maila izugarri igotzen delako, nik ez nuke saiatu ere egingo. Ez diot inori ibilbide hau gomendatzen halako hegoeratan, sor ditzazketeen eragozpenak menderatzeko oso aditua ez bada behintzat, expertoa.
Waypoint

'Canal de la Paloma'ren hasiera

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Waypoint

'Canal de la Paloma'ren igoera utzi eta eskubiko belar kanaletik jarraitu

Picnic

Aisialekua

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Summit

Aitzandia

Summit

Aiztxiki

Waypoint

Aiztxikira hurbiltzen hegoaldetik

Tree

Alanbre hesia pasabidea pagadian

Parking

Aparkalekua

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Tree

Artadia

Senda
Tree

Artadia

Summit

Artzanegi

Artzanegi
Mountain pass

Artzanegi Lepoa, bidegurutzea

Artzanegi Lepoa
panorama

Artzanegiko hertza

940 m altura
Waypoint

Baso eta pasarte karstikoaren amaiera

Waypoint

Belar kanala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Intersection

Bidegurutze Ilarduia-Leze

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
panorama

Koloska harkaitz arraila

Waypoint

Dolina

Risk

Paso arriskutsua (II, F+) asegurukin

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Intersection

Ezkerretik doan senda jarraitu

Senda
panorama

Goiko lautada, begiralekua

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Summit

Gran Azor

El Azor
panorama

Gran Azor gaineko begiralekua

920 m altura
Waypoint

Karst tartearen hasiera

panorama

Koloxka begiralekua

Cave

Leze zuloa

Waypoint

Monolitoen plaza

Tree

Leze inguruak

Berakaitzeko Abelbidea
Waypoint

Lotabarri erreka

Lotabarri
panorama

Mendi hertza

panorama

Mendi hertza Aitzandi-Artzanegi

Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Waypoint

Mugarria Artzanegi lepora jeisteko gunea

Senda
Waypoint

Oreitzeko Abelbidea

Intersection

Ezkerretik Monolitoen Plazara

Oreitzeko Abelbidea
Risk

Paso arriskutsua (I,F)

800 m altura
Intersection

Pista utzi Ezkerretik

Oreitzeko Abelbidea
panorama

Senda Artzanegi

Senda
Waypoint

Monolitoen senda

Comments

    You can or this trail