-
-
3,339 f
52 f
0
10
20
40.98 mi

Viewed 1696 times, downloaded 39 times

near Olagain, País Vasco (España)

(eu)

Ibilbide zirkularra: Andoain-Etzela-Arano-Latse-Etzela-Mandoegi-Urepel-Leitzalarrea(Ixkibar aisiagunea)-Leitzaran (Km.20)-Andoain.

Andoaindik abiatuta Plazaolako Bide Berdea jarraitu behar da bi km. inguru. Bigarren tunelaren irteeran ezkerretik gora jo porlanezko pista batetik Beltzun baserrien aldera. Baserriak pasa ondoren porlana bukatu eta baso artean doan mendi pistatik zuzendu behar da bidea. Bide berdetik Etzelaino zatiak, leku batean edo bestean izan ezik, 15 bat kilometroko gorako aldapa dauka, nahiko gogorrak suerta daitezkeen tarte batzuekin.

Etzelako langa pasa eta Aranoko joan etorriko buelta hasten da. "Bukle" honek 16 bat kilometrokoa da, 8 km. jetsierakoak eta beste hainbeste gorakoak. Paisai zoragarria dauka tarte honek, oso panoramikoa.

Etzelara bueltatuta eta Gr-121 bidea jarraituz Urepel aldera igotzen da. Urepeleko magaletan GRko tartea aldapatsu, iztu, humela eta landaretsu dago, tarteka bizikleta bultzatuz pasa beharrekoa, hegoaldeko mendi honen hegoaldeko ixurialdean dauden garo lekuak iritsi arte. Ikusleku ederra da puntu hau.

Langa bat pasa ostean jetsiera polita hasten da Leitzaranera. Hasieran poliki eta gero desnibel haundiarekin , argazkietan ikusten da bezela, Leitzalarreako Ixkibarko aisiagunera iristen da. Ondoren, Xuana Bordara zuzentzen da bidea . Tarte honek 200 metroko zati ospela, ezea eta harri handiz josita dauka. Txirrindutik jetsi beharra dago. Borda iritsitakoan Gr 121rekin bat egiten da eta bide erosoago izango da. Borda gehiago daude aurrerago eta bidearen ondoan iturri eder bat ere bai . Leitzaranera jeisteko azkeneko zatian gaude.

Plazaolako bide berdera iristen da azkenean, Andoaindik 20 kolometrora edo. Leitzaran errekaren ondotik doan bide hontatik bueltatzea besterik ez da falta.

Bere luzerak eta metatutako desnibelak asko zailtzen dute ibilbidea. Zailtasun tekniko gutxirekin bainan gutxieneko ohitura eta prestakuntza fisiko egokia eskatzen duen txangoa da. 152 IBP zailtasun mahia.

Pd: Gu ez giñen asko geratu baina ibilbidean zehar monumentu megalitiko ugari ikusten dira mendi tontorren inguruetan batezere. Basoak, garo lekuak... Eta zer esanik ez, Leitzarango baliaran Babestutako Naturgunea denez txoko eta tarte zoragarriak daude ikuskai errekarren ondoan geldialditxoak egiteko aproposak. Oso gomendagarriak.

(es)
Andoain-Etzela-Arano-Latse-Etzela-Mandoegi-Urepel-Área recreativa de Leitzalarrea-Leitzaran(km.20)-Andoain.

Circular durilla con bajada desde Etzala hasta Arano y subida por Latse haciendo un bucle por caminos y parajes absolutamente recomendables. La subida por el GR en la ladera de Urepel es un sendero empinado, estrecho, húmedo y con abundante vegetación que obliga a hacer algunos porteos incómodos hasta salir a los helechales de la cara sur. En la bajada de Leitzalarrea a Leitzaran también hay un tramo de unos 200-300 m. de porteo con el camino lleno de pedruscos y mucha humedad. El resto de la ruta es ciclable. Indice IBP: 152. Ruta realizada en plan tranquilo con paradas para fotografías, pintxos y cervecilla en Arano y alguna reparación de bicicleta que se incluyen en el tiempo total invertido.

Comments

    You can or this trail