-
-
5,712 f
1,860 f
0
11
22
43.17 mi

Viewed 344 times, downloaded 6 times

near Alesanco, La Rioja (España)

Oso ibilbide ederra, basoan zehar asko gozatzeko modukoa.
Demanda mendilerroko Cárdenas bailara gainez gain inguratzen du porposamen honek.
Alesanco herritik irten eta dozena bat kilometroz errepidea erabiliko dugu, Donemiliagan kafea hartu, eta Estollon sartuko gara mendira.
Gehien gehienean GR bateko marka zuri-gorriei segika jardungo gara.
Baso sail handietaz gozatzeko aukera dago. Eguteran haritza, laiotzean pagoa. Pinudi handiak ere bai. Goikaldeetan txilardi eta isatsa daude, pagadiez gain. Tarteka, baita otsalizar, hagin, gorosti, urkiak... Eta mendiko ganaduak, udazkenean oraindik jaitsi gabeak herrietara.
San Lorenzoko gailurretik gertu pasako gara, eta Ezkaraira pasatzeko aukera badago, nahi izanez gero.
Ibilbide luzea da, eta teknikoki dezente eskatzen duena. Beherakoan, zailtasuna (eta emozioa!) Donemiliagarako azken jaitsieran, amezti zoragarri batetatik ateratzean aurkituko dugu. Saihestea dagoen bide zatia da, hala ere.
Pancrudoren ipar magala gurutzatzean (Las Saleguillas eta Fuente Cárdenas inguruko pagadian) batez ere, lantzean behin bizikleta bultzatzea tokatuko zaigu, baina ziklablea da ibilbidea %90etik gorako zatian.
Waypoint

PINUDITIK BITUBIAKO PAGADIRA

OPINUDIKO PISTA BELARTSU GOZOTIK PAGADIKO XENDRARA
Waypoint

SALEGUILLAS LEPOA. UTZI PISTA ETA PANCRUDOREN IPAR ISURIRA SARTU

CÁRDENAS IBAIAREN JAIOTZA IKUSI
Waypoint

CÁRDENAS ITURBURUA

Waypoint

CHILIZARRIAS. JAITSIERAREN HASIERA

Waypoint

BONICAPARRA ATERPEA

Waypoint

ITURRIA

Comments

    You can or this trail