Time  2 hours 10 minutes

Coordinates 1257

Uploaded May 11, 2017

Recorded May 2017

-
-
1,116 f
311 f
0
3.2
6.3
12.7 mi

Viewed 695 times, downloaded 13 times

near Alegia, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra:Alegia-Altzoazpi-Altzomuño-Olakalte-Goikoetxe-Arrimaga lepoa (gasgune)-Altzomuño-Ollagon bira-Oiarbide baserria-Arrimaga-Ugarbe erreka-Etxeluze baserria-Altzomuño-Ipintza zaharra baserria-Altzoazpi-Alegia.

Mendi txirrinduan ibiltzen geranok prestakuntza fisikoa mantentzeko etxetik gehiegi urrundu gabe ibiltzen gera normalean, astegunetan batez ere. Luzera eta denbora motzeko saioak izaten dira gehienetan. Ohikoak eta ezagunak diren bideak erabiltzen ditugu behin eta berriz. Atseginagoak izateko norabide, luzera edo desnibela ezberdinen bila aritzen gera askotan. Ibilbide honen proposamenak horietako beste aukera bat eskeintzen du Tolosaldeko parajeetan; mendi bide sare zabala duen Altzo ko herriaren lur barrutian hain zuzen ere.

Ez ohiko bilbide entretenigarria Altzoko herrigune, auzo, baserri, muino eta basoen arteko pista eta mendi bideetatik igaroz. Tolosaldeko herri hau ezagutzeko aukera polita eta erraza. Txango korapillatsua akaso, bukle moduko bira batzuk eginez 3 aldiz pasatzen da Altzomuñotik. Bidegurutze asko bainan GPSarekin jarraipena erraza ala ere.

Mota guztietako bideak pasatzen dira perfil zerratua erakusten duen ibilbide gorabeheratsu hontan: asfaltokoak, porlanezkoak, hartxintxarrezkoak, lurrezkoak, belarrezkoak...pinudi, pagadi. Panoramika ederreko guneak eta errekazuloak zeharkatuz ere bai. Metatutako desnibel gutxikoa izan arren gorako malda motz eta nahiko gogorrak gainditu behar dira. Pasabide erakargarrietatik ere jeisten da, gutxi erabiliak, Arrimaga lepotik Altzomuñora doan sendaren kasuan edo Aldaio baserriaren paretik Ugarbe errekara joateko zeharkaldian besteak beste.

Naiz eta orokorrean zailtasun maila erraza izan puntu batzuetan gutxieneko teknika beharrezkoa ikusten dut.

PD: KONTUZ Arrimagatik Altzomuñora jeisterakoan oso gutxi nabermentzen diren alanbre hesia (arantzarik gabekoa) eta rafiazko soka bat gurutzaturik aurkitu nituen bidea ostopatzen.
Intersection

Altzoazpira errepidetik

Atzomuñotik Altzoazpira doan errepidea.
Intersection

Altzoazpi, eskubitik Altzomuñora

Kilometro erdiko hartxintxarreko aldapa gogorra.
Waypoint

Altzomuñoko plaza

Waypoint

Artzadun baserria

Intersection

Errepidea

Intersection

Eskubitik

Intersection

Eskubitik behera

Intersection

Eskubitik Etxeluzera

Hartxintxarreko pista
Intersection

Eskubitik Ipintza Haundira

Intersection

Eskubitik Olakalteko pistara

200 metroko belarrezko jetsiera
Intersection

Eskubitik Ollagon errepidea

Intersection

Eskubitik1

Intersection

Etxeluze

Intersection

Ezker-eskubiko bidegurutzea

Sarobe baserriaren parean
Intersection

Ezkerretik

Topopirineos 1b
Intersection

Ezkerretik Altzoazpira

Gi-2133
Intersection

Ezkerretik Altzomuñoko jetsiera

Basoko bide polita KONTUZ Alanbre hesia
Intersection

Arrimaga lepoa (gasgunea)-ezkerretik

Intersection

Ezkerretik Altzora

Hartxintxarreko pista
Intersection

Bidegurutzea: Goikoetxe-Etxeluze-Altzomuño

Goikoetxe baserrira igotzeko 400 metroko lurra eta belarrezko aldapa
Intersection

Ezkerretik gora porlanezko bidea

Calle
Intersection

Bidegurutzea: Imazenen pago haundia-Gasbide eta Oiarbide

Intersection

Ezkerretik Olakalteko pista

Hartxintxarra eta porlanezko pista.
Intersection

Eskubitik Ollagongo biraren hasiera

Hartxintxarreko pista
Intersection

Ezkerretik Ugarbe errekako zeharkaldia

Waypoint

Frontoia, Sta Barbara baseliza

Waypoint

Gasbideko pista

lurrezko pista erosoa
Intersection

Goikoetxe baserria eskubitik Gasbidera

Asfaltoko pista
Tree

Imazenen Pago Haundia

Haya de Altzo
Waypoint

Ipintza Zaharra baserria

Waypoint

Irteera Kalegorako aparkalekuan

Topopirineos 1b
panorama

Oiarbide baserria

Oiarbide
Waypoint

Olakalteko txabola

Porlanezko bidea
River

Ugarbe Erreka

erreka oso txikia gainditu behar da.
Bridge

Ugarbe Erreka zubia

panorama

Ugarbe errekaren bidea

Comments

    You can or this trail