Time  2 hours 3 minutes

Coordinates 667

Uploaded August 21, 2019

Recorded August 2019

-
-
4,685 f
4,263 f
0
0.7
1.4
2.7 mi

Viewed 1 times, downloaded 0 times

near Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)

Belagua haraneko goikaldean egiten den ibilbide zirkularra da hau, Erronkaribar eta Zuberoa batzen diren puntutik gertu.

Ibilbidearen hasiera eta amaiera Belaguako aterpeko aparkalekuan da, gaur egun aterpetxea bera berritze-lanetan dagoelarik. Larre batzuetatik igaroz, erlojuaren orratzen norantzan, Zemetoko igarobidea gurutzatzen du ibilbideak, jatorri glaziarra duen korredore estua. Ondoren, beste GR eta PR markak alde batera utzita, eskuinera egin eta pagadi ikusgarri bat gurutzatzen du ibilbideak, berriz larreen tartean hasierara itzultzeko.

Ibilbide guztia, ibilbide lokalaren marka zuri-berdeez dago balizatuta, baina hasieran beharrezkoa da pixka bat adi egotea, markak ez baitira horren agerikoak. GR-12ko markak (Euskal Herriko bidezidorra) lagungarriagoak izango dira agian lehen tarte honetan.

Track hoenk, Zemeto ibilbidea uzten du igarobidea eta gero, Belagoa gaineko ikuspegi ederraz gozatu ahal izateko (PR markez dago balizatuta tarte hau).

Orokorrean, goi-mendiko paisaia dastatzeko aukera ematen duen ibilbide oso erraza da hau, umeekin egiteko modukoa.
Waypoint

Zemeto igarobidea

Arroila itxura duen pasabidea
Intersection

Desbideraketa

Begiratokira joateko, baliza zuri berdeak utzi eta zuri-horiak jarraituko ditugu
panorama

Begiralekua

Belaguako haraneko begiratoki ezin hobea.
Tree

Pagoa

Zuhaitz ederra
Tree

Pagoa

Zuhaitz ederra

Comments

    You can or this trail