Time  4 hours 18 minutes

Coordinates 1740

Uploaded May 1, 2019

Recorded May 2019

-
-
1,428 f
74 f
0
1.9
3.8
7.69 mi

Viewed 172 times, downloaded 18 times

near Urnieta, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Urnieta-Burundain lepoa (Azkorteko baseliza)-Buruntza-San Roke baseliza-Burundain lepoa-Goikopagoadarraga baserria-Oztaran-Bidegurutzeta-Arrikarteko bidegurutzea-Eguzkitza-Gurutzeta-Urnieta.

Ibilbide erraz hau Urnieta eta Andoaingo lur eremuetan gauzatzen da osorik. Bi tarte ezberdinak bereizten dira txango hontan.

Aurrena Andoaingo Buruntza mendiari bira osoa ematen zaio Burundain lepotik. Ibilbidearen menditxuena da zati hau; gorakoan gandorrako bide senda polit batetik doa tracka, norabide guztietara panoramika zoragarriak ikusiz. Lurra eta harkaitz bide iztua eta malkartsua da, hasieran batez ere (kontuz giro bustiarekin). Erpin geodesikora (Ipar tontorra-439 m) iristen da lehen, oteez inguratutako puntua. Sendak hegoalderuntz dauka jarraipena Buruntzako gurutzearen tontorreraino. Ipar kaxkoa baino bi metro altuagoa da (441 m). Porlanezko gurutze haundi bat eraiki zuten gailurrean eta jarritako buzoia Gipuzkoako aspaldikoenetakoa da (1936). Mendi honi itzulia emateko San Roke baselizara jetsi behar da eta ondoren bihurgune asko eta desnibel dexente duen senda batetik behera jarraitzen du bidea, ipar norabidea hartuz, basotik. Bapatean mendi bideak gorantzko joera hartzen du berriro, suabea, ekialderutz, pinu sailen artean zabalduz doa eta Lasarteko mugaren parean doazten mendi pistetatik pixkanaka Burundain lepora bueltatzen da.

Trackaren bigarren partea oso bestelakoa da. Burundain lepotik abiatuta Elutzetako Harkaitzari bira ematen zaio Urnietako herrigunera itzuli aurretik. Goikopagoadarraga baserriraino lurrezko mendi bidea dago. Gero porlanezko eta asfaltozko errepide lokaletatik doa denbora guztian. Landa giro ederra erakusten du alderdi honek. Basoxkak, baratzak, belardiak, sagastiak eta baserriak sakabanaturik. Urnieta Gipuzkoako sagardoaren paradisuenetako batean dago kokaturik. Naiz eta fetxa hauetan denak itxita egon sagardotegi batzuen inguruko bideetatik igarotzen da Elutzetako buelta hontan. Jai egun zela eta eguraldi bikaina lagun jende asko paseatuz ikusi genuen bide hauetatik. Arrikarteko bidegurutze aldera batez ere. Aparkalekua dago lepo hontan, Santa Barbara baselizara eta Agerreburura igotzeko bideak bertatik pasatzen dira. Aparkalekutik gertu Agerreburuko eskalada gune ezaguna dago, begibistan, horma ikusgarriak erakutsiz. Jendetsua zegoen eta eskalatzaileen trebetasuna ikuskatzeko aukera ere izan genuen.

Urnieta, Andoain, Lasarte edo Hernanitik abiatuta bide sare haundia dago paraje hauetatik igaro nahi duenentzat, horietatik asko balizatutako sendak dira.

Zatituta edo osorik edozein garaian egiteko ibilbidea da hau. Urtaro bakoitzak dauka bere xarma. 2019 ko Udaberriaren erdialde hontan berdea baino berdeagoak aurkitu genituen bazter guztiak. Sagastien loraldiak bereziki ikuskizun ederra eskeini zigun.
Carretera Local
Santa Cruz
Carretera Local
Camino
Cruz de Buruntza
Camino
Camino
Camino
Carretera Local
140 m altura
Carretera Local
Carretera Local
Instalación Deportiva
Carretera Local
Camino
San Roque
Carretera Local

Comments

    You can or this trail