Time  4 hours 37 minutes

Coordinates 1885

Uploaded January 30, 2017

Recorded January 2017

-
-
2,006 f
809 f
0
2.2
4.5
8.91 mi

Viewed 1619 times, downloaded 43 times

near Olaeta, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Arkaka-Olakosaroi-CAF Ur biltegiak-Kanalaren iturburua-Errekabeltz-Osinberde putzua-Arkaka.

Aralar mendigune karstikoa da, leize, zulo eta dolinez beteta. Jasotzen dituen euriteen eta elurteen urak lurraren azpira sartzen dira. Bidai izkutua egin ondoren azaleratu egiten dira iturburu eta errekatxoak sortuz beheko bailaretan.

Aralar ekialdean kokaturik Zaldibiko Arkaka inguruak dira horren adibide bat non Errekabeltz, Osinberde eta beraien ibai adarrak eta iturburuak Aralarko emari honeko ur-sarea osatzen dute. Ur hauek elkartzen dira Aiestaran erreka sortuz. Zaldibitik pasa ondoren, Ordizian, Oria ibaiaren eskubialdean ixurtzen da.

Aspalditik, gizakiak ur aberastasun honi etekina atera nahi izan dio. Errotak edo Indar elektrikoa sortzeko kanalak, presak eta tuberiak besteak beste.

Ibilbide hontan horietako erreka,iturburu, ur jauzi eta giza-egitura batzuk ezagutzeko haukera dago. Buelta hau ez da ohikoa. Kanalakoa eta Osinberde putzuko bideak joan etorrikoak izaten dira normalean. Ur biltegietatik iturburura bata (10 km) eta Arkakatik Osinberde putzura bestea (SL Gi 2009-5 km). Ibilbide hontan ordea Arkakan hasi eta bukatu biak lotzen dira. Kanalako iturburuan ezkerretik gorantz doa pagadi aldapatsu batetik eskubian dauden harkaitz hormak gainditu arte. Gero erreka xume bat zeharkatu eta segidan mendi pista batera iristen da. Pista honetatik gorantz bidegurutze zabal batera iristen da. Hemendik Errekabeltz aldera jetsi behar da. Behin Arkakako errepidearen bukaerara iritsi ondoren Osinberdeko ur jauziaren joan etorriko bidea egiten da.

Arkako Zentral Hidroelektrikoaren parean, errepidearen ondoan ibilgailua uzteko lekua dago. Errepidearen bukaeran ere bai. Ez da txango honen kasua bainan ibilbidea borobildu nahi izan ezkero gertu dauden Arkakako putzu eta aisiagune dotoreak bisita daitezke ere.

Kanalako trabesian ia denbora guztian metro erdiko zabalera duen paretatik igaro behar da. Arreta pixka bat behar da besterik gabe. Kanalaren iturburutik gorako tartean (400 bat metro) desnibel haundia dago bainan zailtasun berezirik gabe.

Leku bereziki politak eta interesgarriak ezagutzeko aukera paregabea eskeintzen ditu Aiestaran errekaren goi arroak. Osinberde urjauziaren bidea txikibiltariekin egiteko aproposa da. Zatituta edo osorik oso bide gomendagarriak.
Intersection

Arkakako errepidearen bukaera.

330 m altura
Intersection

Bidegurutze Arkaka-Intxustiko iturria

Aurrerago eskubirantz berriro
Intersection

CAF Ur bildegiak

Depósitos de C.a.F.
Bridge

Errekabeltz

Errekabeltz
Intersection

Eskubitik Pr Gi 2004

Arkakako errepidea-Pr Gi2004
Intersection

Eskubitik SL-Gi 2009 Osinberde putzura

Ibilbide locala
River

Kanalaren Iturburua

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Iturburutik pagadiko igoera

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Kanala1

Parque Natural de Aralar
Intersection

Kanala2 bidegutzea

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Kanala3

Parque Natural de Aralar
panorama

Kanalaren hasiera

460 m altura
Picnic

Olakosaroi (Akapulko)

Parque Natural de Aralar
Waterfall

Osinberde putzua

Parque Natural de Aralar
Parking

Arkaka

Aralar Parke Naturala
Intersection

SL-Gi 2009 Osinberde putzura

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Gorako pista

560 m altura
Intersection

Pr GI 2004 ezkerretik utzi

Carretera sin pavimentar
River

Putzuak

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Txabola Arkakako jetsieran

Parque Natural de Aralar
River

Ur gutxiko erreka txikia

erreka pasatzeko puntua

Comments

    You can or this trail