Time  3 hours 21 minutes

Coordinates 1504

Uploaded October 21, 2017

Recorded October 2017

-
-
4,162 f
2,528 f
0
1.9
3.8
7.54 mi

Viewed 158 times, downloaded 5 times

near Ribas de Tereso, La Rioja (España)

Toloñoko mendilerroari izena ematen dion igoera klasikoa, Urizaharra (Araba) eta Rivas de Tereso (Errioxa) lotzen dituen errepidetik hasten dena.

Toloñorako igoera kenduta, bide hau Ruta de la Ermita de Toloño eta PR-LO 51 modura dago izendatuta, baina ez dago batere ondo seinaleztatuta. Hasieran, bide ondoan badaude bidea zein den adierazten duten piboteak, baina geroago marka zuri-horiak jarraitu beharko dira (Guruztokiko baseliza eta Toloñoko baselizaren artean) eta beste marka batzuk (puntu berdeak) Toloñoko gailurrrera heltzeko.

Gailur ondorengo basoa gurutzatzean ez dago inolako markarik eta bidea jarraitzea zaila da. Behera heltzean ordea, nahikoa da baso pistara heldu eta bide horretatik jarraitzea.

Ez dago ur edangarriaren itxura duen iturririk bide osoan. Bide polita da eta baso eta zelai desberdinetatik igarotzen da. Toloñoko puntatik Urizaharrarantz eta Errioxa osorantz ikuspegi ederra dago. Bide horretan, bi baselizaren arrastoak ere ikus daitezke: Guruztokiko baseliza eta Toloñoko baseliza
  • Photo of Guruztokiko baseliza
  • Photo of Guruztokiko baseliza
Bastidako baseliza baten aztarnak. Ikuspegi ederra dago bertatik. Hortik aurrera, marka zuri-horiak jarraitzea gomendagarria da.
  • Photo of Toloñoko baseliza
  • Photo of Toloñoko baseliza
  • Photo of Toloñoko baseliza
Aingeruen Andre Mariaren santutegia zenaren aztarnak, Toloñoko gainera heldu aurretik dauden zelaietan. Elurtegi bat ere badago bertan. Baselizari buruzko info gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Tolo%C3%B1oko_Andre_Mariaren_monasterioa
  • Photo of Erpin geodesikoa
  • Photo of Erpin geodesikoa
Toloñoko erpin geodesikoa. Gailur-gailurrean ez badago ere, ikuspegi ederra dago bertatik, eta gailurrera heltzea baino errazagoa da.
  • Photo of Toloño (1.263m.)
  • Photo of Toloño (1.263m.)
Toloñoko gailurra. Igoera ez da orain arte bezain sinplea baina ez dauka ezta aparteko zailtasunik. Ikuspegi ederra dago bertatik.
  • Photo of Ikuspegia
  • Photo of Ikuspegia
Ikuspegi ederra dago bertatik. Merezi du desbiatzeak.

Comments

    You can or this trail