Technical difficulty   Easy

Time  2 hours 37 minutes

Coordinates 1799

Uploaded March 25, 2018

Recorded March 2018

-
-
1,070 f
-19 f
0
1.8
3.6
7.25 mi

Viewed 54 times, downloaded 3 times

near La Arena, País Vasco (España)

Bizkaiko mendebaldeko kostaldeko bi gailur igotzen dituen PR ibilbidea da hau, Zierbenako udalerrian zehar ibilbide zirkularra osatuz. Zierbena bera, Montaño eta Serantes-Luzuero arteko bailaran egonik etengabean ikusiko dugu. Horretaz gain, Muskiz eta Abra inguruetarako ikuspegi ederrak daude Luzuerotik. Montaño eta Luzuero mendiak igotzen dira ibilbide honetan.

Ikuspegi eta ondare naturalaz gain, ondare historiko aipagarria ere badago ibilbidean zehar. Montaño, Bilboko burdin-hesiaren zati izan zen, eta lubakien aztarnak daude bere magalean, oso egoera kaxkarrean. Aipagarriagoak da Luzueroko gotorlekua, Bilboko portuko sarrera kontrolatzen duena.

PRa bera ez da Montaño mendiko gailurretik igarotzen, baina 10-15 minutuz desbideratuta, merezi du bertara igo igo eta Muskizko haraneko ikuspegi ona izateko (track honetan egin bezala).

La Arenan, Kardeon eta Aldapan ur iturriak daude. Ibilbidea ez dago ondo seinaleztatuta, batez ere lehen herenean, baina homologazio bidean dago eta beraz, espero daiteke egoera hobetzea.

Bide gehiena bidezidorretatik doa, baina badaude pista eta asfalto gaineko tarte luzetxoak. La Arena eta Montañoko tartea lokatzez beteta egon daiteke, beraz adi. Hobe da La Arenatik Montañora igotzea, Kardeotik egitea baino, Kardeo-Montaño tartea pista denez errazagoa baita jaisteko.

Bizkaiko I. Xendazaletasun Ligan eginiko martxan grabatu zen track hau.
  • Photo of Montaño (319 m.)
  • Photo of Montaño (319 m.)
Muskiz eta Zierbena arteko mendia. Muskizeko ikuspegia dago bertan. https://www.mendikat.net/com/mount/453
  • Photo of Kardeo
Zierbenako auzoa. Ura dago bertan.
  • Photo of URA
Iturria Kardeo auzoan.
  • Photo of Aldapa
Zierbenako auzoa eta herriburua. Bertan dago Zierbenako udaletxea.
  • Photo of Luzuero (309 m.)
  • Photo of Luzuero (309 m.)
  • Photo of Luzuero (309 m.)
Luzuero mendia. XX. mendeko gotorleku militar garrantzitsuaren aztarnak daude bertan, kanoi eta guzti. https://www.mendikat.net/es/com/mount/438#main

Comments

    You can or this trail