Viewed 959 times, downloaded 57 times
near Uribarri, País Vasco (España)
Busturialdea eta Lea-Artibai artean dagoen Illunzar (726 m) mendi ezaguna igotzen du ibilbide balizatu honek. Nabarnizeko herrigunean (Elexalde) hasi eta pisten zehar igotzen da Illunzarrera. Bertatik, mendilerrotik behera, Ineritzeko leizea eta Airoko pagadia igarota, eta tarte batzuk galtzadan eginda, Ikazurieta auzora jaisten da, ondoren berriz Elexaldera egiteko.
Bizkaia ekialde eta iparraldeko talaia ederra da Illunzar: Lea eta Oka ibar hurbilez gain, Kalamua, Urko, Udalatx, Anboto, Gorbeia, Aldamin, Jata, Sollube, Garobel... Bizkaiko eta inguruetako tontor nagusienak ikus daitezke bertatik.
Ikazurietako tartean eta Elexaldera igotzen, ibilbideak errekabide oso hezeetatik joateko markatzen du. Euria egin badu, edota asun asko badaude, hobe da errepidetik joatea, trafiko gutxi igarotzen baita bertatik.
Iturriak ibilbideko azken herenean eta Elexalden aurki daitezke. Markatuta daude. Ibilbideak GR 98a (Urdaibaiko bira, homologazio gabe gaur egun) gurutzatzen du.
Ibilbideak ez du inolako zailtasunik.
Kotxe eta antzekoek ezin dute aurrera joan.
Airoko pagaditik hurbil dagoen ataka
Elexalde auzora bidea zabaltzen digun ataka
Airo baserri ondoan geratzen den inguruko pagadi bakarra. Ez da oso handia, baina bada polita
Pistak kurba egiterakoan uzten duen ikuspegia. Aulestiko lurretan dagoen ibilbideko puntu bakarra da hau. Oiz, Udalatx... Bizkaia ekialdeko ikuspegi ederra dago bertatik
Waypoint
Elexalde (Nabarniz)
Nabarnizko auzoburua. Bertan daude parrokia eta udaletxea. Aparkatzeko ere hainbat toki ditu.
Ezkerrera egin behar da, pista utzi eta bidezidorra hartuz. Airoko pagadira garamatza ibilbideak.
Archaeological site
Galtzada
Tarte batean ibilbidea galtzada gainetik doa, garai batean hortik bide garrantzitsuagoa zebilenaren seinale.
Pista aurrera doan arren, gora ezkerrera hartu behar dugu bidea. Seinaleak markatzen du puntua.
Eguneko tontor nagusia. Ikuspegi ederrak daude bertatik. Buzoia eta erpin geodesiko baten hondarrak daude bertan.
Info+: https://www.mendikat.net/eu/com/mount/422
Nahiko sarrera bertikala duen leizea. Ama-semeak bertara erori izanaren kondaira dago inguruan. Inguratzen duen hesitura hondatuta dago, kontuz beraz.
Nabarnizko auzoa. Hemen, ibilbidea jarrai dezakegu, errekasto baten inguruko lur oso hezeetan, edo bestela errepideari jarraitu Elexalderantz. Iturria dago bertan
Iturria eta bidegurutzea dago bertan. Aurrez ezkerrerantz doan pista, beherantz, hartu behar da, galtzadatik Ikazurietara joateko.
Summit
Mandalesta (603 m)
Ibilbidean dagoen bigarren mailako beste tontor bat. Ez dauka aparteko garrantziarik.
Info+: https://www.mendikat.net/eu/com/mount/13544
Intersection
Omara desbideraketa
Eskuinera eginda Kortezubiko Oma auzora joan gaitezke.
Religious site
San Migel baseliza
Nabarnizko Uribarri auzoko San Migel baseliza.
martinitui Feb 10, 2020
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Ruta muy bonita. Fácil de seguir. En la cima, vistas espectaculares.