Technical difficulty   Easy

Time  3 hours 53 minutes

Coordinates 1866

Uploaded August 12, 2017

Recorded August 2017

-
-
1,511 f
-235 f
0
1.8
3.5
7.04 mi

Viewed 97 times, downloaded 1 times

near Irauregi, País Vasco (España)

Ibilbide honetan PR-BI 101a jarraitzen da, Alonsotegi eta Barakaldo artean dagoen Sasiburuko mendilerroan osteratxo bat eginez. Bertan, Kadaguako ibarreko zein Ibaizabaleko itsasadarreko bista ederrez gozatu daiteke.

Ibilbide honetan gurutzatzen diren mendi tontorrik aipagarrienak Arrolatza (454 m), Sasiburu (459 m) eta Apuko (469 m) dira. Apukorako igoera PR-BItik kanpo geratzen da, baina merezi zuenez igoerak, PR-BItik desbideratu eta igo nuen. Nahi duenak Apukora jo dezake, edo PRa jarraituz Alonsotegira jaitsi.

Erdi aroko galtzada batetik eta baseliza biren ondotik(Agate eta Kiteria Deunak) igarotzen da ibilbidea. Gainera, Santa Kiteria baseliza ondoan piknik gunea ere badago.

Ibilbide honek tarte txiki bana du komunean Donejakue bidearekin (Agate Deunara igoera).

PR hau aurten (2017) birhomologatu den arren, zenbait tokitan balizazioa ez dago oso ikusgarri, bereziki Agate Deuna inguruan.

Ura Alonsotegin, Barakaldoko Agate Deunan eta Zamundi auzoko Santa Kiteria baselizaren ondoan aurkitu daiteke.

Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik eta erlojuaren orratzen kontrako norantzan egin da.

Edukiaren lizentzia (trazak, argazkiak...): CC-BY 4.0
  • Photo of PARKINGA
Aparkatzeko lekua Alonsotegin
  • Photo of SEINALEA
Ibilbidearen puntua
  • Photo of EZKERRERA
Seinale honetan ezkerrerantz egin, behera.
  • Photo of HESIA
Gurutzatu behar da.
  • Photo of HESIA
Gurutzatu berriz.
  • Photo of BIDEXKA
Hartu bidexka!!! Seinaleak ez daude oso ikusgai.
  • Photo of GALTZADA
Bilboko Kastrexana auzotik Barakaldoko Agate Deunera doan Erdi Aroko galtzada
Agate Deuna parean dagoen iturria
Barakaldoko Agate Deuna baseliza
Hemen ez dago markarik, egin eskuinera, gora.
  • Photo of LANDA
Bidexken ondoren, landa bat. Hortik ezkerrerantz, gorantz egin.
  • Photo of ARROLATZA (454 m)
  • Photo of ARROLATZA (454 m)
Arrolatza gaina.
  • Photo of SASIBURU (459 m)
  • Photo of SASIBURU (459 m)
Sasiburuko gaina
  • Photo of APUKORANTZ
Apukorantz igo nahi izanez gero, hemen desbideratzen gara PR-tik
  • Photo of HUMILLADERO (391 m)
  • Photo of HUMILLADERO (391 m)
Sasiburu eta Apuko arteko gain txiki bat
  • Photo of APUKO (469 m)
  • Photo of APUKO (469 m)
  • Photo of APUKO (469 m)
Apuko gaina.
  • Photo of SANTA KITERIA
Zamundi auzoko baseliza
Santa Kiteria baseliza ondoko iturria.

Comments

    You can or this trail