Technical difficulty   Easy

Time  5 hours 58 minutes

Coordinates 2786

Uploaded July 25, 2017

Recorded July 2017

-
-
2,883 f
1,472 f
0
2.7
5.4
10.72 mi

Viewed 109 times, downloaded 2 times

near Ocio, País Vasco (España)

Araba hego-mendebaldeko ibilbide zirkular honetan, garrantzia handia izan duten bi gaztelu lotzen dira: Zabalateko gaztelua eta Lanosko gaztelua.

Bi gaztelu hauek berebiziko garrantzia izan zuten Erdi Aroan, Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko muga zaintzen baitzuten. Zabalateko gaztelua Arabako armarrian irudikaturik agertzen dena da.

Gainera, Zabalateko gaztelu azpian hiri garrantzitsu baten aztarnak daude, egun, aztarnei "Villavieja" deritze. Bereziki aipagarriak dira bertako Santa Maria elizako hondakinak.

Ibilbidean zehar, hiru herri igarotzen dira: Ocio, Zabalate eta Bergantzu, Txulato mendia (946 m) erdian duen ibilbide zirkularra eratuz. Gazteluetarako igoerak ez dira PRaren parte, baina merezi du berau alde batera utzi eta gazteluetara igotzea, ibilbide honetan egin modura.

Kasu honetan, Ocioko bolatoki ondotik hasten da ibilbidea, eta Zabalateko gaztelutik egiten da Zabalatera. Zabalatetik, Las Tasugueraseko lepotik igarotzen da Bergantzura, ibilbideak azkeneko tartean Ociorantz egiten duelarik, errekarekiko paraleloan eta Lanosko gaztelua parez-pare edukita.

Ibilbideak ez du inolako zailtasunik eta ondo seinaleztatuta dago Ocio eta Bergantzu inguruetan. Zabalate inguruan aldiz, beste ibilbide batzuetako markak eta seinaleak medio, ez da erraza jakitea batzuetan nondik egin.

Ocio eta Bergantzun iturriak daude (markatuta) eta Zabalate eta Las Tasugueras arteko bidean ere badago beste iturri baterako bidea seinaleztatuta (markatu gabe).

Hainbat informazio panel daude, ibilbidearen eta gazteluen nondik norakoak azaltzen dituztenak.

PR honek komunean ditu hainbat zati GR-1, Bidezidor Historikoarekin.

Edukiaren lizentzia (trazak, argazkiak...): CC-BY 4.0
  • Photo of BEGIRATOKIA
Zabalate azpiko hiriko aztarnetan (Villavieja) dagoen begiratokia, Zabalate eta Berantevilla inguruak ederki ikus daitezkeelarik.
  • Photo of ESKUINERA
Sartu eskuineko pistatik
  • Photo of EZKERRERA
Utzi pista.
  • Photo of GAZTELURA
Lanosko gaztelura igotzeko desbideraketa
  • Photo of BIDEGURUTZEA
GR-1, PR-A 34 eta SL-A 34 ibilbideen arteko bidegurutzea. Zabalate, Zabalateko gaztelua eta Bergantzurako bideak daude bertan.
Zabalateko gaztelura igotzeko bidegurutzea.
  • Photo of LANOSKO GAZTELUA
Lanosko edo Ocioko gaztelua
  • Photo of PANELA
Bergantzuko panela PR-A 34 ibilbideari buruz
  • Photo of PANELA
"Villavieja" deritzon hiriaren aztarnei buruzko informaziodun panela
  • Photo of PANELA
Zabalateko gazteluari buruz informazioa duen panela
  • Photo of PANELA
PR-A 34 ibilbideari buruzko Ocioko informazio panela
  • Photo of SANTA MARIA
Villavieja deritzon aztarnetan, Santa Maria elizaren aztarnak
  • Photo of URA
Bergantzuko baseliza honen ondoan dagoen iturria.
  • Photo of URA
Ocioko iturria. Bolatoki ondoan.
  • Photo of ZABALATE
Zanbrana udalerriko herria
  • Photo of ZABALATEKO BALKOIA
Zabalateko gazteluan dagoen begiratokia. Araba hegoaldeko ikuspegi ederrak daude bertatik.
  • Photo of ZABALATEKO GAZTELUA (798 m)
Zabalateko gaztelua. Arabako armarrian irudikatuta dagoen gaztelua da hau.

Comments

    You can or this trail