Time  3 hours 33 minutes

Coordinates 1070

Uploaded November 2, 2018

Recorded October 2018

-
-
7,757 f
5,766 f
0
1.6
3.3
6.55 mi

Viewed 58 times, downloaded 0 times

near Navacepeda de Tormes, Castilla y León (España)

Gredoseko hirugarren eta azken txangoa aurkeztuko dut sarrera honetan.

Eguna era bat lainotuta agertu zen baina bertan egonda, Plataformaraino kotxez igotzea erabakitzen dut. Igoeran lainoa beheko aldean utziko dut eta naiz eta Gredoseko mendiak lainoz estalitak izan, ibilbidea burutzea erabakitzen dut. Iragarpenak ez dira onak baina ibilbidea laburragoa da eta bertan egonda, animatuko naiz.



Ibilbidea eta altimetria.







Berriz ere Gredoseko Plataformara gerturatuko naiz eta aurreko egunetan aparkatutako leku berean utziko dut autokarabana. Mendatea igotzen, lainoa haranean utzi dut eta Plataforman, eguzkia ere ikusteko aukera izango dut. Hori bai motxila prestatzen dudan bitartean.



Baina Gredoseko mendi aldea, goibel oso ageri da.







Hala ere eta etxetik urrun egonda eta gps-a izanda, mendi aldera abiatzea erabakitzen dut. Egia erran, etxetik gertu izatekotan, seguruenik erabaki hoberena bueltatzea litzatekela baina Gredosen nago, etxetik 500 kilometro baino urrutiago.

Harrizko bidetik ibiltzen hasi eta arrabio edo salamandra eder bat ikusiko dut.











Aurreneko bidegurutzera eta Prado Puertoko haranera gerturatzean, oraindik zerbait ikusten da, nahiz eta lainoa mendi guztiak estaltzen dituen.







Reguero Llano aterperako bidegurutzea gurutzatu eta zuzen jarraitu, lautadatxora igo arte. Bertan harrizko bidea ezkerretik utzi baharko da, Morezón mendi aldera bideratzeko. Lurrezko bidea nabaria da eta Gredoseko eremu honetako gainontzeko bideetan bezala, harrizko kahirnekin arras ongi markaturik. Hemen oraindik mendiaren beheko magalak ikusgai dira eta norantz abiatu beharra dudan argi ikusten da.



 Bidea utzi eta eskuinetik Morezón mendi magaletan barneratu.



 Morezón Bajero eta Cuento Alto mendi aldea ikusteko aukera laburra izango dut.







 Reguero Llano aterpe aldea



Eskerrak bidea ongi markaturik dagoela, nahiko ibilia eta harri multzoak distantzia txikietara paraturik dituztela. Gaurkoan honek nahiko lagungarria izango da. Eta noski Gpsa, bereziki goiko aldean.



 Morezón Bajero aldera.



Plataforma aldera.

Eta magalean igotzen hasi bezain pronto, altuera irabazi eta lainoak dena inguratuko du. Hemendik aurrera, ezer gutxi izango da ikusterik izango dudana. Tenperatura ere baxua da eta hezetasunak blai utziko nau segituan. Bertzalde baldintza hauetan, igoera azkarragoa egingo dut.











Gorago Refugio del Rey eta Trochako mendi-lepoa elkartzen duen bidearekin topo egingo dut. Hasiera batean ez nuen oso argi nondik izango zen. Laino honekin aterpera gerturatzea ere ez du merezi, beraz zuzenean jarraituko dut, eta segituan harri multzoak ikusgai izango ditut berriz ere.

Bidetik gora jarraitu eta harantxo batetara iritsiko naiz. urmael txikitxo baten arrastoak ikusgai dira. Bertan eskuin aldetik jarraitzea erabakitzen dut. Gpsari jarraituz.

Metro batzuk aurrerago, eta lainoak babesten nauelarik, ahuntz Hispanikoen ar talde batekin topo egingo dut. Animaliak lasai daude eta lainoari esker nahiko hurbiltzeko aukera izango dut. Hona hemen argazki batzuk.



















































Azken aldapei aurre egingo diet. Egia erranda ez dela ezer ere ikusten baina bidea argia da. Bapatean mendi-lepo batetara iritsiko naiz eta gpsak ezker aldera joatea agintzen dit.









Tontor batzuetara igoko naiz, ezer ikusi gabe eta Morezón mendiko gailur garaiena zein den jakin gabe, aurrera jarraituko dut.

GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/11/morezon-gredoseko-plataformatik.html
  • Photo of Estazio biologikoa
  • Photo of Estazio biologikoa
  • Photo of Estazio biologikoa
Estazio biologiko bat dago puntu honetan
  • Photo of Bidegurutze 01Eskuin
Harrizko bidean topatuko dugun aurreneko bidegurutzean eskuinetik igo.
  • Photo of Bidegurutze 02 Zuzen
Zuzen igotzen jarraitu. Eskuinetik Reguero Llano aterpera joaterik dago.
  • Photo of Bidegurutze 03 Ezkerretara
  • Photo of Bidegurutze 03 Ezkerretara
  • Photo of Bidegurutze 03 Ezkerretara
Harrizko bidea puntu honetan utzi beharra dago. Ezkerretik mendiko maldara zuzendu. Bidea markaturik dago.
  • Photo of Bidegurutze 04 zuzen
  • Photo of Bidegurutze 04 zuzen
  • Photo of Bidegurutze 04 zuzen
Puntu honetan bide nagusi batekin gurutzatuko gara. Regugio del Reytik datorrena. Zuzenean igotzen jarraitu, aurreko bidea gurutzatuz.
lautadatxo batean eskuin aldera joango naiz igoera egiteko.
  • Photo of Gredos Plataforma hasiera
Plataformako aparkalekuaren beheko partean utziko dut ibilgailua
  • Photo of Morezoneko mendilepoa
  • Photo of Morezoneko mendilepoa
  • Photo of Morezoneko mendilepoa
Mendilepora iritsiko naiz. Egia erranda ez dela ezer ere ikusten. Bertatik ezkerretara joan.
  • Photo of MOREZON
  • Photo of MOREZON
  • Photo of MOREZON
  • Photo of MOREZON
  • Photo of MOREZON
Morezón tontorrean buzoi antzeko metalezko makil bat dago. Bertatik ere ez da ezer ikusten gaurkoan, baina ikuspegiak ederrak oso behar dute izan.
  • Photo of Plataforma Gredos
  • Photo of Plataforma Gredos
Aparkalekuaren goiko partea eta bidearen hasiera.
  • Photo of Tontor Gredos Central1
  • Photo of Tontor Gredos Central1
  • Photo of Tontor Gredos Central1
Tontor bat. Lainoak ez du ongi ikusten utziko eta beraz guztietara igoko naiz ez bai dakit zein den Morezoneko tontor garaiena eta.

Comments

    You can or this trail