Viewed 112 times, downloaded 8 times
near Markina, País Vasco (España)
Lea-Artibaiko bi hiribildu batzen dituen ibilbidea da hau, zenbait tontor eta era desberdinetako ondarea ezagutzea ahalbidetzen duena. Ondare horretan, aipatzekoak dira erlijiosoa (baselizak), industriala (harrobia) eta baita guda zibilari lotutako ondare belikoa ere. Tontorren artean Urregarai, Bedartzaundi eta Kalamendi dira ezagunenak, nahiz eta beste batzuk ere zapaltzen diren.
Ibilbide honetan Santutxutik zuzenean Amoroton zehar Lekeitiorantz abiatu beharrean (GR 38.1a hartuta), Ondarroarantz Merelludiko (Milloi) mendatera doa (GR38.2a erabilita), Kalamendi igo eta gero egiteko Lekeitiorantz. Bide luzeagoa den arren, Kalamendira igo eta inguruko ikuspegiak merezi dute.
Zailtasun tekniko minimo bat izan dezaketen tarteek pista utzi eta Urregarairako igoera zuzena da eta Iduinagara igoera. Lehenengoa pista jarraitu daiteke buelta emanda eskaileratara heltzeko, eta bigarrena igotzea ez da bidearekin jarraitzeko.
Ibilbidea Markina-Xemein. Aulesti, Berriatua eta Mendexatik igarotzen da Lekeitiora heldu aurretik.
Tontorrak (igoera ordenean)
- Zapola (562 m)
- Urregarai (704 m)
- Bedartzaundi (700 m)
- Iduinaga (554 m)
- Arraskea (514 m)
- Kalamendi (315 m)
Iturriak:
- Markina
- Santutxu baselizan
- Asterrika auzoan (pixka bat desbideratuta bidetik)
- Ondarroa eta Lekeitio artean
Erabilitako bidezidorrak:
- PR BI 27 (Urregaraiko bidea), Urregarairako tartean
- MX2 (Markina-Xemeingo bigarren gudalerroko bidea), Zapola inguruetan
- GR38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea (bere aldaera desberdinetan), Bedartzaunditik Asterrikaraino (Kalamendira eta Txepetxabiagako harrobietarako bidean desbideratuta)
- GR123 Bizkaiko bira (Asterrikatik Lekeitioraino)
Summit
Bedartzandi (700 m)
Bedartzandi edo Bedartzaundiko tontorra. Erpin geodesikoa eta gutunontzia ditu bertan.
Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/388
Archaeological site
Zapolako bunkerra
Espainiako guda zibilaren testuinguruan eraikitako bunkerra
Asfaltoa utzi eta ezkerrera egingo dugu, bidean gora eta marka zuri-horiak jarraituz.
Intersection
GR 38.1en bidegurutzea
Hemen batzen dira zuzenean Bedartzaunditik datorren bidea (Txepetxabiagara jaitsi aurretik hartu duguna) eta Jantzilekukoa (Txepetxabiaga eta gero hartutakoa). Eraikin baten (baserri antza du) aztarnak daude inguruan.
Berriatuko tontorra. Herrigunea, itsasoa eta orain arteko ibilbideko tontorrak ikus daitezke bertatik.
Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/429
Bidetik hurbil geratzen den tontorra. Lenarra ikusiaz batera bidetik, igoera bat eta gero, bertatik jarraituta erraz heltzen da tontorrera (GPX arrastoan jaitsierako bidea dena)
Bedartzaundiko lerroaren ikuspegia ikus daiteke bertatik
Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/15907
Aurreko tontorrak ez bezala, honek ez du ikuspegirik eskaintzen. Erraz heltzen da tontorrera ordea eta cairn batek adierazten du berau non dagoen.
Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/15905
Religious site
San Antolin baseliza
Merelludi edo Milloi auzoko baseliza. Monumentu dago izendatuta eta Berriatuko lehen eliza izan ote zenaren ustea dago.
Religious site
Santutxu baseliza
Markina-Xemeingo baseliza. Bertan banatzen dira GR38.1 eta GR38.2 (Lekeitiora eta Ondarroara doazen adarrak). Iturria dago bertan
Archaeological site
Trintxera
Zapola inguruetako trintxerak, bunkerrean amaitzen duena.
Mine
Txepetxabiaga harrobia
Txepetxabiagako (ahoz Txepetxabixe) harrobi zaharra
Latro-zuloko iturria izena duen iturri hau, Mendexa eta Berriatua harteko muga-mugan dago kokatuta.
Aulestiko gailur ezaguna, Santa Eufemia baseliza eta bertara igotzeko eskailerak dituelarik.
Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/490
Markina-Xemeingo gailurra, Lea eta Artibai ibarren muga markatzen duena.
Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/614
Comments