Coordinates 3896

Uploaded June 11, 2019

Recorded June 2019

-
-
2,411 f
863 f
0
3.1
6.2
12.5 mi

Viewed 123 times, downloaded 4 times

near Lekunberri, Navarra (España)

09 JUN 2019 08:19

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak antolatutako irteeraren ibilbidea duzu hau.

Lekunberritik abiatu gara eta Larraun eta Araitz bailarako hainbat herri igaro ondoren, Bedaiora iritsi gara, denbora gehienean Aralarko Malloak gure gainean genituelarik.

Ibilbidea Iturraskarri proiektuaren barruan berreskuratutako aintzinako herri arteko bideetatik eta GR-20 tik barrena egin dugu.

Iturraskarri proiektuaren inguruko informazioa nahiko bazenu, link hau erabili dezakezu. Benetan interesgarria !

https://www.iturraskarri.plazaola.org/eu/

Iturraskarri proiektu barruan prestatu eta berreskuratu dituzten bideak "marra laranja" batez markatuak daude. Ibilbide asko egin ditzakezue Araitz, Larraun, eta Irurtzun inguruko herrietan barrena.

Esan bezala, ibilbidea Lekunberriko industrialdearen parean dagoen iturrian abiatu dugu.

Arrasto laranja jarraituz, baso polit batean sartu gara eta hala joan gara Albiasu herriraino. Albiasun irteeran "begiralekua" dagoen inguruan Baraibartik datorren GR-20 kin bat egin dugu eta gurdibide zabal batetik barrena Errazkingo errekaraino jaitsi gara. Erreka pasa eta errepideraino jarraitu dugu.

Errepidera atera eta gutxira porlanezko pista bat hartu dugu, bertatik Errazkin herriraino iritsi garelarik. Hemen ere arrasto laranjak jarraitu ditugu. Pistaren erdi parean GR-20 utzi egin dugu, Betelu aldera eskuinerantz desbideratzen baitzitzaigun.

Errazkinen, frontoi atzean, iturria dugu. Herritik aterata, beti marra laranja jarraituz, porlanezko pista batean aldapa gogor bati ekin beharko diogu eta horrela jarraituko dugu Asoiain parajeraino. Hemen, pistak ezkerretara egiten du Beluta mendate aldera baina guk pista hori utzi eta zuzen jarraituko dugu gurdibide batetik. Segituan pagadi eder batean sartuko gara eta bertatik jarraituko dugu basotik atera eta Malloak ikusten diren begiratokira iritsi arte. Beti marra laranjak jarraituz, eskuinera behera hartuko dugu bidea Intzako lehen baserrira, Alsonegoikoa, iritsi arte. han porlanezko bide berria egina dute eta handik jaitsi gara Intzako elizara iritrsi arte. Asfaltora jaitsi aurreko baserrian utziko dugu marra laranjaz generamatzan bidea.

Intzako elizaren zimitorioan hartu dugu hamaiketakoa, Malloak gozatzeko aukera ederra izan dugularik. Abiatutakoan , errepidean behera egin dugu eta kilometro erdi bat inguru pasatakoan baserri baten kontra abiatzen den gurdibidea hartu dugu. Aldapa gora egin dugu goiko kaskora ateratakoan Betelutik datorren GR-20kin bat egin dugun arte.
Pista hori ezkerretara hartuko dugu. Bidea Gaintzara doa baina guk 200 metro inguru ibili ondoren, bidegurutzean eskuinera hartu eta Uztegi herrira jaitsiko gara.

GR-20 kin bat egin dugun puntuan Betelu aldera hartuko bagenu, Juan Gorriti eskultore nafarrak prestatutako erakusketa irekia ikusteko aukera izango genuke.

Uztegiko frontoi atzean beste iturri bat dugu. Elizaren ezkerretik don bidetik jarraitu eta GR-20 eta marra laranja jarraituz, Azkarateraino iritsiko gara. Hemen ere GR-20ren arrastoa jarraitu dugu, kanposantuaren parean pista utzi eta belazean gora eginez, beti Balerdi handiaren azpian. Aldaparen hiru laurdena igota "estela" bat daukagu. Sekulako begiratokia ARAITZ bailara eta Larraungo zenbait herri ikusteko.

Aldapan gora jarraituz Urdillako lepora iritsiko gara, hemen Nafarroa utzi eta Gipuzkoako lurretara igaroko garelarik.

Hainbat kidek, gertutasuna aprobetxatuz, Urreako Haitza igo zuten. Urdillako lepoan Amezketako San Martin aldera GR-20an jarraitu dugu. 300 bat metro inguru eginda, Bedaiora eskuinerantz desbideratzen gaituen bidea aurkituko dugu. Bide zabala dugu bertaraino.

Bedaion, ostaura joan eta bazkari saio ederra egin dugu bertan. Benetan jende jatorra bertan aurkitu duguna!
Waypoint

ALBIASU

Albiasu
Waypoint

AZKARATE

Azkarate
Waypoint

Bedaio

Bedaio
Intersection

Bedaioko bidegurutzea

Gr20-Gr121 y Pr Gi-2007
Waypoint

ERRAZKIN

Errazkin
Bridge

Errazkingo Erreka

Errazkinko Erreka
Intersection

Eskuinera

Intersection

Eskuinera, behera

Bidea
Intersection

Eskuinera, zuzen

Sacred architecture

Estela funerarioa

Intersection

Ezkerretara

Intersection

Ezkerretarara, marra laranja

Sacred architecture

INTZA

fountain

Iturria-1

Fuente
fountain

Iturria-2

fountain

Iturria-3

fountain

Iturria-4

Tapia
fountain

Iturria-5

Na-7511
Waypoint

LEKUNBERRI

Calle
Intersection

URDILLIKO LEPOA

Summit

Urreako Haitzak

Urreako Haitzak
Waypoint

UZTEGI

Comments

    You can or this trail