Time  8 hours 14 minutes

Coordinates 5293

Uploaded August 20, 2017

Recorded August 2017

-
-
2,193 f
190 f
0
5.4
11
21.54 mi

Viewed 407 times, downloaded 6 times

near Lekunberri, Navarra (España)

18 AGO 2017 09:22

Normalki Lekunberritik Tolosara joateko Gorriti eta Gaztelutik barrena egin izan dugu. Hala ere, banuen gogoa Araitz bailaratik, Aralarko Mallopetik, egiteko.

Iturraskarri proiektuari esker, bailarako jendeak ia itxita zeuden hainbat herriarteko bide ireki dituzte. Hori dela eta, oso ibilbide erosoa egin zait, ikusten baitzen ireki berri zituzten hainbat bide zati oso-oso zikin eta itxiak zeudela.

Bide zati handiena basotik eta bidezidorretatik barrean egin ahal izan det. hasiera eta bukaerako zatiak errepide eta bidegorritik egin ditut. Gainerakoa, harritxintxar eta porlanezko pisteatik .

Eguraldi itxia izan dudanez ezin izan dut Malloak eskainzten duten paisai ederraz bere osotasunean gozatzerik izan.

Azkarateko garbilekuko iturritik Txaramaraino ez dut beste iturririk aurkitu. Beraz, erne kontu horrekin baldin eta baserriren batean atejoka hasi nahi ez bada. Sasiolako iturrian ez det urik aurkitu.
Albiasu Larraungo kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 28 biztanle ditu.
334 m. Otsabio mendira igotzeko abialekua bezala ere erabiltzen den tokia. Guk eskuinera beherantz hartu behar dugu.
Azkarate Araizko (Nafarroa Garaia) mendebaldeko kontzeju bat da. 2011ko erroldan, herriak 101 biztanle ditu, eta 4.983 km²; horrenbestez, biztanle-dentsitatea 20,27 biz./km² da. Balerdi mendia (1.197 m) kontzejuaren mendebaldean dago kokaturik, Azkarate izanda tontorrera igotzeko ohiko abiapuntua. Bestela, Errekaundieta eta Ugaldeko erreka hemen sortzen dira eta Araxes ibaiarekin bat egiten dute. Kontzeju edo udalerri mugakideei dagokienez, Arribe-Atallu ekialdean, Betelu hego-ekialdean, Uztegi hegoaldean, mendebaldean Aralarko Malloak, ipar-mendebaldean Bedaio (Tolosa) eta iparraldean Orexa (Gipuzkoa) ditu.
Añi izeneko tokian, trikuharri bat dago. Eta, tradizioen artean, Leizezulo izeneko osinean, zezengorri bat bizi dela dio jendeak.
Bidea
Ollaun mendian gaude. Zuzen jota, tontorrera iritsi gaitezke eta gero Amarotzera jaitsi. Guk eskuineko gurdibidea hartuko dugu Txaramara jaisteko.
Errazkin Larraungo (Nafarroa Garaia) kontzejuetako bat da. 2007ko erroldan, herriak 76 biztanle ditu.
GR-20 Aralar inguratzen duen bidea da. Guk Albiasutik Errazkineko tramoa jaitsiko dugu. Jaitsiera luzea eta piko xamarra da.
Intza Araizko kontzejua da, Aralarko Malloen pean dagoena, 321 metroko altueran. 8,97 km² ditu, eta 2010eko urtarrilaren 1eko erroldan 69 biztanle zituen. Herria hondatu zuen luizia: 1714an hasi eta 1715ean bukatutako luiziak erabat sakabanatu zuen Intza herriaren egitura. Mallopean Lizetako harriak erorita, Maikosasi izeneko tokian ubidea itxita geratu zen, eta urak pilatzen joan ziren. Urte hartako abuztu eta irailean izandako euriteek egoera larriagotu zuten. 526.000 m³ lur mugitu ziren, 1400 metroko bidea eginda. Orain eliza berria dagoen tokiraino zeuden etxe eta baserri guztiak lurperatu zituen. Intzako «herri zaharra» deritzona lurpean geratu zen, baina inork ez zuen bizia galdu hondamendi hartan; izan ere, luizia maldan behera poliki-poliki etorri zenez, etxeetako altzariak eta berrerabiltzeko teilak ere erretiratzeko aukera izan zuten.[2][3] 1715eko apirilerako, 38 etxe, Santiagoko eliza, errota, udaletxea, bordak, ikuztegia, eta orduko Larraundik Gipuzkoako Goierrira zihoan errege bidetik igarotzen zirenei harrera egiteko zerbitzuak ere desagertu ziren. Sakabanatuagoak zeuden beste 30 etxe eta baserrik ez zuten kalterik izan.
Hemen agertuko zaizkigu ia Zarateko leporaino jarraitu ditzakegun arrasto laranjak. Basotik barrena joango gara Albiasuraino, zabaldu berri dagoen bide eder batetik barrena. Une batean bidea artasoro batek mozten du eta metro gutxi batzuk bada ere, errepidera atera beharko dugu.
Lekunberri Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Iruñearen eta Donostiaren artean kokatua dagoenez, beti izan da mendi arteko igarobidea. Larraun udalerriko lurrez inguratutako barrendegi bat da. Larraun eskualdearen erdialden dago, Aralarreko mendilerroaren magalean. Udalerriak 1.469 biztanle zituen 2014. urtean. Larraun udalerria osatzen duten herriek Lekunberri osorik inguratzen dute: iparraldetik Uitzirekin egiten du muga; ekialdetik Etxarri eta Mugirorekin; hegoaldetik Iribas eta Allirekin; eta ipar-ekialdetik Baraibar, Albiasu eta Azpirotzekin. Herri honetatik Aralarreko mendilerroarako bidea hartzen da, bertan inguru natural ederra topatzeko aukera dago.
Errazkindik Intza bidean
Mapa topografikoak "iturri" bat erakusten dute puntu honetan. Bidea ere ondo asko zapaldua zegoen. Hala ere, nik ez nuen iturri arrasto handirik ikusi bertan. Agian negu partean emango du ura.
Tolosa Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, 19.041 biztanle baitzituen 2016. urtean. Hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen. XX. mendearen bukaeraraino, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa, eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita. Kultura arloan, Tolosako inauteriak Euskal Herria osoan dira ezagunak eta kanpoko jende asko erakartzen dute. Ospea duten beste jaialdiak Titirijai txotxongiloen jaialdia eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa dira. Gastronomian, ospetsuak dira Tolosako babarrunak.
Txarama Leaburu-Gazteluko auzao da eta Araxeseko ibarrean dago. Jatorriz, Oletako zubiaren inguruan zeuden baserriek osatzen zuten, Altzorako bidean. XIX. mendean paper-fabrika sortu zuten ibaiaren ondoan eta horrek lan egitera jendea erakarri zuen.
Uztegi Araizko kontzejua da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 59 biztanle ditu.
478 m Proeiktu hau Azkarate eta Bedaioko biztanleek gerturatzeko asmoarekin sortu zen. Informazioa: http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/tolosa/201607/12/azken-muga-presenta-tolosa-20160712005808-v.html Proiektu honen inguruko orrialdea: https://es-es.facebook.com/azkenmugazarate/

Comments

    You can or this trail