Time  4 hours 50 minutes

Coordinates 709

Uploaded January 17, 2021

Recorded January 2021

  • Rating

     
  • Information

     
  • Easy to follow

     
  • Scenery

     
-
-
1,265 ft
-29 ft
0
2.3
4.5
9.08 mi

Viewed 24 times, downloaded 1 times

near Ondarroa, País Vasco (España)

Ondarroatik irten eta bide ezohiko batez helduko gara Gorozikara eta handik zuzen Tontorramendiraino. Handik Elordi baserri alde ederrera joko dogu —gaur gehiago txalet aldea — eta gero Armentxako baserrietara. Armentxatik Artzerainerrekan (Artzainerreka) zehar jatsiko gara kostaldetik Ondarroara ostera itzultzeko.

Lea-Artibaiko eta Gipuzkoa aldeko ikuspegi zabal baizen ederrak ikusiko doguz, bai eta gure mendietako lur jipoituak be, bertoko zugatzen ordez dagoazan pinudiak, mendiaren jaube, eta arabere txarragoa, pinudiak ateratakoan itxitako lur astinduak, triskantza itzelak, batez be Tontorramendi aldean.

Mendia ez da lur astindu bakarra. Ondarroa eta Errenteri artean Alleriko padurak dagoz, gehiena lehortuta abeltzaintzan erabilteko. Gaur egun, dakigunez, padurak zaindu beharreko ekosistema aberatsak dira, baina guri eta agintariai ahoa sasi diskurtso natur zalez betetzen jakun arren (aldaketa klimatikoa dala, uraren kontserbazinoa dala, biodibertsitatea dala…), ez dago planik padurok berreskuratzeko, ezta hurrik emon be! Ostera, Orain urte batzuk Ondarroako Udalak 480 etxebizitza eregitea onartu eban, antza, besteak beste, padurak kontserbatzearren. Ai ene! Une honetan egitasmoa geldirik dago.

Zorionez, danak ez dira barri txarrak. Jatsi eran, Artzerainerrekako ibar bakartiak sarituko dau gure esfortzua, ibilaldiaren azken aldean. Artzerainerreka ibar estua eta luzea da, oso bakartia, eta bolu edo errota asko daukez errekaren ertzean, bai eta ibaiertzeko zugatzak be, batez be lehenengo erdian.

Ganera, lehenengo artzaintzearen azken astarrenen bat be idoroko dogu, korta baten ondotik igaroko garalako. Izan be, Gorozikatik Tontorramendirantz gabizala eskuman larre borobil-borobil handi bat itxiko dogu, Kontebasoko kortearen zirkulu Itzela, hatan be. Zoritxarrez, korta zaharren borobil handiak zerutik bakarrik antzemoten doguz. Leidu behean korten ganeko esplikazinoa eta Ikusi argazkietan zerutik egindakoa; zurt eginda geratuko zara larrearen tamaina eta borobiltasunagaitik.

Osterantzean, oso bitxia da ibilaldiaren hasieran Artibairen ibarra itxi eta atoan zeharkatzen dogun baserri moltsoaren izena: Saroi. “saroi” deritxe Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean geuk “korta” deritxagunari. Zelan ba korta toponimoz gainezka dagoan Bizkaiko inguru honetan “saroi” be agertzea? Badakigu Ondarroa-Berriatua-Markina munako bailara dana, baina halanda guztiz be…


KORTAK EDO SAROIAK
XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben.

Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daikeguz gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun. Ganera, bertan gagozala igarri ez arren, zerutik korta izandako toki asko atzemoten dira, borobil handiak, kortak mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan sarritan denetariko landarak sartu diran.


ZER IKUSI GOROZIKAN
Nekazari-gune hau Erdi Aroan sortu zan, XII-XIV. mendeetan. Baserri moltso bakanetakoa da Bizkaian, herri-gotikoaren estiloko eraikinakatik. Zaharrenak XVI.aren amaierakoak dira: San Juan baseleiza eta Antzone eta Gozizko baserria.

San Juan baseleizak ojiba-atea dauka aurrealdean, eta kareharrizko harri landu ederrez egin eben.

Antzone baserriak ojiba-atea dauka atzealdean kortara sartzeko, errenazimendu gotikoaren erakusgarri.

Gozizko baserriak ojiba-atea dauka atzeko horman.

Bizkua baserriak ataburuan harlanduzko arku bikotxa dauka, XVIII.ekoa.


ZER IKUSI ONDARROAN
Herriaren ganeko informazinoa: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ondarroa
Waypoint

Alleri

Waypoint

Amieta errotea XX

Waypoint

Ardazkonetako kobatxua

Waypoint

Ardazkonetako leizea

Waypoint

Armentxa

Waypoint

Atxukarro errotea

Waypoint

Atxukarroko kobak 1-6 inguruan

Waypoint

Atxukarroko kobaren ingurua

Waypoint

Elordi

Waypoint

Errotabarri bekoa errotea XVIII

Waypoint

Errotabarri Goikoa errotea XVIII

Waypoint

Errotazar errotea

Waypoint

Goizekoa errotea XIX

Waypoint

Goizenengo errotea

Waypoint

Gorozika

Waypoint

ibarretako basoa

ibarretako basoa
Waypoint

Isasi Goikoa errotea XVIII

Waypoint

jentilaren oinatza

Waypoint

Kondebasoko korta

Waypoint

Leteko kortarria

Waypoint

San Jeronimo baseleiza XVII

Waypoint

Saroi

Waypoint

Tontorramendi

Waypoint

Txartxa errotea XVI

Waypoint

Zelaikoa errotea XVIII

2 comments

  • Photo of Gomur

    Gomur Jan 19, 2021

    Eskerrik asko. Ematen duzun datuak oso aberasgarriak dira.

  • Photo of Aitor baracaldo

    Aitor baracaldo Feb 16, 2021

    No se entiende nada

You can or this trail