Time  2 hours 57 minutes

Coordinates 613

Uploaded November 2, 2020

Recorded November 2020

-
-
978 ft
-4 ft
0
2.0
3.9
7.84 mi

Viewed 22 times, downloaded 0 times

near Ondarroa, País Vasco (España)

GR 123 Bizkaiko itzuliak ez dau aurkezpenik behar. Halan, geuk bidean eta herrietan ikusi ahal danaren barri emon baizen ez dogu egingo. Bide batez tontortxu guztiak markatuko doguz, inork hara igoteko gogorik badau.

SINOIZ MENDIA
Sinoitz mendira igotea GRtik kanpo dago, aukeran, eta bide erosoa ixtera garoaz. Aldats pikea dauka. Jatsieran aldats hori ebitau gura badozu, beste aldera jastea daukazu, baina erne, bidea ez da garbia, eta arabere beheko lepora heltzen garanean. Emoten dau lepoaz beste aldean bidexka bat dagoala mendi-bide zabalera ostera be itzultzeko, baina neu ez naz haraino heldu. Saiatu naz sakonera ailegatu aurretik ezkerretara joten, eta sasi gehiegi idoro barik, bide zabalagaz batu naz.

BASO HONDATU ETA LUR ASTINDUAK
Osterantzean, ez dogu okasionoa igaroten itxi gura esan barik ibilbide honek be aukerea emoten deuskula gure mendietan egin dogun triskantza Itzela bertotik ikusteko. Bidean lur astinduak, insignis pinudiak nongura, eta arabere txarrago, eukaliptoz beteriko mendi-hegalak. Gure zugatzak Inon be ez. Harestitxu bat ikusiko dogu, baina oker ez banabil, haretxok be kanpotarrak, gaitzerdi. Ahoa beterik euki izan dogu “Ama Lur” eta sinisten ez doguzan antzeko lelokeriakaz, berba eta berba, berbaroan. Horra hor gure egia, etxetik urten eta atoan inguruan dakuskuna. Txintxin txintxin…

ZELAKO LURRA HALAKO HERRIA
Era berean, joan Lekeitiora edo Euskal Herriko edozein euskaldun tokitara; Ama Lur-ez bihotza beteriko makina bat euzkotar idoroko dozu, etxetxua bertan egin edo erosita, euskal hizkuntz-kultur tradizinoaren hondatzaile bikainak. Eskerrak euskal kulturaren arerioak Madrilen bizi edo Amurrion jaioak diran!


ZER IKUSI IBILBIDEAN

- ASTERRIKA auzunea (Berriatua) eta San Lorenzo baseleiza

- MENDEXAko Leagi auzunean, -Leagi torretxea.
XVIII. gizaldiko jauregi barrokoa da, Leagi familiarena. Auzunean, baina ez gure bidean, ikusi daikeguz Santa Lucia Ermita, XVI. mendekoa ustez, eta Lea Goikoa jauregia, XIX. mendean eregitakoa, estiloz neoklasikoan.

- LEAREN IBARREAN.

-Ospitale zaharra
Urrundik ikusiko dogu. Eraikin bitxia. Lekeitio-Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heltzen danean, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean. Osasungintzan betebehar oso garrantzitsua izan eban.

-Maria Errota
Orduan Mendexa Lekeitioren menpean egoan lez, Lekeitio uriak sortu eban 1555ean, eta 1625ean berregin eben. 1980an etxea bota egin eben, eta gaur egun dikea eta ur-depositua baino ez dagoz.

-Antzinako ontziolak
Lea ibaiaren bokalean dagoz, Isuntzako zubiaren alde banatan. Egurrezko itsasontziak egin eta konpontzen ziran, artisau-lanaz. Erdi Aroko kokapen bertsua mantendu dabe, baina XX.ean barritu ziran. Bizkaian eta seguruenik Kantauri osoan, estilo zaharreko ontziola bikainenak dira Leakoak.

-Fundición guerediaga, iturriza y c.ª
Isuntzako hondartzaren aurrean.


LEKEITIO BISITATZEN

HISTORIA APUR BAT

-HISTORIAURREA
Lekeitiok Historiaurreko aztarna ugari dau, kostalde kantabriar osoan ohikoa dan lez. Izan be, argi dago Paleolitikoan inguru gurenetariko ebela orduko gizakiak, glaziazino-alditik hasita, babesleku garrantzitsua izan zalako. Halanda ze, Bizkaiko kobarik garrantzuenetariko bi Lekeition dagoz, bata urigunean bertan, Armintxe, bestea herri ganeko muinoan, Lumentxa.

-Armintxe
Animalien 50 irudikapen baino gehiago egiaztau dira. Gitxienez 18 zaldi, 5 ahuntz, 2 lehoi eta 6 koadrupedu gehiago, eta gainera lerro- eta zeinu klabiforme – serie ugariak eta beste batzuk. Danak grabauta dagoz, bai behatzegaz, bai beste tresna gogorrago bategaz. Kronologia Magdaleniar hurbilekoa da (14.500-11.700), garapen ikonografikoak erakusten dauenez.

-Lumentxako edo Kalbarioko kobea
Bizkaiko probintziako koba-aztarnategi garrantzitsuenetako bat da.

Goi Paleolitiko osoan erabili zan (Aurrinaciar-Chatelperroniarra, Hasierako Solutrarra, Magdaleniarra) eta ostean, Neolitikoan. Azken epe horren ostean, egiaztau da Brontzearen Garaian lezea hilobi gisa erabili zala. Ondoren, erromatarren azken garaiko (k.o. IV. M.) okupazino txiki bat idoro da, baina oso aldatuta dago eta Erdi Aroko aztarnekin eta aztarna modernoakaz nahastuta.

Kobako hormetan paleolitikoko artea be ageri da. Panel baten bisonte bi, zaldi bat eta beste trazu batzuk dagoz, margo gorriz eginak. Magdaleniar aurreratukoak dirala pentsau daiteke.

Lumentxako munoan bertan Erdi Aroaren osteko gotorleku baten aztarnak be dagoz.


-ERROMATAR ALDIA

Erromatarrak berton izandakoaren aztarnak be idoro dira, Arranegi kalean eta Santa Katalinaren inguruan.


-URIBILDUAREN SORRERA

Lekeitio Hiribildua 1325ean sortu zan, María Díaz de Harok Logroñoko forua emonda.
Lehendik be bertan baziran eraikuntza batzuk, hala zelan, Santa Maria Eleiza eta Bizkaiko Jaurerriko Anderearen zenbait jauregi.

Aldaketa ugariakaitik be, uriak baditu oraindik Erdi Aroko antolaketearen zenbait ezaugarri.


-LEKEITIOREN IBILBIDE HISTORIKOA

-IX-XVII baleazaleak eta marinelak
VIII. mendetik XVII. Mendera bitartean euskaldunen eskuetan egon zan balearen ehiza eta merkataritza. Horri esker, Lekeitiok sekulako oparoaldia bizi izan eban.

- XV-XVIII merkatariak eta itsaslapurrak
Lekeitiarrak merkataritza-sare zabal bat eratu eben. Garai hareetan armadore eta merkatari izatea sarritan itsaslapurretan jarduteagaz be loturik egoten zan.

Marinel, merkatari nahi itsaslapurrak asko mobidu ziran munduan zehar, sagardaoak lagunduta: euskal marinelak ez eben urik edaten, sagardaoa baizen (2,5 litro personako eta eguneko), eta horri esker eskorbutotik libre egoten ziran.

Mundu zabaletik ekarritakoaren eragina ikusi daikegu Lekeitioko basilikan be. Oso aberatsa da itsasoz bestaldetik ekarritako erlijino-ondarean: alabastroa, laudak, erretaula flandiarra... eraikinak berak dauen tamainuz eta aberastasun arkitektonikoaz ganera.

-XIX Arrantza
XIX. mendetik aurrera, estadu modernoaren zabaltze eta indartearen ondorioz, merkataritza librea gero eta mugatuagoa geratu zan. Handik aurrera arrantza bihurtuko zan Lekeitioko jarduera nagusia.

-XX turismoa
Lehen Mundu-gerraren ostean, Zita enperatriza bere sendiagaz Lekeitiora etorri zan babes bila. Uribarren Jauregian bizi izan zan zazpi urtez, eta azkenik, Belgikara joan zan. 1920ko hamarkadan turismoa heldu zan, Lehen Mundu-gerran euskal kostaldera babes bila etorri zan goi-burgesia europarrari jarraiturik.


URIA EZAGUTZEN

-Iparraldea
Eremu honetan, kaleak mendebaldetik sortalderantz doaz paraleloan, antolaketa erregular baten. Trinidad kalea eta Aranegi kalea, jatorriz, erronda pasealekuak izan eitekezan.

Eremu honetan ugariak dira XVIII. eta XIX. mendeetako eraikinak. Halan be, inoiz idoro daitekez XV. eta XVI. mendeetako azterrenak dituen etxeak.

Arranegi kaleko iparraldean Likona torre-etxea eta Natxituko Abadia edo Lenizko torre-etxea dagoz.

Inguru honetan antxinako harresiaren bi zati dagoz oraindik ikusteko moduan. Bata Pascual Abaroa kalera joten dauena eta eraikin barrien eragina txarra izan dauena (Pascual Abaroa kaleko 22 eta 24 zenbakidunak, etab..), bestea, Intxaurrondo eta M. Azpiri kaleen artean dagoana eta «su-bitarte» deritxona. Nahiko ondo kontserbaurik dagozan arren, gaur egun egiten dabilzan eraikuntza barriak kaltegarriak izan daitekez, eta izan dira.

-Hegoaldea
Eremu honen antolaketeak irregulartasun handiagoa dau, baina hori Lumentxa mendi-hegaleko aldatsai egokituta eregia izateagaitik da.

Badira Erdi Aroko azterrenak, esate baterako, “uriko etxea” deritxon San Pedro Baltza, Tortola eta Torrezar kaleen artean dagoana, herriko torretxerik zaharrena zalantza barik.
XVI. mendekoak dira Beaskokaleko 17. zenbakidun etxea eta Turpin torretxea.

XVII. eta XVIII. mendeetako ezaugarri dira, besteak beste, Uriarte jauregia, Dominikarren Komentuko aurreko aldea, Dendarikaleko 21, 33, 43 eta 45. zenbakidun etxeetakoak eta Beaskokaleko 20a. Oso deigarria da Domikarren plazan horrenbeste jauregi eta torretxe egotea, besteak beste, Uriarte jauregia, Turpin torretxea, Torrezar, etabar.

Aitatzeko moduko beste elementu bat Tenderia kalean dagoan harresiaren zatia da. Oraingo kanposatuko atera arte doa.

Neoklasizismoaren eragina Kanpilloko Etxezabal etxean ikus daiteke.

-Erdiko aldea
Bertako osagairik zaharrena Santa Maria Eliza da.


-ERAIKINAK

-Santa Maria basilika
Eleiza gotiko ederra. Espainiako erretaula gotiko-flamenko garrantzitsuenetariko bat dauka, XVI. mendekoa, polikromatua eta urreztatua, tenpluko obrarik garrantzitsuena.
Eskola ezbardinetako taila erlijiosoak, latoizko hilarriak, sortaldetik ekarritako objektuak.

-Udaletxea
1721ekoa da, zaharrago baten lekuan. Haren osagaiak arruntak dira Euskal Herriko barroko gariko udaletxeetan.

-Arranegi kalea

-Kofradi Zaharra
Ezpeleta kalean. Kofradiaren eraikina antzinako Marinelen Kofradiaren instalazinoen zati bat baino ez da. Haren lanak 1803an hasi ziran. Monumentaltasuna zorretan da Bizkaiko hargintza tradizionalagaz eta Reala Academia de San Fernandok markautako jarraibideakaz.

-San Jose Eleiza
Badirudi eleiza horren eregitea 1731n amaitu zala. Eleiza eregiten maila handiko maisuak hartu eben parte, Loiolako basilikaren eraikuntzan ibilitakoak. Euskal Herriko barroko erlijiosoko lan handienetakotzat hartzen da.

-San Juan Baseliza
Betidanik herritarrak “San Juan Talako” izentau dabe. 1772an barriro eregia dago.

-Abaroa Jauregia
1891ean eregi zan. Eraikina Frantziako Bigarren Inperioko ereduetan inspiraua da; arbelezko txoritokidun teilatuak eta apaintzeko moldura ederrak daukaz.

-Uriarte Jauregia
Jauregi barrokoa, 1677an eregia. Eraikinak Erdi Aroko torrea biltzen dau.
Armarri bikaina dauka. Uriarte Jauregia Pedro Bernardo Villarreal de Berriz aristokratearen bizileku izan zan.

-Sosoaga Jauregia
643an eregia antzinako torre baten ganean. Garay-Sosoaga leinuaren armarria dauka.

-Turpin torrea
1520a urtearen inguruan eregia, estilo errenazentista eta ikutu gotiko markatua dau. Errege Katolikoen garaiko bizileku zaharrenetakoa eta ondoen kontserbatuetakoa da.

-Oxangoiti Jauregia
Udaletxe alboan. 1674an eregia.

-Antzinako harresiak
1334an, Alfonso XI Erregeak agindua emon eban Lekeitioko hiribildua harresi batek erabat inguratzeko. Egungo harresiaren aztarnak XV. mendean egindakoarenak dira. Gaur egun oraindik ikusi daikegu harresiko torre baten aztarna, “Torrezar” izenez ezagutzen dana. Ama Domingotarren komentuan dago, eta uste da egungo uribilduko eraikuntza zaharrena dala.

Azpiri kalean, Uribarria jauregiaren ondoan, beste harresi baten azterrenak dagoz. Harresi hori Errege Katolikuen garaian egin zan, suteen suhesi gisa erabilteko.

-Garraitz Isla
San Nikolas izenagaz be ezaguna da, bertan santu honi zuzendutako baseleiza bat egoalako XVI. mendean, emakume fraileak zaintzen ebena. XVII.mendean frantziskanoen komentu bat sortu zan baina ez zan denpora luzean iraun. Herrian egoten ziran epidemietan gaixoak islara eroan ziran. Itsasbehera dagoanean Islara oinez hel daiteke.

-Santa Katalina Baseleiza
Antzoriz edo Santa Katalina lurmustur bikainean dago, itsasargiaren ondoan. Lekeitioko baseleiza zaharrenetakoa da. Bilboko Museo Etnografikoan gordeten dan XIII. mendeko harrizko Kristo batek pista bat emetzen deusku baseleizaren antxinatasunaren ganean, bertotik eroandakoa da eta. Gaur egungo eraikuntzak estilo gotikoa dau, eta 1500. urtearen ingurukoa da. Atxikitako etxebizitzan zaintzen eben serorak bizi ziran.

-Santa Katalina itsasargia
Euskadin bisitau al dan lehenengo itsasargia, eta bertan ezagutu leitekez itsasargien mundu interesgarria eta itsas nabegazinoko tekniken garrantzia (interpretazio zentroa dago barruan).

- Santa Magdalena de Akurtua baseleiza
Arropain auzunean dago. XVIII.ekoa, barrokoa.

-ONTZIOLAK

Lau dagoz, Egiguren y atxurra, Mendieta, Goyogana, Murelaga

ONDARROA
Ondarroaren ganeko informazinoa eta argazkiak: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-ondarroako-kukutzak-1-munoak-antiguan-zehar-44200777
Waypoint

Arriagako tontorra

Waypoint

Asterrika

Ermita San Lorentzo
Waypoint

Asterrikako Mendia

Waypoint

Goikomendia

Waypoint

Goimendia

Waypoint

Gure basoak? Ama Lurra!

Waypoint

harestitxua

Waypoint

Itsasadarraren ganeko eskuderak

Waypoint

Kurutzegana

Waypoint

Leagi torrea

Torre de Leagi
Waypoint

Learen Itsasadarra

Waypoint

Lekeitio herria


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 8:30 2 nov. 2020
Hora Fin: 11:31 2 nov. 2020
Distancia recorrida: 12,9km (03:01)
Tiempo en movimiento: 02:49
Velocidad media: 4,28 km/h
Vel. en Mov.: 4,57 km/h
Velocidad Máxima: 7,51 km/h
Altura Mínima: -1 m
Altura Máxima: 298 m
Velocidad Ascenso: 439,2 m/h
Velocidad Descenso: -411 m/h
Ganancia Altitud: 598 m
Pérdida Altitud: -602 m
Tiempo Ascenso: 01:21
Tiempo Descenso: 01:27

Waypoint

Marierrota.

Molino de mareas Marierrota.
Waypoint

Mendigana

Waypoint

Ondarroa

Waypoint

Oruetagana

Waypoint

Sasitza

Waypoint

Siñoitz

Igoteko aldats pikea, jasteko, beheko aldean, sasitza, zeuk erabagi nondik itzuli bide nagusira
Waypoint

Siñoitz tontorrerantz

Senda al Siñoitz, por el medio
Waypoint

Torrezarratu

Waypoint

Urkamendi

Waypoint

Urkiagamendi

Waypoint

Zaldigana

Waypoint

Zezermendia

Comments

    You can or this trail