Time  4 hours 22 minutes

Coordinates 721

Uploaded December 13, 2020

Recorded December 2020

-
-
1,456 ft
-44 ft
0
2.3
4.6
9.24 mi

Viewed 29 times, downloaded 2 times

near Ondarroa, País Vasco (España)

Ondarroatik, Saturraran atzean itxita, Artzerainerreka ibar estuan sartuko gara. Ibar oso bakartia da, luzea, eta bolu edo errota zahar askoren azterrenak daukez errekearen ertzean, bai eta ibaiertzeko zugatz ugari be, batez be goialdean.

Handik Ardazkonetako lepora igo (Olatz ganean) eta Leteko KORTEA bisitauko dogu, bertan hondio zutinik dirauan KORTARRIA ikusteko (Argazkia).

Letetik hurrean urkiditxu xume bat ikusiko dogu aldean. Gure mendiak (Ama Lur?), Bizkaiko bailara gehienetan, triskantza eginda badagoz be, hondino izan ziran baso ederren aztarrenak idoro daikeguz lekuan-lekuan. Ibilaldian, holakoren pare bat ikusteko aukerea izan dogu.

Gorostolamendi iparraldetik inguratu ostean Arnoko bost esteletatik bategaz (Gorostolamendiko ESTELA, ikusi argazkia) Gegingo dogu topo, nahi-ta harrian grabaturiko kurutzea ia ez dan igarten, eta ganera GR baten marka batek be laguntzen dau gehiago ostenduteko.

Armentxa eta Elordiko zelai ederra zeharkatu ostean Ondarroarantz joko dogu, baina lehenago, igarri barik, Tontorramendiko hegalean dagoan KORTEA zeharkatuko dogu, igarri barik, dinot, zerutik bakarrik antzemoten dalako (Ikusi argazkia).

Gero, Iremategi baserrien ondotik Ondarroara daroan bide politari lotuko gaiakoz, mendian behera Artibai eta herriraino.

KORTAK ETA KORTARRIAK
XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben. Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi-ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.

ARNOKO ESTELAK
Bost dagoz Arnoren hegaletan, eta ez dago argi jatorria zein dan. Hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, edo jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, edo bidaiariai abiastzen eutsiela inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zirala (CASTRO, Javi. "Las estelas del macizo de Arno I - II”, 2005). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala.

Munako estelak
Estelak bertan ipini eta luze irautea loturik egon leiteke inguru hori muna (muga) izateagaz, eta ganera, mun gatazkatsua. Bizkaia aldean, “markina” izentau eben ingurua (Etxebarria eta Azpilza, gaurko Xemein), hau da, munako herria (latinezko “marca”tik, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea). XIV.mendearen erdialdean Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben, Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babesteko (Astigarribiatik eta).

Gipuzkoa aldeko herria be Markina zan. XIV. mendeko urte berean, Markina goikoan (de Suso) Eibar eta Soraluze eregi zituen, eta Behekoan (de Yuso) Elgoibar. Astigarribia kai eta gune garrantzitsua zan askoz lehenagotik. (Iturria: BILBAO, Miguel Angel, La Villa de Markina-Xemein; BBK, 1995)

Bide garrantzitsuetako estelak.
Zelangura be, munako inguruabarrak gorabehera, errazoi orokorragoai begiratuz hasi gaitekez moropiloa askatzeko ahaleginean, baina arbuiatu barik munako gorabeherak izan leikien pisu indargarria.

Gauza jakina da antxinan ohiturea egoala bideetan eta munarrietan kurutzeak grabatzeko. Arnoko bideak garrantzi handikoak izan ziran, erlijinoaren ikuspegitik eta merkataritzagaitik.

Erlijinotik hasita, ezin ahaztu daikegu estelok Done Jakueren bidean edo inguruan dagozala, eta ganera, bidearen erlijino-balioa handitu leikela monastegien artean egoteak: Astigarribiakoa Gipuzkoan eta Xemeningo Santa Maria Bizkaian. Izan be, erromesak Deba zeharkatu eta Astigarribiatik gora joten eben Bizkai aldera, Arnoate eta Apaingo lepoetatik (Apainen esteletatik bat dago, beste bat Gorostolako lepoan).

Merkataritzaren ikuspegitik, gogoan izan behar dogu Astigarribia kai oso garrantzitsua izan zala Goi Erdi Aroaren amaieratik, eta bertatik abiatzen zala Arnoaten eta Apainen zehar igaroten zan merkatari-bide baliotsua.

Ondorioz
Halan, emoten dau estelok bideko seinaleak dirala, bide garrantzitsu batekoak, merkataritzagaitik eta erlijinoagaitik. Aurki, holakoak hainbat tokitan izango ziran, baina Arnoren inguruan gehiagok eta gehiago iraun dabe, beharbada errazoi horrekaitik (Oso antzeko bat Degurixan idoroko dozu, Aretxabaleta eta Araozko mendietan). Eta, jakina, bidea marken artean (Markinak) igarotzeak seguraski be lagundu dau estelok zutunik iraun egien.

Ikus LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK (mugakoak). ARNOKO ESTELAK.

ONDARROA
Ondarroaren ganeko informazinoa eta argazkiak: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-ondarroako-kukutzak-1-munoak-antiguan-zehar-44200777
Waypoint

Amieta errotea XX

Waypoint

Ardazkonetako kobatxua

Waypoint

Ardazkonetako leizea

Waypoint

Armentxa

Waypoint

Armentzako baso mistoa

Waypoint

Atxukarro errotea

Waypoint

Atxukarroko kobak 1-6 inguruan

Waypoint

Atxukarroko kobaren ingurua

Waypoint

Elordi

Waypoint

Errotabarri Bekoa errotea XVIII

Waypoint

Errotabarri Goikoa errotea XVIII

Waypoint

Errotazar errotea

Waypoint

Goizekoa errotea XIX

Waypoint

Goizenengo errotea

Waypoint

Gorostolamendiko estela

Waypoint

Iremategi baserrietako bidea

Waypoint

Isasi Goikoa errotea XVIII

Waypoint

Kondebasoko korta

Waypoint

Lete baserria

Waypoint

Leteko kortarria

Waypoint

Leteko urkiditxua

Waypoint

San Jeronimo baseleiza XVII

Waypoint

Txartxa errotea XVI

Waypoint

Zelaikoa errotea XVIII

Comments

    You can or this trail