Time  4 hours 20 minutes

Coordinates 897

Uploaded October 16, 2019

Recorded October 2019

-
-
3,871 f
2,613 f
0
1.6
3.2
6.44 mi

Viewed 8 times, downloaded 0 times

near Montoria, País Vasco (España)

Ibilbide gehiena basoz egiten da; beraz, udako egun beroetarako ona oso. Herritik gora erreka ertzetik egingo dugu eta geroago basorantza hartu. Lehenengo bidegurutzean, ezkerrera joko dugu eta gero, igoera pikoan, hasieran utzitako pista hartuko berriro. Igoera pikoa saihestu nahi badugu, ezkerrera beharrean, marka txuri-horiei jarraituz, eskuinera egingo dugu eta pistaz igoko gara leporaino. Handik gertu lehenengo tontorra dugu, Las Cocinas. Igotako lekutik jaitsi daiteke, baina badago tontorrean ekialdera doan bide markatua, pistara igorriko gaituena.
Zelarruntza da bigarren tontorra. Harri pilak eta markaren batek adierazten digu pista ertzean ezkerrera igo behar dugula. Harritsua da tontorra eta bustiarekin kontuz jaistekoa. Bista ederrak goitik, Toloño alde batetik; bestetik Errioxa...
Azkeneko tontorra egiteko Herrera mendaterantza joko dugu, eta une batean ezkerrera jo. Kontuz, oso erraza da eta despistatzea. Kukumendi tontorraren bila ibili ginen, baina ez genuen lortu; beraz, waypointa gutxi gorabeharkoa da. Topatzen duenak esango digu non dagoen zehazki.
Eta bukatzeko pagatik zehar Montoriarantza.
Intersection

Eskuinera

Intersection

Bidezidorrean gora

Summit

Las Cocinas

Intersection

Zelarruntza aldera

Summit

Zelarruntza

Intersection

Ezkerrera

Intersection

Eskuinera 2

Summit

Kukumendi

Comments

    You can or this trail