Time  5 hours one minute

Coordinates 2048

Uploaded November 22, 2017

Recorded November 2017

-
-
2,749 f
1,945 f
0
3.6
7.2
14.48 mi

Viewed 772 times, downloaded 20 times

near Jaca, Aragón (España)

Gaurkoan Aragoiko Donajakue bidearen bigarren etapa aurkeztuko dizuet. Jacatik Puente la Reina de Jaca artekoa.




IBILBIDEAREN BIDEOA




Jacan aurreko etapan bukatu genuen puntuan hastea erabaki dugu. Jaca hiritik barnean egin izan ditugu aurreneko kilometroak.



Aurreneko bisita Jacako gotorlekua izan da, baina goiza zenez kanpotik bertzerik ez dugu ikusi.











Zuzenean eliz nagusira edo katedralera zuzendu gara segituan.















Bertan taldeko argazkia egin















Eta gutxi batzuk barnera sartu egin gara bisita laburra egiteko asmoz.



























Goiza fresko dagoenez ogia erosi eta gero hiriko karriketatik jarraitu



eta erlojuaren etxeraino iritsi gara.







karrika batean likoreen denda berezi bat ere topatu dugularik



Hiriaren kanpoko aldera zuzendu, gasolindegia eta errepideen bidegurutze nagusira iritsiz. Handik Peña Oroel ederra ikusten da.



Errepidea zeharkatu eta ezkerretik abiatzen den bide batetik auzo berri batean sartu gara.





GEHIAGO IRAKURTZEKO:
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/11/jaca-puente-la-reina-de-jaca-donajakue.html

Parking

Amaiera Puente la Reina de Jaca

Ibilbidearen amaiera. Puente la Reina de Jacako herrian. Bertan zenbait taberna ditugu eta okindegia ere.
Picnic

ASKALTOKI

Bidean otordu bat hartzeko gune aproposa. Ibaiaren aldamenean eta hainbat mahi dituena.
Shelter

ATERPE

Bidean topatuko dugun aterpe librea. Garai bateko etxea "Vivero Barranco Atares"-ekoa eta estalpe bat ere badu.
Intersection

Bidegurutza 04Eskuin

Aragon ostatutik irten eta pista apur bat jarraituz, errepidetxoa utzi eta eskuinetik jarraitu beharra dago.
Intersection

Bidegurutze 03Eskuin

Hilerrian errepidea zeharkatu beharra dago, informazio taula baten ostean eskuinetik errepidetik baztertu beharko gara.
Intersection

Bidegurutze 05Zuzen

Santa Cilia herrira iritsi aurretik ibilbide ezberdinak adierazten duen zutoin bat topatuko dugu. Gure kasuan zuzen jarraitu, beherantz, herrira iristeko.
Intersection

Bidegurutze 07eskuin

Errepidearekin topo eta Puente la Reina de Jacara joateko zubira zuzenduko gara. Berez Donajakue bidea zuzen jarraitzen du Arres herrira arte.
Intersection

Bidegurutze02Ezker

Jacatik irteteko daramagun norantzan, ezkerretara hartu auzo berri batetarantz.
Intersection

Bidegurutze06 Eskuin

Azken zatian, errepidetik baztertuko gara, ibaia aldera jaitsiz.
Intersection

Bidegurutze1

Jaca hirian, Gotorlekuaren sarreraren parean, errepidea zeharkatuko dugu alde zaharrera bideratzeko.
Sacred architecture

CATEDRAL

Jacako eliz nagusia. Erromanikoko eliz dotorea.
Provisioning

Centro de vacaciones

Bidean oporretarako gune honekin topatuko gara.
Waypoint

Errepidea zeharkatu 01

Hilerria eta la Victoria baselizaren aldamenean errepidea gurutzatu behar dugu
Waypoint

Errepidea zeharkatu 02

Gas ibaia gainditzeko martxaren ezker aldean dagoen zubitxotik egin behar da, beraz errepidea gurutzatu beharra dugu, eta nahiko arriskutsua da.
Waypoint

Errepidea zeharkatu 03

Errepidea berriz gurutzatu askaltokira iristeko
Waypoint

Errepidea zeharkatu 04

Berriz komeriak errepidea gurutzatzeko. Oraingoan basoa aldera.
Waypoint

Errepidea zeharkatu 05

Santa Cilia herrian errepidea gurutzatu. Behintzat zati honetan kotxeak abiadura moteldu beharra dute.
Waypoint

Errepidea zeharkatu 06

Oporren eremura iritsi aurretik berriz errepidea gurutzatu behar da.
Waypoint

Errepidea zeharkatu 07

Oporren zentroaren ostean berriz errepidearen bertze aldera jo beharra dago.
Waypoint

Errepidea zeharkatu 08

Azken aldiz errepidea gurutzatu, baina oraingoan Puente la Reina de Jacan berean denez, gutxienez zebra bidea bada eta kotxeak abiadura motelagoarekin datoz.
Waypoint

Hasiera Calle San Bernardo

Autobusak, aurreko etapa bukatu genuen leku berean utzi gaitu gaurko ibilbideari ekiteko.
Provisioning

Hotel ARAGON

Etaparen erdi aldean topatuko dugun hotela. Bertan otordua hartuko dugu
fountain

Santa Cilia

Santa Cilia herria. Bertan Donajakueren eskultura bat dago. Baita iturria ere.
Museum

TORRE RELOJ

Jaca hiriko monumentua.

Comments

    You can or this trail