Coordinates 893

Uploaded January 30, 2020

Recorded January 2020

-
-
1,568 f
1,297 f
0
2.5
5.0
10.02 mi

Viewed 27 times, downloaded 0 times

near Ermitagaña, Navarra (España)

OSORIK IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/iruna-zizur-iruna.html
Hiriaren inguruetan buruturiko ibilbidea zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan Donajakue bideko tarte bat burutuko dugu, baina Zizur Txikira iritsi aurretik, Elortz ibaiko gerturatuko gara, ondoren Zizur Txikiko Mikel Deunaren eliza bisitatzeko eta gero Emeterio eta Kaledoniorena. Zizur Nagusirako bidea hartu eta bertako eliza bisitatu ostean, Elortz ibaira jaitsiko gara, ondoren Arga ibaiko ertzeetatik Iruñara itzultzeko. Ibilbidean zehar Iruñerriko landa erromanikoko elizak ezagutzeko beta izango dugularik.

Hamasei bat kilometrotako luzerakoa baina erraza egitekoa, soilik tarte batez pista eta bideetatik ibili beharko dugu, Elortz ibaiaren ertzeetara hurbiltzerakoan, gainontzekoa aldiz espaloi edo eta asfaltotik egiterik dago. Tentuz ibili aldiz, treneko zubia zeharkatzerakoan, nahiz eta metro gutxi batzuk izan.



Ibilbidea eta altimetria:









Ibilbidearen hasiera Donibane auzoan izango dugu, autobus geltokietatik gertu, baina bertze abiapuntuak hartzerik ere badira.

Gaurkoan Iturrama auzora bideratzen gara eta Lopez frontoira gerturatu, handik Pio XII.enera berriz ateratzeko.



 Burnizko iturri karrikatik jaitsi ordez, Pio XII. etorbidera gerturatu gara eta aldapa hasi aurretik, unibertsitateko aldapatik zuzenean Sadar ibaira hurbiltzeko.



 Sadar ibaiko zubi zaharretik igaroko gara, Donajakue bidea hartuz. Acella Landa izeneko zubia Sadar ibaiko zubirik osaturikoena dugu. Harri soilean eraikitakoa eta adrailuzko gangaz arku karpentala osatzen duena. Ibaiaren gaineko altuera 3-4 metrotakoa eta luzeraz 8 bat metrotakoa.







 Donajakue bidea jarraituz, Elortz ibaiaren gaineko zubi zaharrera iritsiko gara. Harrizko zubia, aurrekoa bailu luzeagoa eta puntadun arku bakarrekoa.



 Donajakue bidea jarraituz eta Zizur Txikirako aldapa hasterakoan, ezkerretik abiatzen den errepidea hartuko dugu.



 Eta metro gutxi batzuren ostean, ezkerretik abiatzen den pistara pasako gara.



 Pista honek landa eramuetatik, autopistaren egituren azpiko gune honetara eramango gaitute. Tren bidea eta autopista bat egiten duten puntuan. Eskuinetik bidexka estu bat metro gutxi batzuk segi eta Elortz ibai ertzera aterako gara.



 Elortz ibaiaren ertze hau, portlandezko paseabidea aurkezten du. Segurienik ibaiaren terrazak beherat egin ez dezan, goiko aldean ikastetxe bat bai dago. Presatxo bat topatuko dugu bertan, eta leku lasaia izanik putsu txiki bat ere badu. Iruñatik oso gertu baina aldi berean isolaturik.



 Ibai ertzetik trenbidearen zubia eta bere gaineko autopista ikusten dira.



 Apur bat aurrerago errota zahar bat zegoen tokira iritsi eta eskuinetik, terrazara igotzeko bidexka bat dugu. Handik apezen erresidentzia berriko errepidera aterako gara.

Zizur Txikirako pista bat dago baina landa eremuak zeharkatu behar dira, edo euren mugetatik, baina gaurkoan lokatsaz beterik dago eta errepidera ateratzea eta bertatik Donajakue bidera itzultzea erabaki dugu.



 Donajakue bidera itzuli eta aldaparen bukaeran, ezkerretik Mikel Deunaren elizara gerturatuko gara. Sanjuanista izenarekin ere ezagututakoa, Tenpleko Ordenekoen eliza delako.



 Eliza honen inguruko informazioa arteguiasetik bilduta:

"Cizur Menor es una localidad del Camino de Santiago en Navarra ya citada en diversos documentos desde el siglo XI. Además de la iglesia parroquial románica dedicada a los santos Emeterio y Celedonio, debió existir un pequeño monasterio familiar dedicado al Arcángel San Miguel que los señores Lope Enecones y su esposa Sancha Aznárez donaron a la Orden Hospitalaria de San Juan de Jerusalén en una fecha tan temprana como 1135.

Las heredades y bienes recibidos de la familia citada a San Miguel Arcángel no fueron las únicas pues diferentes familias nobles aportaron tierras y beneficios, incluyendo al propio rey de Pamplona García Ramírez.

Como consecuencia de estas aportaciones, San Miguel Arcángel se convierte en un servicial hospital de peregrinos que seguían el Camino Francés procedentes de diversos lugares de Europa, cruzando Pamplona en dirección a la tumba de Santiago en Compostela.

Como tantos otros notables monumentos medievales, esta encomienda y hospital sanjuanista sufrió la Desamortización de Mendizábal de la cuarta década del siglo XIX, siendo abandonada y parcialmente destruida, pasando poco después a servir de almacén de grano.

En 1972 la iglesia de San Miguel fue declarada Monumento Nacional y, poco después, en 1988 adquirida por el gobierno de la Comunidad Foral de Navarra para su posterior restauración.

En la actualidad la regenta la Orden de Malta como albergue de peregrinos entre los meses de mayo y octubre.

Arquitectura y escultura de San Miguel Arcángel de Cizur Menor

Elevada en un altozano, desde donde se divisa la iglesia parroquial citada, también románica, llama de ella la atención sus rotundas y robustas formas, a lo que no es ajeno el empleo de un tipo de sillares un tanto irregulares.

Su planta es la típica de las iglesias románicas sencillas de una sola nave rematada por su correspondiente ábside. Una de sus peculiaridades es que, si bien dicho ábside tiene planta semicircular al interior, por fuera se nos presenta con forma hemidecagonal en cuyo vértices se adosaron contrafuertes y en los paños principales tres ventanales tipo portada. La construcción de este tipo de cabeceras con planta redonda en el interior y poligonal en el exterior no es extraña en tierras navarras puesto que la propia catedral románica pamplonesa desaparecida tenía esta disposición.

Siempre siguiendo con la descripción exterior, la puerta principal de entrada al edificio se practicó en el muro meridional, mediante una estructura sencilla y armoniosa de tres arquivoltas de medio punto baquetonadas sobre el mismo número de pares de columnas cuyos capiteles -bastante erosionados- son de tipología vegetal. También dispone de un amplio tímpano presidido por un crismón, de los llamados trinitarios, que ha perdido la letra omega aunque queda perfectamente señalada por el rastro dejado en la superficie de la piedra.

También se practicaron ventanales en los muros de las naves; dos en el meridional y uno en el septentrional. En el hastial del imafronte se practicó un rosetón pentalobulado rodeado de otros cinco vanos circulares.

En el extremo oriental del muro sur encontramos un cuerpo añadido correspondiente a una estancia gótica del siglo XV, probablemente mandada construir por Juan de Beaumont, prior de los hospitalarios navarros como capilla funeraria.

Se sabe que en el costado norte se construyeron un claustro y diversas dependencias conventuales, actualmente desaparecidas. Lamentablemente, de todo este conjunto de estancias quedan mínimas huellas, aunque sí la minimalista puerta de comunicación con la iglesia y dos arcosolios de funcionalidad funeraria.

Probablemente, el elemento que más personalidad aporta a la iglesia de San Miguel Arcángel de Cizur Menor es la torre militar adosada al vértice noroeste de la construcción. Tenía cuatro pisos, algunos con bóveda de crucería sencilla. Su almenado fue rehecho en la restauración pero se sabe que disponía de él, lo que mostraba el espíritu militar de la Orden -experimentado en las cruzadas- compatible con su principal función que era la hospitalaria.

En el interior, la iglesia se nos muestra tan sencilla y elegante como lo visto fuera: una nave cubierta con bóveda de medio cañón ligeramente apuntado con refuerzo de arcos fajones doblados que cabalgan sobre pilastras y un ábside con bóveda de horno con sus respectivas tres ventanas.

"



 Eliza honetatik, Zizur Txikiko bertze eliza ikusgai da.



 Bidea jarraitu eta Donajakue bidetik baztertuz, Emeterio eta Kaledonioko elizara gerturatuko gara. Hauxe Zizur Txikiko parrokia dugu.







 Eliza honen inguruko informazioa artguiasetik bilduta:

"Iglesia parroquial de San Emeterio y San Celedonio

Es un templo tardorrománico de comienzos del siglo XIII relativamente parecido al de San Miguel aunque aquí la cabecera es semicilíndrica al exterior lo que le confiere un aspecto más genuinamente románico.

También la puerta tiene una disposición más vertical y con las arquivoltas ligeramente apuntadas. Los capiteles de esta portada son mayoritariamente vegetales y de bolas aunque existe alguna cabecita humana entre volutas. El tímpano, de nuevo, está presidido por un crismón románico donde se añade la "S" inferior (para algunos trinitario y para otros del mismo significado cristológico que los antiguos paleocristianos).

Su campanario tiene base románica pero el alzado es moderno. En el costado meridional se añadió un porche porticado.

En el interior la nave dispone de cuatro tramos separados por arcos fajones que ayudan a soportar la bóveda de medio cañón con fajones. Los apoyos con columnas con capiteles de hojas vegetales radicalmente sencillas y esquemáticas."



 Zizur Txikitik irtetetko hilerrira iritsi eta bere paretaren aldamenean abiatzen den pista jarraituko dugu, errepidearen paretik ibiltzeko.

Autobidearen gaineko zubira iritsi eta bertatik Zizur Nagusira iritsiko gara.

Herriaren sarbidean, eskuin aldean dagoen lorategira gerturatuko gara, handik bai dago bide zuzena, berdeguneen artetik elizara iristeko.



 San Andres elizara iritsiko gara.



 San Andres elizaren inguruko informazioa udaletxeko webetik bilduta:

"Zizur Nagusiko parrokia-etxea San Andres apostoluari eskainia da. Santu hori Betsaidan jaio zen, Galilean, Genesaret lakuaren ertzean. Familiak etxea zuen Cafarnaun, eta bertan hartzen zuen ostatu Jesusek, hirira predikatzera joaten zenean. Andres izan zen, San Juan Ebanjelariarekin batera, Jesusen lehen dizipulua, eta hori ohore handia du.

Zizur Nagusiko eliza XIV. mendearen bigarren erdian eraiki zen; leku hartan, agian, egurrezko tenplu txikiago bat egongo zen aurrez. 1421ean, oso hondatuta egon behar zuen tenpluak, eliztarrek ez baitzuten bertan sartu nahi: “no osan entrar en aqueilla a oyr el seruicio divinal”.

Horregatik, herriko bizilagunek, ordezkarien bidez, parrokia-etxearen kalteak konpondu beharraren berri eman zioten erregeari. Dirudienez, erregeak baiezkoa eman zuen, urte horretan bertan salbuetsi baitzuten parrokia sei urteko epean hasikinak ordaintzeaz. San Andres eliza tenplu gotiko landatarra da, XV. mendearen lehen erdian hedapen handia izan zuen motakoa.

Eraikina herriko harrobiko harriz egin zen, ziur asko, eta lau atal berdineko nabe bakarrekoa da; absidea edo presbiterioa bi ataletan banatzen da. Bi kaperek kanoi zorrotzeko ganga dute, eta gurutzadura ordezkatzeko funtzioa ere betetzen dute. Burualdeari dagokionez, hauxe dio Nafarroako Monumentuen Batzordeak egindako txostenak:

“hexagono-formakoa da, eta parametroak giltzarri nagusi batera doazen nerbioek osatzen dituzte. Gangaren gainerakoak lau zati ditu, edo diagonalean gurutzatzen diren zerrendek tertzeletetan banatzen dute. Zeharkako zerrendak, nahiz arku toral bakoitzak osatzen duen bikoitza, guztiak biltzen dituen kapitel batetik ateratzen dira; oinarritzat, kolomatxo-sorta edo zutabe sortakatua dute, eta mentsula prismatikoetan zurkaizten dira, hormen erdialdean”.

Nerbioak batzen diren giltzarrietan, zenbait medailoi ikus daitezke. Medailoi horietan, erlijio-irudiak ageri dira; esaterako, bildots mistikoa, Anuntxi, Pedro eta Pablo santuak; San Migel ere ikus daiteke, arimak pisatzen. Koroa elizaren garai berekoa da, eta puntu-erdiko arku batek osatzen du. Ganga lau zatitan banatuta dago, eta “elizaren teilatua hartzen duenaren oso antzekoa da. Hori asko goratu zen, ogiba-elizari harburu lerroa kentzeko adina, eta agian eraiki zenean izango zituen almenak eta matakanak kentzeko adina”.
Intersection

Bidegurutze 01 Ezker

Pio XII. etorbidearen bukaeran, aldapa aurretik ezkerretik desbideratu sadar ibaira gerturatzeko.
Bridge

Acella Landa zubia

Sadar ibaiaren gaineko harrizko zubia.
Bridge

Elortz ibaiko zubia

Elortz gaineko zubia zaharra. Donajakue bidea.
Intersection

Bidegurutze 02 Ezker

Donajakue bidea ezkerreko errepidetik utzi.
Intersection

Bidegurutze 03 Ezker

Puntu honetan errepidea utzi eta ezkerreko pistara pasa.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Ibaia utzi eta eskuinetik abiatzen den bidexkatik gora igo.
Intersection

Bidegurutze 05 Ezker

Zizur Nagusira iristean ezkerretik lorategietara jaitsi eta bertan abiatzen den bideak, elizara eramango gaitu.
Intersection

Bidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutze honetan eskuinetik aldapan beherat doan errepidea hartu.
Waypoint

Tunela

Autopista azpitik igaro.
Intersection

Bidegurutze 07 Ezker

Pista nagusia utzi eta ezkerretik zubira abaitu.
Bridge

Tren-Zubia

Trenaren zubi honetatik Arga ibaia zeharkatzeko beta dugu.
Intersection

Bidegurutze 07 Ezker

Arga pasealeku edo parkera jaitsi eta Iruñarantz bideratu.
Bridge

Argako zubia

Arga ibaiaren gaineko oinezkoentzako zubia.
Bridge

Landabeneko zubia

Arga ibairen bertze ertzera igarotzeko Landabenera daraman zubitik.
Waypoint

Autopista azpi

Autopista azpitik igaro beharko dugu Elortz ibaiko ertzera iristeko.
Sacred architecture

ELIZA San Andrés

San Andres eliza. Zizur Nagusia. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/iruna-zizur-iruna.html
Sacred architecture

ELIZA San Emeterio eta San Caledonio

San Emeterio eta Kaledonio Zizur Txikiko parrokia. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/iruna-zizur-iruna.html
Waypoint

Lopez frontoia

Lopez frontoia Iturrama auzoan.
Waypoint

PRESA

Elortz ibaiako presa bat.
Sacred architecture

San Miguel Arcangel

Zizur Txikiko Mikel Deunaren eliza tenplarioa. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/iruna-zizur-iruna.html
Waypoint

UR-Biltegiak

Ur biltegi edo estazioa.

Comments

    You can or this trail