Time  2 hours 49 minutes

Coordinates 838

Uploaded January 10, 2015

Recorded January 2015

-
-
2,461 f
338 f
0
1.8
3.6
7.28 mi

Viewed 989 times, downloaded 8 times

near Aldababera, País Vasco (España)

Intxurreri itzulia Ikaztegietatik:

Ibilbide erosoa, Ugane auzotik Aldaba Zaharreko bidegurutzera dagoen malda kenduta. Mendi pista eta bidezidorrak dira nagusi,baina,Ugane auzora doan errepidetik joan behar da lehen zatian(oso ibilgailu gutxi).

Aralar eta Aizkorriren ikuspegi bikainak ibilbide gutarte batean
Ikaztegietatik Ugane auzorantz abiatuko gara errepidez, bertara goazela eta AHT-aren zubiaren azpian gaudenean, mendi pista bat hartuko dugu eskuinerantz. Hemen hasten dira ibilbide honen maldarik handienak. Ganaduen borda baten ondotik pasatu eta zuzen jarraituko dugu goraka, geroz eta malda handiagoan, “Aldaba zahar-Lopetegi-Aldaba-Ugane” bidegurutzera iritsi arte. Bertan errepidea zeharkatu eta Aldaba-zahar aldera joango gara, jarraian Marea baserritik igaro eta Intxurreko antenara iritsiz. Hemendik azken aldapa igo eta tontorrean gaude. Aizkorri-Aratz, Aralar, Murumendi, Añi-Otsabio… bistez gozatu eta behera abiatuko gara “Santutxu-Lopetegi-Intxurre” bidegurutzera iritsiz. Bertatik Lopetegira joango gara, atzean Murumendi, ezkerrean Intxurre eta aurrez aurre Aralar bistaratzen zaigularik. Lopetegi baserria igaro ondoren, errepidez egingo ditugu 200m “Aldaba zahar-Lopetegi-Aldaba-Ugane” bidegurutzera iristeko. Hemendik behera etorrerako bideari jarraituko diogu.

Aldaba-Aldaba zahar-Lopetegi-Ugane
Aldaba Zahar baserria
Marea baserria
Intxurre
Santutxu-Lopetegi-Intxurre

Comments

    You can or this trail