Coordinates 512

Uploaded January 15, 2015

Recorded January 2015

-
-
2,257 f
1,765 f
0
1.1
2.2
4.48 mi

Viewed 1175 times, downloaded 4 times

near Etxetaballa, País Vasco (España)

Ibilbidea Iturriotz auzotik abiatzen da, Done Joane Batailatzearen baselizaren ondotik. Hemendik hiru “adar”(bide) egin ahal izango ditugu. Norberak aukeratu dezala ordena.

Nik proposatzen dizuedan lehenengoa Herniorantz bide” klasikoa” hartuko du, hau da, hegorantz. Hemendik gorantza eginda 800 bat metrotara lehenengo monumentu megalitikoaren egingo dugu topo, Zaingo bizkarra trikuharria hain zuzen. Beste 200 metrotara bigarrena aurkituko dugu, Zaingo ordeka trikuharria.

Iturriotzera itzulita bigarren “adarrari” ekingo diogu, hau da, iparralderantz Otagain mendixkara. Honen muinoan, 600 metrotara, kokatzen da gure egungo hirugarren monumentu megalitikoa, Otagain trikuharria.

Berriro Iturriotzera itzulita hirugarren “adarrari” ekingo diogu, hau da mendebalderantz. Porlanezko pista bat jarraituz, 1700 metroz, bidearen ezkerrean laugarren monumentu megalitiko ikusiko dugu, Munain tumulua. Bidera itzuli eta berehala eskuinera eginda 200 bat metro egin ondoren, eta langa bat pasa ondoren, ibilbidearen azkeneko monumentu megalitikoa aurkituko dugu, Belanburu tumulua.

Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera (ordenan):
1.- Zaingo bizkarra: Trikuharri
2.- Zaingo ordeka: Trikuharri
3.- Otagain: Trikuharri
4.- Munain: Tumulu
5.- Belanburu: Tumulu

Iturria: Aranzadi-zientziak.org

Estazio megalitikoa osatzeko beste monumentu bat falta zaigu. Azkeneko hau bisitatu ahal izateko ikus:
Hernio estazio megalitikoa (eta 2):
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=31781
Parking

ABIAPUNTUA

Archaeological site

BELANBURU

Tumulu
Archaeological site

MUNAIN

Tumulu
Archaeological site

OTAGAIN

Trikuharri
Archaeological site

ZAINGO BIZKARRA

Trikuharri
Archaeological site

ZAINGO ORDEKA

Trikuhari

Comments

    You can or this trail