Time  4 hours 32 minutes

Coordinates 1130

Uploaded September 26, 2019

Recorded September 2019

-
-
2,388 f
343 f
0
2.7
5.4
10.77 mi

Viewed 6 times, downloaded 2 times

near Urkiola, País Vasco (España)

06.2.- GR38-06.2 Urkiola – Mañaria – Durango – Garai

Gaurko ibilaldia GR-38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko 6.etapari dagokio, baina hau da beste aukera bat Urkiola egiteko nahiz eta gu jeitsi egin dogunez askoz ere errazago izan da (zalantzak daukadaz hemendik joango zala arrainaren bidea baiña gaur egun hemendik doaz marra ofizialak)

Urkiolako portutik hasi gara “Via Crusis” bidetik jaitsiz Gatzaieta karabira iritsiz, zati hau eta Abadiño jeitsiera bardinak dira.

Bertan eskuineko pista hartu dugu Untzillatx-en ezkerreko aldetik jaisten den bidetik hain zuzen. San Martin ermita igaro dugu eta jaitsierarekin jarraitu dugu, hemen ikusi dogu beste bide bat eta ez dogu jarraitu marrak eta esan behar da “hanka” sartun dogula.

Zati batzuetan jaitsiera nabarmenak daude eta bertatik Mañariara helduko gara. Hemendik eskuinetik jarraituko dugu espaloitik kanterako errotondara iritsi arte (marrak jarraitzen dabe errepidetik).

Bertan eskuinetik hartu dugu Izurtza poligono industrialera iritsi arte. Eskuineko errepidea hartu dugu Etxano auzora igotzeko. Hemen errepidea utzi dugu eta ezkerreko pista hartu dugu auzo bateko errepidera eramango gaituena.

Bertatik Durango herrira iritsi gara. Durango kale artetik zeharkatu dugu Iurreta eta Durango banatzen duen zubira iritsi arte.

Iurretatik jarraitu dugu Goiuria errepideko autopista azpitik igaroz eta eskuinetara egin dugu Ametzabekoa eta Ametzagoikoa auzoetara igoz. San Martin ermitan errepidea utzi dugu eta bidezidor batetik, San Juan ermitaraino joan gara eta bertatik errepidetik Santa Kataline ermitaraino.

Hemen, eskuineko bidea hartu dogu Garaiko bidea eta tramo txiki bat beherantz egin dugu Garaiko herrira iritsiz eta honela gaurko etapari bukaera emanez.
Waypoint

Urkiola

Waypoint

Ikuspegia

Waypoint

Errepidea-Karabia

Waypoint

San Martin

Waypoint

Mañaria

Waypoint

Gr229

Waypoint

Kontuz (laburtzeko)

Waypoint

Etxano

Waypoint

Basoa

Waypoint

Durango

Waypoint

Landako

Waypoint

N-634

Waypoint

Iurreta

Waypoint

Autopista behetik

Waypoint

San Martin

Waypoint

Solagarai dorretxea

Waypoint

San Juan

Waypoint

Santa kataline

Waypoint

Garai

Comments

    You can or this trail