Time  5 hours 7 minutes

Coordinates 1494

Uploaded November 9, 2013

Recorded August 2013

-
-
1,253 f
-14 f
0
3.3
6.7
13.37 mi

Viewed 4351 times, downloaded 106 times

near Kortazar, País Vasco (España)

Ispaster – Otoio – Lekeitio – Mendexa – Kalamendi – Asterrika – Ondarroa

GR 123 Bizkaiko Biraren 4. etapak Ispaster, Lekeitio eta Ondarroa lotzen ditu, eta kostaldeko azkena da, hurrengo etapetan barnealderantz egiten baita. Ibilaldiaren hasieran Otoio menditik igarotzen da, eta amaiera partean Kalamendi igotzeko aukera dago. Nahiko etapa xamurra da, ez baitu gorabehera askorik eta bide zuzena jarraitzea nahiko erraza baita. Tarte askotan marka zuri-gorriak daude, baina denak ez dira Bizkaiko Birarenak, zati batzuk GR 38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekin partekatzen baitira.

Ispasterretik abiatuta, Otoiora igotzen da, tontorretik gertu dauden telekomunikazio instalazioetara doan bide zabala jarraituz. Artadian inguratuta dagoenez, tontorrak ez du batera ikuspegirik eskaintzen. Lekeitiora jaitsiera artadian zehar doan bidezidor aldapatsu batetik egiten da.

Lekeitioko herria zeharkatu eta Lea ibaiaren gaineko zubia gurutzatu ondoren, errepidean gora Leagiko kanpinetik igarotzen da, Mendexako Zelaia auzunera iritsi aurretik.

Auzune honen sarreran eskuinerantz okertu behar da, eta laster mendi-bideetara itzultzen da. Mendi-lerroa jarraituz, leporik-lepo, Ondarroara gerturatzen da. Tartean Kalamendira igotzeko aukera dago, eta merezi du egia esan, etapako ikuspegirik onenak bertatik goza baitaitezke.

Kalamenditik jaitsi eta ibilbidera itzulita, Artibai ibaia eta Kantauri itsasoaren arteko mendi-lerroa jarraitu behar da, inguruko auzuneak eta baserriak lotzen dituzten bideetan zehar, Ondarroara jaitsi arte.

<-- 3. etapa: Laida – Ispaster
5. etapa: Ondarroa – Urkarregi -->

View more external

Sacred architecture

San Lorentzo ermita

Waypoint

Mendexa

Waypoint

Ondarroa

Waypoint

Ispaster

Comments

    You can or this trail