Time  9 hours 2 minutes

Coordinates 3266

Uploaded October 6, 2017

Recorded September 2017

-
-
2,886 f
1,473 f
0
4.8
9.5
19.02 mi

Viewed 355 times, downloaded 13 times

near Artika, Navarra (España)

GR 225 berriaren aurreneko bi etapak bateratu eta Artikatik igoera gehitu egin diot egun honetako txangoari.

Ezkaba mendiko Alfontso XII. gotorlekutik 1938. urteko maiatzaren 22ko ihesaldia, Espainiako historia garaikidean izandako nagusiena izan zen. Errepublikar talde txiki batek antolaturik, presondegiko ateak zabaltzea lortu zuten. 795 preso inguru ospa egitea erabaki zuen, askoz gehiago, indar falta, Iruñatik igotzen ziren ibilgailuen argiak ikusita eta bereziki ezjakintasunagatik bertan gelditzea erabaki zuten. Lekukoek kontatu izan diguten moduan, goseak akabatuak zituen eta indarrik gabe, lurralde ezezagun batetik abiatzea askatasunaren aukera burutik baztertzera eraman zituen, Ernesto Carratarak zioen moduan, hala ere atea gainditzeak itxaropenez bete zituen presondegi barnean zeuden errepublikar asko eta askori.

Ihesaldiaren inguruko Fermin Ezkietaren liburu berriak datu andana biltzen ditu. Esteka honetan informazioa irakurgai duzue.

Iñaki Alforjaren filmean gertakaria ezagutzeko beta dago ere. Esteka honetan ikusgai.

Edo eta blog honetako bertze sarrera batean. Ihesaldiaren omenaldiaren ingurukoan, zenbait argazki ere ikusterik dituzue. Edo bertze blogeko sarrera honetan, barneko argazki eta botilen hilerriko ehorzketa batzuren argazkiekin.



Ibilbidea Artikako herrian hastea erabaki dut. Bertan Iruñerriko GRaren panelak eta señaletika zaharra ere topatuko dugu.







Garai bateko igoera zuzena egitea erabakitzen dut. Beraz kontuz izan Ezkaba parke berrian ibilbide asko sortu izan dituztelako urte honetan.

Bide zuzen honek bitan zeharkatu egiten du errepidea.



Eta gorago berriz ere



Errepide aldamenetik pasako da berriz ere, bertan oriogarri bat ikusgai dugularik.



Handik gotorlekura ez da asko geldituko.







GR225 honen hasiera presondegi edo gotorleku atean berean hasi egiten da. Hortaz aurrekoa beroketa bat bertzerik ez da izan.















Ate nagusitik atera eta ezkerreko aldetik gotorlekuari itxulia eman beharko diogu.

Puntu altuenera iritsi eta ikuspegiak galantak ditugu.



Kanpoko babes-hobiari buelta eman beharko diogu, beti ere gotorlekua (kanpotik ez da ikusten benetako tamaina zein den) ezker aldetik ibiliko dugularik.



Aurrerago gotorleku berrira iritsiko gara eta kanpo aldetik ere jarraituz mendiko tontorraren bertze aldera iritsiko gara, bertze magaletik jaisteko.











Hasierako jaitsiera Berriosuso aldetik dagoen ertzera iritsi arte.



Apur bat aurrerago bidegurutze bat dugu, zutoin batek adierazten digu gure martxaren eskuin aldera joan beharko dugula.








Pista zabal batetik abiatuko gara, bertze iparraldeko magala zeharkatzeko.



Bertze bidegurutze bat ezkerretik hartutik, Garrues herrira iristeko.








GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/10/ezkabako-ihesaldia-gr-225-bat.html
Museum

Alfontso XII gotorlekua

Gotorlekua 1934. urteko iraultzaren ondoren presondegian bilakatu zena eta errepublikar presoek bertan pairaturiko egoera tamalgarriak 1938. urteko ihesaldira eraman zituen
Waypoint

ataka

Nagizeko baserritik mendatera igo eta gero bertze isurialdean topatuko dugun aurreneko ataka edo metalezko atea.
Waypoint

Ataka 03

Olabeko azken eraikina, jauregi bat, pistatik gertu topatuko dugu
Waypoint

Ataka 04

Pistako bertze metalezko atea.
Waypoint

ataka 05

Bertze bat
Waypoint

Ataka 06

Pistako bertze ate bat
Waypoint

Ataka 07

Waypoint

ataka 08

Bertze bat
Intersection

bidegurutze 01

Gotorlekuaren bertze aldetik ezkerretatik jaisten hasteko
Intersection

Bidegurutze 02 eskuin

Eskuineko pistatik jaitsi eta ertza utzi. Zotoin bat dago
Intersection

bidegurutze 03 ezker

Ezkerreko pista hartu. Bertzela zuzen jarraitzekotan Iruñerrira jaitsiko ginen
Intersection

bidegurutze 04 eskuin

Orrio herria pasata. Eskuinetik gorat doan pista zabaletik. Ez igaro errekatxoa
Intersection

bidegurutze 05 ezker

Nagizeko baserritik igo eta mendatearen bertze aldera ezkerreko pista hartu behar da jaisteko.
Intersection

bidegurutze 06 eskuin

Gurutzatu egiten den pista hobeagotik, ezkerretik beherat egin.
Intersection

bidegurutze 07 ataka

Ataka aldera zuzentzen den pistatik jo
Intersection

bidegurutze 08 ezker

Ibaiaren ertzetik ezkerretara igo. Eskuin aldetik Sorauren herrira
Intersection

bidegurutze 09 ezker

Ezkerrera gora. Bertzela borda batean bukatuko dugu.
Intersection

Bidegurutze 10 ezker

Olabe herritik aterako gara jauregi bat dagoen puntutik. Han ezkerreko pista hartu.
Intersection

Bidegurutze 11 eskuin

Kontuz hemen. Pista utzi eta eskuinetik abiatzen den bidexkatik igo beharra dago eta.
Intersection

Bidegurutze 12 eskuin

Basotik igaro eta gero
Intersection

Bidegurutze 13 eskuin

Markak jarritu
Intersection

Bidegurutze 14 ezker

margoak
Intersection

Bidegurutze 15 eskuin

San Salbador baselizatik apur bat aurrerago eskuinetik jaitsi
Intersection

Bidegurutze 16 ezker

Intersection

Bidegurutze 17 eskuin

Comments

    You can or this trail