Time  4 hours 22 minutes

Coordinates 1470

Uploaded December 2, 2017

Recorded November 2017

-
-
2,863 f
1,073 f
0
2.6
5.3
10.59 mi

Viewed 370 times, downloaded 10 times

near Ermitagaña, Navarra (España)

Egun librea eta eguraldiaren iragarpenak tartetxo bat eman dutelarik, gehiegi pentsatu gabe Ezkaba mendira igotzea erabaki egiten dut. Oraingoan bertze itzuli bat egitearren. Txantrearaino hurbiltzea pentsatu dut, bertatik mendi-ertzetik tontorrera eta gotorlekuari itzulia emateko asmoekin.



Hiria zeharkatu beharra daukat eta kanpotar baten ikuspegitik, maiz oharkabean ibiltzen ditugun eremuetan erreparatzeko aukera ematen dit.

Alde zaharreko San Nikolas elizaren arkupeak eta dorrea, Gaztelu Plaza, Diputazioaren eraikin zaharra eta alde zaharretik irtetean gure Ziudadelako gune berezia, San Bartolomeko fortina.

Iruñako udalak web bat prestatu du informazio orokorrarekin. BERTAN ikusgai duzuena.











Aldapa beherat Caparrosoko Errota izandakoarekin topatuko gara.







Eta Arga ibaia zeharkatzeko pasarelak. 2000. urtean honako hauek paratu zituzten baina askok oraindik  gogoratzen dugu ibaia zeharkatzeko zer nolako komeriak egin behar ziren .







Iruñeko ibai parkea jarraituz Magdalenaren zubira iritsiko gara.



Geroago Txantrea auzoa zeharkatu egiten dut Munduko parkera iristeko eta haren bukaeran dagoen Iruñeko ingurubidearen gaineko zubia zeharkatzeko.







Bertan hasiko naiz Ezkaba mendiko magaletatik gorat.

Aurrenetik Uraren partzuergoak duen ura biltokira iritsi.



Eta zuzen jarraituz bolboratokira. Garai batean goiko gotorlekuaren bolbora bertan gordetzen omen zen, arrisku ezberdinetaz babesteko, leherketak eta halakoak hain zuzen ere.











Eraikin honen gibeletik jarraitu beharra dago. Zutoin batek bidegurutzea argi adierazten du.



Hemendik aurrera Ezkaba mendiko ertzetik jarraitzerik dago. Bidegurutze batzuk topatuko ditugu baina ongi adieraziak daudenez ez dago arazo gehiegirik. Kontutan izan duela bi urte inguru, Ezkabako mendian aisialdirako parkearen proiektua martxan dela eta horri esker hamaika bide markatu dituzte.











Hiru bidegurutze zutoindun ondoren, erne egon, pistatik eskuinetik desbideratzen bai da ertzeko bidea. Eta maiz lokatza topatzen da pasarte batzuk tentuz egitera behartuz..




Gaurkoan horma nagusi da eta beraz eragozpen gutxirekin gainditzen ditut.


GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/12/ezkaba-gotorlekuari-itzulia-emanik.html
Waypoint

ANTENA 1

Ezkaba mendiko gailurrean zenbait antena daude.
Waypoint

ARTIKA

Itzulia Artika herritik egiten dut. Hauxe da herriaren goiko karrika.
panorama

San Bartolom Fortina

Ziudadelako fortin bat. Musealizaturik dagoena
Intersection

Bidegurutze 01Eskuin

Bolboratokiaren eraikinaren bukaeran eskuinetara jarraitu
Intersection

Bidegurutze 02Zuzen

Mendi-ertzean topatuko dugun aurreneko bidegurutzea. Antsoaindik igotzen den bidea bertara iristen da.
Intersection

Bidegurutze 03ezker

Pistatik ezkerretara
Intersection

Bidegurutze 04Ezker

Pista ezkerretatik segi
Intersection

Bidegurutze 05Eskuin

Pista utzi eta eskuinetik abiatzen den bidera pasa
Intersection

Bidegurutze 06Botilen Hilerri

Antenak eta aparkalekutik eskuinera beherat jaitsi beharra dago hilerrira iristeko.
Intersection

Bidegurutze 07Zuzen

Gotorlekuari itzulia emanik bidegurutze honetan zuzen beheratz joko dut. Ezkerretik igoz Gotorlekuaren ate nagusira iritsiko gara.
Sacred architecture

BOTILEN HILERRI

Botilen hilerriaren izendapena, bertan ehortzitako presoen oinen artean botila bana paratzen zietelako. Botilaren barruan hildako bakoitzaren informazio xumea ageri zen. Denboraren poderioz soilik metalezko tapakia zuten botilen barneko agiriak berreskuratu izan dira.
Waypoint

BUKAERA

panorama

Caparroso errota

Antzinako Caparroso errota. Gaur jatetxe eta piraguen zentroa
Waypoint

ERREPIDE01

Ezkabatik jaisterakoan bitan errepidea zeharkatu behar da. Hauxe aurrenekoa da
Waypoint

ERREPIDE02

Bigarrenez errepidea zeharkatu beharra. Oraingoan bertatik metro batzuk segi eta eskuinetik abiatzen den bidexka jarraituko dut Artika herrira zuzenago iristeko.
Summit

EZKABA

Ezkaba mendiko gailurra.
panorama

Gaztelu plaza

Waypoint

Hasiera

Donibane Auzotik abiatu naiz gaurkoan
panorama

Magdalena zubia

Iruña inguruan dagoen erdi aroko zubia.
panorama

Pasarelak

Arga zeharkatzeko dauden pasabide berriak.
panorama

Bolboratokia

Gotorlekuko bolboratokia mendiko beheko aldean zuten.
Waypoint

Ur depositoa

Partzuergoak bertan ur biltoki bat du.
Waypoint

ZUBI 02 Iruñeko inguruabidean

Iruñeko ingurubidearen gaineko zubietariko bat.
Waypoint

ZUBI 03 ARGA

Arga zeharkatzeko Biurdanako zubi berria.
Waypoint

Zubi 01 Iruñeko ingurubidean

Munduko parkearen bukaeratik Iruñeko ingurubidea zeharkatzeko zubia

Comments

    You can or this trail