Download

Distance

5.9 mi

Elevation gain

1,621 ft

Technical difficulty

Easy

Elevation loss

1,621 ft

Max elevation

2,855 ft

Trailrank

51

Min elevation

1,398 ft

Trail type

Loop

Time

2 hours 59 minutes

Coordinates

848

Uploaded

June 3, 2021

Recorded

October 2020
Be the first to clap
Share
-
-
2,855 ft
1,398 ft
5.9 mi

Viewed 31 times, downloaded 0 times

near Berriozar, Navarra (España)

IBILBIDE OSOA IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2021/06/ezkaba-berriozarretik.html

 Ezkaba mendirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan Berriozar herritik hasita. Iruñerriko ohiko mendia eta hamaika bide dituena, baina gaurkoan Berriosusorako igoera egingo dut, hots Iruñetik urrutien dugun mendi-erpinik igotzeko. Hamar kilometrotara iristen ez den ibilbide erraza da. Gaurkoan egun euritsua agertu da eta kapa paratu beharko dut ibiltzen hasterakoan.

Ibilbidea eta altimetria


Gaurkoan Berriozarreko Ikastetxera gerturatu naiz bertatik ibilbidea hasteko asmoz.Berriozarreko DBHIEzkerretik Berriozar herri zaharrera daraman errepidera atera eta Trenbidearen gaineko zubira zuzenduko gara.
Zubia igaro eta ezkerretik Plazaolaren bidean, abiatuko gara, bertatik metro gutxi batzuk egiteko.
Segituan, eskuin aldean parke bat dago. Hara bideratuko gara eta parkea zeharkatuz, zuzen herri zaharreko aurren etxeetara bideratuko gara.

Parkearen sarbideko informazio oholaBerriozar herriko harraskara agertuko gara. Iturri eta harraska ederra dugu herri honetakoa.

Herriko goiko partetik irtengo gara. Bertan Ezkaba parkeko informazio ohola dute.
Pista zabala, bihurgunean utziko dugu, zuzeneko bidetik jarraitzeko.
Arizdi izeneko toponiko eremutik zuhaitzen artean ibili beharko dugu tarte batez.
Aurrerago Ezkabara igotzeko bide zabalago batetara aterako gara. Oraingoan bide honetatik gora metro batzuk jarraitu beharko dugu, baina kontuz izan hauxe ez dela gaurko igoeraren bidea.
Ehun bat metro aurrerago, ezkerreko bide estuagora pasako gara, tiro eremuko goiko aldera iristeko. Zuzenean igotzerik bada ere, baina ez da gaurko bidea.
Ezkerreko bide estuagotik segi
Militarren tiro eremuaren mugaAizoain herritik igotzen den pista gurutzatu beharko dugu, zuzeneko bidetik jarraitzeko.
Berriosuso herriko igoeraren bidera iritsiko gara eta hauxe bai, eskuinetik goranzko norantzan jarraitu beharko dugu.

Bidegurutzeko zutoinaBide honek pista zabalago batetara eramango gaitu, Ezkaba magala zeharkatzen duena, baina gure kasuan zuzen igotzen jarraitu beharko dugu, mendi erpinera gerturatzeko.Pista zeharkatu eta zuzen igotzen segi

Informazio oholak adierazten duen moduan igoera bide aunitz diraMendi-erpinera iritsiko gara eta bertatik igotzen jarraitu beharko dugu bide estu eta polit batetatik.Zenbait harrobi zahar gaindituko ditugu, gotorlekua eraikitzeko mendian hainbat harrobi ireki zituzten eta.

Altuera irabazten dugun einean, ikuspegiak ederrago eta zabalagoak dira.

Aurrerago berriz ere pista zabalago batetara iritsiko gara, baina oraingoan zuzen jarraitu beharko dugu, mendi erpinetik gotorlekura.

Metro gutxi geroago GR22o eta GR225, Ihesialdiareneko bidegurutzera iritsiko gara.

Gotorlekura zuzen segiGotorleku berriko beheko partera iritsiko gara. Gaurkoan ezkerretik inguratuko dugu gotorleku berria, zaharrera iristeko eta bertatik Ezkaba mendiko buzoia dagoen tokiraino.

Informazio zutoina gotorleku berriaBidea gotorlekua inguratuz doa.
Gotorleku beriko lubakia inguratuko dugu. Hasieran eraikin bereziak ikusgai izango ditugularik lubakiaren azpian.

Aurrerago gotorleku berria eta zaharraren arteko pasabidera iritsiko gara.

Religious site

ELIZA

Berriozar zaharreko eliza.
Summit

EZKABA

Ezkaba mendiko tontorra.
Intersection

Bidegurutze 01 Ezker

Zubia igaro eta ezkerreko Plazaolako bidetik segi.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Plazaola bidea utzi eta parkera, eskuinetik zuzendu.
Intersection

Bidegurutze 03 Ezker

Herritik irteteko ezkerreko pistatik gora.
Intersection

Bidegurutze 05 Eskuin

Bide zabalagora irten eta eskuinetik metro batzuk egin.
Intersection

Bidegurutze 04 Zuzen

Pista nagusia utzi eta zuzen jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 06 Ezker

Ezkerretik jarraitu bide zabalena utziz.
Intersection

Bidegurutze 07 Zuzen

Pista zeharkatu eta zuzen segi.
Intersection

Bidegurutze 08 Eskuin

Oraingoan bide zabalagora iritsi eta eskuinetik igotzen jarraitu
Intersection

Bidegurutze 09 Zuzen

Zuzen jarraitu pista gurutzatu ondoren.
Intersection

Bidegurutze 09 Zuzen

Pistara iritsi eta zuzenean mendi ertzetik igo.
Intersection

Bidegurutze 10 Ezker

Pista nagusia utzi eta metro batzuk ezkerretik egin.
Intersection

Bidegurutze 11 Eskuin

Eskuinetik, bide nagusia utziz.
Intersection

Bidegurutze 12 Eskuin

Pista gurutzatu eta eskuinetik bidetxoa jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 13 Zuzen

Pistara atera baina hau segi ordez, zuzeneko bidexkatik jaitsi.
Intersection

Bidegurutze 14 Ezker

Ezkerretik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 15 Eskuin

Pista nagusira irten eta eskuinetik herrirantz.
Risk

GOTORLEKU BERRIA

Gotorleku berriko lubakira iritsi eta ezkerretik.
Risk

Gotorlekuaren sarrera

Gotorlekuaren sarrera nagusia.
Waypoint

HARRASKA

Berriozar Zaharreko harraska eta iturria.
Waypoint

IESO

Berriozarreko DBHIn dugu abia puntua
Risk

TIRO eremua

Militarren tiro eremua.
Waypoint

ZUBI 2

Oinezkoen zurezko zubitik igaro.
Waypoint

ZUBI 1

Errepideko zubia trenbidearen gainetik.

Comments

    You can or this trail