Coordinates 499

Uploaded May 13, 2017

-
-
1,112 f
591 f
0
1.3
2.5
5.02 mi

Viewed 306 times, downloaded 2 times

near Elorrio, País Vasco (España)

ELORRIO (HIRIGUNEA) - URKIZUARAN (ANGIO) - ALDAPE - ZENITA - MENDRAKA - LEKERIKETA - ELORRIO (HIRIGUNEA)

NATURBIDEAK ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, Kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Argitalpen honek aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri batzuk jasotzen ditu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen da.
Waypoint

TXANBERIKO GURUTZEA

XVI. mendea.
Waypoint

SAN JUANGO GURUTZEA.

XVI. mendea
Building of interest

URKIZU JAUREGIA. TOLA.

1677an eraiki zuen Agustin Urkizu kapitainak aurretik bere familiaren basetxe batzuk zeuden tokian. 1918an, Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola” jauregia izenarekin da ezagun. Eraikin eder hau, Juan Bautista de Aldariaga maisu arkitekto harginak diseinatua, Bizkaiko egoitza-arkitectura landu barrokoaren harribitxietariko bat da.
Sacred architecture

SANTIAGO BASELIZA

1560ko agirietan.
Sacred architecture

SAN JUAN BASELIZA

1560ko agirietan.
fountain

URATSA

Ur sufretsu iturri bitxi hau Casto de Zabala jaunak XIX. Mendearen amaieran eraiki zuen bainuetxe zaharra elikatzen zuen iturri berean.
Waypoint

ZENITAOLEAKO IKUZTEGIA

fountain

METAL-URA ITURRIA

Ur mota hauek, ur-gorriak edo metal-urak bezala ezagunak, oso ugariak dira probintzian eta oso erraz antzematen dira uzten duten okre kolore deigarriko uharagatik eta metal-zaporeagatik. Anemia bezalako burdina gabeziagatiko prozesuetan eta, oro har, indargarri gisa agindu ohi dira.
Archaeological site

ARGIÑETAKO NEKROPOLIA.

Inguru oroitarazle eta erromantiko hau osatzen dute nekropoliak (21 pieza dira eta, haien artean, nabarmendu behar dira sarkofago bikoitz bat, estalkian Bizkaiko inskripzio kristau zaharrenak dituzten bi hilobi eta bost hilarri) eta San Adrian baselizak (XVI. mendean berreraiki zen eta hainbat aldiz berritu da). Nekropoli hau Euskadiko hileta-monumentu garrantzitsuenetarikoa da bertan beste leku batzuetan baino hilobi gehiago dagoelako eta sarkofagoen kronologiagatik ere bai , VII. mendearen eta Goi Erdi Aroaren artean eraiki baitzen. Oraindik orain egindako indusketetan, besteak beste, hilobi berriak eta zurezko eraikinak zituen herrixka baten hondarrak aurkitu dira; horrek iradokitzen du gure garaiaren lehen mendeetan inguruan jendea bizi izan zela.
Sacred architecture

SAN ADRIAN BASELIZA

Waypoint

ELIZALDE UPATEGIA. MENDRAKA TXAKOLINA.

Sacred architecture

SANTO TOMAS BASELIZA

panorama

IKUSPEGIA

fountain

LEKERIKABARRENGO IKUZTEGIA.

Waypoint

GANONDOKO GURUTZEA

Building of interest

LARIZ JAUREGIA

fountain

ITURRIA.

Comments

    You can or this trail