Coordinates 260

Uploaded May 7, 2017

-
-
981 f
594 f
0
0.9
1.8
3.51 mi

Viewed 302 times, downloaded 4 times

near Elorrio, País Vasco (España)

HIRIGUNEA - ZENITA - ALDAPE - GAZETA - URKIZUARAN (ANGIO, SAN ANTÓN) - HIRIGUNEA.

Naturbideak ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Naturbideak aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri ezberdinak eskaintzen ditugu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen dira.
Information

Turismo bulegoa

Berrio Otxoa 15 946 820 164 info@elorrioturismo.eus www.elorrioturismo.eus
Building of interest

Lourdes ikastetxea. Antzinako 'Baños Viejos' bainuetxea.

Elorrioko bainuetxea, “Baños Viejos” izenaz ere ezaguna, 1840an eraiki zen eta bainuak, zurruztak, lainoztatze-gelak eta ura edateko iturriak zituen. Bere garaian, Bizkaiko bainuetxeri9k jendetsuena izan zen. Bere ur sufretsu hotzak (10ºC) ezin hobeak ziren larruazaleko gaixotasunak tratatzeko. Gaur egun, eraikina, guztiz berrituta, ikastetxea da.
Building of interest

Bekoerrota (Zenita)

Ibilbidea altxor etnografiko honen ondotik igarotzen da: Bekoerrota antzinako auzo-errota. Errota hau Zenita errekaren ibilguan bere garaian zeuden zazpi errotako bat da. Auzune osoak erabil zezakeen errota zen; hamabi zati zituen eta jabekideek erabiltzeko araudia zuen (hamabi baserrik zuten hua erabiltzeko eskubidea).
Waypoint

Zenitaoleako ikuztegia.

fountain

Uratsa

Ur sufretsu iturri bitxi hau Casto de Zabala jaunak XIX. Mendearen amaieran eraiki bainuetxe zaharra elikatzen zuen iturri bera.
Sacred architecture

San Juan baseliza.

Building of interest

Aldapebeitia baserria

Etxe honen leinuak 1575ean hartu zuen Aldapebeitia izena, behealdean zegoen etxea. Handik zetorren Antonio de Beitia de Aldape edo Aldapebeitia kapitaina, Elorrioko Urarka kalean bere izena duen jauregia 1694an eraikia zuena. Baserriaren fatxada nagusian leinuaren armarria ageri da harlanduzko paretak eta erdian zurezko zutabea duen sarrera angeluzuzenaren gainean
fountain

Aldapeko ikuztegia.

Building of interest

Aldapeko errota

Building of interest

Goitiortua baserria.

Building of interest

Caserío Gerbillao.

Elorrioko baserririk zaharrenetariko bat da. 1553. Urtean baserri honetako kide bat ageri da erregistroan: Marina de Guerbellano, Juan eta Mariaren alaba. Baserriaren fatxada nagusian leinuaren armarri heraldikoa eta, sarrera moduan, harrizko arku bat ageri dira.
Waypoint

Garaizabalgainekoa baserria.

Waypoint

Garaizabalerdikoa baserria.

Sacred architecture

Andra Mari baseliza.

Picnic

Gazetako aisigunea

Mahaiak - Iturria - Txintxaunak.
Ruins

Bolunzarraga errota.

Agirietan 1356an agertzen da.
Sacred architecture

San Anton baseliza.

1953an Arrillaga jaunak (Aranzadi Zientzia Elkartea) idatziriko memoriaren arabera, garai hartan auzuneko Nekazarien Kofradia edo Ermandadea baseliza honetan biltzen zen urtean bitan: Santuaren egunean (ekainak 13) eta Ermandadearen egunean. Memoria honen bararen arabera, azken gerra zibilean zehar baselizako altzariek kalte handiak pairatu zituzten, hainbat irudi tirokatuta izanik. Barrualdeko habeetariko batean, aintzina, kanpantxo bat zintzilikatu ohi zen santuari dohainen bat eskatzeko.
Building of interest

Urkizu jauregia. Tola

1677an eraiki zuen Agustin Urkizu kapitainak aurretik bere familiaren basetxe batzuk zeuden tokian. 1918an, Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola” jauregia izenarekin da ezagun. Eraikin eder hau, Juan Bautista de Aldariaga maisu arkitekto harginak diseinatua, Bizkaiko egoitza-arkitectura landu barrokoaren harribitxietariko bat da.
Ruins

Urkizu Elexalde baserria.

Building of interest

Urkizu San Bizentekoa baserria.

Bi etxeak, Urkizu leinuaren jabetzakoak antzina, 1575. Urtean jada aipatzen dira. Urkizu San Bizente atarian harrizko xafla dauka 1725eko datarekin, urte horretan berreraiki baitzen. 1575. Urtean jabe gisa Joan “Balç” de Urkizu, lantzaria ageri zen. Fatxadan leinuaren armarria dago, lumez eta lanbrekinez hornituta. Beste baserria, Urkizu Elexalde, sute batek hondatu zuen 1988ko abuztuan. Gaur egun, oraindik, sarrerako arku handiaren gainean Urkizutarren armarri heraldikoa ikus daiteke: draganteen ahoan banda bat.
Waypoint

San Juan gurutzea.

XVI. mendea.

Comments

    You can or this trail