Coordinates 410

Uploaded May 7, 2017

-
-
1,113 f
556 f
0
1.5
3.0
6.01 mi

Viewed 529 times, downloaded 6 times

near Elorrio, País Vasco (España)

ELORRIO - ZENITA - MENDRAKA - LEKERIKETA - LEIZ - BERRIOZABALETA - SAN AGUSTIN - ELORRIO.

Naturbideak ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Naturbideak aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri ezberdinak eskaintzen ditugu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen dira.
Information

Turismo bulegoa

ELORRIOKO TURISMO BULEGOA. Berrio Otxoa 15. 48230 Elorrio. 946 820 164 info@elorrioturismo.eus www.elorrioturismo.eus
Building of interest

Lourdes ikastetxea. Antzinako 'Baños Viejos' bainuetxea.

Elorrioko bainuetxea, “Baños Viejos” izenaz ere ezaguna, 1840an eraiki zen eta bainuak, zurruztak, lainoztatze-gelak eta ura edateko iturriak zituen. Bere garaian, Bizkaiko bainuetxerik jendetsuena izan zen. Bere ur sufretsu hotzak (10ºC) ezin hobeak ziren larruazaleko gaixotasunak tratatzeko. Gaur egun, eraikina, guztiz berrituta, ikastetxea da.
Building of interest

Bekoerrota (Zenita)

Ibilbidea altxor etnografiko honen ondotik igarotzen da: Bekoerrota antzinako auzo-errota. Errota hau Zenita errekaren ibilguan bere garaian zeuden zazpi errotako bat da. Auzune osoak erabil zezakeen errota zen; hamabi zati zituen eta jabekideek erabiltzeko araudia zuen (hamabi baserrik zuten hua erabiltzeko eskubidea).
Waypoint

Olazti.

fountain

Metal-ura

Ur mota hauek, ur-gorriak edo metal-urak bezala ezagunak, oso ugariak dira probintzian eta oso erraz antzematen dira uzten duten okre kolore deigarriko uharagatik eta metal-zaporeagatik. Anemia bezalako burdina gabeziagatiko prozesuetan eta, oro har, indargarri gisa agindu ohi dira.
Sacred architecture

San Adrian baseliza

Archaeological site

Argiñetako nekropolia

Inguru oroitarazle eta erromantiko hau osatzen dute nekropoliak (21 pieza dira eta, haien artean, nabarmendu behar dira sarkofago bikoitz bat, estalkian Bizkaiko inskripzio kristau zaharrenak dituzten bi hilobi eta bost hilarri) eta San Adrian baselizak (XVI. mendean berreraiki zen eta hainbat aldiz berritu da). Nekropoli hau Euskadiko hileta-monumentu garrantzitsuenetarikoa da bertan beste leku batzuetan baino hilobi gehiago dagoelako eta sarkofagoen kronologiagatik ere bai , VII. mendearen eta Goi Erdi Aroaren artean eraiki baitzen. Oraindik orain egindako indusketetan, besteak beste, hilobi berriak eta zurezko eraikinak zituen herrixka baten hondarrak aurkitu dira; horrek iradokitzen du gure garaiaren lehen mendeetan inguruan jendea bizi izan zela.
Building of interest

Zenitaoleako ikuztegia.

fountain

Mendrakako ikuztegia.

Building of interest

Ulaortua baserria

Mendraka auzunean sartuko gara bidegurutzera iritsi arte, baina hori baino lehen Ulaortua baserritik pasako gara. Hego-ekialdean harlanduzko arku bat dauka eta honako inskripzioa: “1681. urtea”, orduan berreraikiko zen, 1575ean jada bazegoen-eta. Fatxadan Ulaortuatarren armarria ageri da.
Waypoint

Elizalde upategia. Mendraka txakolina.

Sacred architecture

Santo Tomas baseliza.

panorama

Ikuspegia

Ruins

Iturbe armarria. Iturbe baserria.

Baserri honetan, bidearen alde batean, antzinako harrizko zutabe baten hondarrak ikus daitezke eta, zutabe horren kapitelean, oraindik Iturbe etxearen eta leinuaren armarri landua ikus daiteke.
fountain

Aldekoiturria.

Picnic

Aisigunea. Leiz auzoa.

Mahaiak - Iturria - Erretegiak.
Sacred architecture

San Lorentzo baseliza.

Provisioning

Leaniz okindegia

Sacred architecture

Santa Katalina eta San Plazido baseliza.

Berriozabaletan Santa Katalina eta San Plazido baseliza neoklasikoa ikusi ahal izango dugu, 1833an eraikitzen hasi zena.
fountain

Berriozabaletako iturria.

1833an eraiki zen eta, baselizarekin batera, Manuel Plazido de Berriozabalbeitiak (Elorrio 1775-Madril 1850) bere sorterriko auzuneari egindako oparia da. Aipatu mezenasek, gizon kulturadun eta jantziak, Peruko administrazioan lan egin zuen eta herrialde haren independentzia negoziatzearekin batera bere karrerari amaiera eman zion. 1832 eta 1833 artean iturrira daraman bidearen ezkerrean dagoen jauregia eraikiarazi zuen. Iturria zein jauregia San Fernando Errege Akademian ikasi zuen Miguel Elcoro Bereceybar arkitekto elorriotarraren obra dira. Iturritik ikuspegia berebizikoa da; Anboto, Alluitz eta Aitztxiki kare-mendiak ikus daitezke.
Waypoint

Dantzaleku gurutzea.

Building of interest

Kurutzondoko gurutzea

Kurutzondo Berrizerako irteerako bidegurutzean dago. Gurutze soil hau XVI. mendearen azken herenean zehar egin zen, ziur asko 1590 aldera.
Sacred architecture

Etxebarriako San Agustin eliza.

Etxebarriako San Agustin Durangaldeko balio handieneko eliza monumental bat da eta Bizkaiko eliza-arkitekturako historia aberats eta luzeenaren protagonista izan da. XI. mendetik dokumentatuta dago 1053ko sortze-gutun baten bidez, zeinetan Durangoko kondeek, Munio Sánchezek eta Leguncia de Etxebarriak, “Monasterio Varria” izeneko eliza (litekeena da lehenago eliza zahar bat egon izana) eraikitzeko agindua ematen zuten. Eliza XII. mendean berreraiki zuten, baita XVI.ean ere, eta garai honi dagokio gaur egungo eraikina.

Comments

    You can or this trail