Coordinates 489

Uploaded November 8, 2020

-
-
2,706 ft
544 ft
0
2.0
4.1
8.2 mi

Viewed 91 times, downloaded 9 times

near Elorregi, País Vasco (España)

(2020-11-08)
Goiz pasako mendi ibilaldia Bergarako Landarraitzeko mendialdean.
3 ordu t'erdiko iraupena.

Ibilaldia Elorregi auzoan abiatzen da. Errotonda ondoan aparkaleku zabal bat dago autoa uzteko. Jarraian Deba ibaiaren zubia pasa eta Tavex lantegi zaharraren atzetik baserrietara doan pistatik igoko gara. Autobidearen gaineko zubi bat pasako dugu eta aurrerago Elorregi Dominena baserrira iritsiko gara. Hemen bidegurutze bat dugu, baserriaren aurrean bide bat dago zelaian gora igotzen dena, aukeran pistatik jarraitu daiteke ere eta gasbide plantan bat egin, zelatik joanez hesi bat pasako dugu eta zelaian maldan gora jarraituz gasbide plantaren aurrean agertuko gara.

Ondoan dagoen Elorregi Goiti baserria pasatakoan ezkerrera hartuko dugu lehen bidegurutzean, eta berehala eskumara xenda estu bat ikusiko dugu, gora egingo dugu aldapan eta pistara irtengo gara aurrerago, pista hau berehala utziko dugu eskumatik beste senda estu batean gora egiteko Elorregiko Egixa deitzen den aldetik, zelaigune batera iritsiko gara maldan gora eta gero pista batera berriro. Hemendik aurrera gainaldeko pistari jarraituko diogu Krabelinaitz (686m) tontorreraino.
Tontor honek ez du postontzirik, baina Bergara eta Oñati arteko mugarri bat dago bertan. Ordubeteko bidea hona iristeko.

Hau pasa eta bideari jarraituz malda askorik gabe Maizaleta (717m) tontortxoa pasako dugu eta ondoren Hirumugarrieta batera iritsko gara Bergara-Oñati-Antzuola arteko mugarrira hain zuzen. Hau pasatakoan Landarraitz (829m) mendiaren igoera hasiko dugu, aurrerago azken langa eta zatiko aldapa igo eta tontorrean egongo gara, hemen bai dago postontzi bat eta baita erpin geodesiko bat ere. 1 ordu eta 40 min.-ko bidea hona iristeko. Jarraian Asalditzako atseden-lekura jeitsiko gara basoan behera, hemen iturria, mahaiak eta erretegiren bat aurkituko ditugu. Asalditza (789m) tontorrera ere igoko gara pinudi belarditsu batean tarte labur bat eginez.

Jarraian beherako bidea hartuko dugu, hasieran Trukarriaga aldera eta gero norabidea hegoalderantz aldatu eta Astoaga aldetik behera doan senda bat hartuko dugu, hasieran pinudian pista ugari daude eta apur bat nahasgarria izan daiteke, gero Elorregi alderako senda hartutakoan bidea apur bat zaila dago tarte batzuetan, pinu eroriren bat eta landaretzarekin, baina ez da arazo handirik mendian ibiltzera ohitua dagoenarentzat.

Ordubete inguruko bidearen ondoren Elkoro baserrira iritsiko gara, aurrerantzean bide hormigoitu edo asfaltatuan jarraituko dugu beherantz, azkenik autobidearen azpitiko tuneletik pasa eta Ipinarriaga baserriaren parean Elorregiko bidegorrira heltzen garen arte. Gainontzean bidegorria jarraituko dugu Elorregiko aparkalekura iritsi arte.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Parking

Elorregi, hasiera puntua

Photo

Igoera

Summit

Krabelinaitz (686m)

Summit

Landarraitz (828m)

Summit

Asalditza (789m)

Tree

Jeitsiera bidea

Picnic

Elorregi, amaiera puntua

Comments

    You can or this trail