Time  8 hours 4 minutes

Coordinates 6443

Uploaded December 31, 2017

Recorded December 2017

-
-
4,909 f
1,923 f
0
3.8
7.6
15.11 mi

Viewed 201 times, downloaded 9 times

near Unanu, Navarra (España)

30 DIC 2017 09:09

Aurretik ezagutzen nuen Andiako zelaietara igotzeko Dorraotik abiazten zen bide hau. Hariztietan hasi eta pagadietan amaitzen den basoko bide polit bat da, nire ustez ezagutzea merezi duen horietakoa.

Bestalde. Iyurbaingo tontorra eta handik bailarara, Unanuara, jaisten den bidea ikusi bai baina egin gabeak nituenez, zirkular hau egitea bururatu zitzaidan. Luzea da, hankak nekatzeko modukoa, bukaerako jaitsiera gogor hori eta gero, gehien bat.

Dorraotik pista zabal bat ateratzen da ekialderantz, inguru horietan dauden ikuilu eta basorantz.

Ordu erdi inguru pista honetan zelaiean joan eta gero, erreka gainetik pasa eta bapatean goraka hasten da . Metro gutxira, erreebuelta itxi batean hasiko da pista utzi eta guk jarraitu behar dugun gurdibidea. Igoera eutsia da.

Orduerdi inguru erreka gurutzatuko dugu eta bete-betean pagadian sartuko gara. Ordubete inguru geratuko zaigu Pagomotxeta mendatera iritsi arte. Tartean, bidegurutzea markatu dut, gurdibideak guk jarraitu behar ez dugun direkzio bat hartzen baitu. Puntu horretan bidea hestutuko egingo da, nahiko zabala izan arren.

Pagomotxetan goiko zelaietara aterako gara eta han mendebaldetik ekialdera doan pistara iritsi beharko gara. Pista aurkitzen dugunean, ezkerretara ekialderantz jarraitu Elordia mendira iritsi arte.

Pare horretan Elordia eta Arrasaundi mendien tartean dagoen ataka gurutzatu eta bigarren hau igo behar dugu. Gainez gain Treku mendiraino joan beharko gara. Arrasaundi mendira igotzen garenean, sekulako ikuspegia izango dugu alde guztietara: Pirinioak, Iruñerria, Andia mendizerra, Beriain mendia, ...

Treku mendia dugu inguru honetako garaiena. Bere azpian daude beste izena ematen dioten borda zaharren arrastoak ( Alto de las Bordas Viejas ). Puntu honetatik aurrera belar eta harri tartean joan beharko gara atzera Beriain aldera doan pista hartzeko. Tarte honetan hito batzuk lagun izan ditzakegu.

Pista hartutakoan Euskal Herriko Erdigunealdera joango gara. Atzo, elurrez estalia zegoen. Lekua markatzen duen zutarria bakarrik ikusten zen. Puntu honetatik zuzenean gora hartu eta nahiko azkar Lezizagoa tontorrera iritsiko gara. Begiraleku aparta hau ere.

Horren ondoren, hurrengo helburua San Donato baseliza eta Beriain tontorrak dira. A zer bista ederrak edonora begiratuta ere.

San Donatoko baselizak babesleku bikaina dauka prestatuta, bere tximini, mahai eta guzti. Dena oso-oso txukun. Baita baselizako kapera ere.

Handik Iyurbaingo tontorrera joan nintzen, mendiaren muturrean dagoena. Hemen aldapak handiak dira batera eta bestera. Bertatik beherako bidea hartu behar zen eta egia esanda, kontu pixka batekin jaitsi beharrekoa. Inongo arriskurik ez dauka , baina harri libreak eta lurra bustia egonik, kontu bereziarekin joan behar.

Beherako bidea luze xamarra da eta pendizea dexentekoa duenez, hanka kargatu xamarrakin bukatu nuen. Pistara ateratako lekuan bertan iturri eder bat dago. Iturrian hartutako tragoak ederki etorri ziran gorputzeko deposituak atzera ondo betetzeko. Handik Dorraora, pistaz eta errepidez.

Egun neketsua baina oso gozagarria, benetan.
Waypoint

1 - DORRAO

Dorrao (gaztelaniaz Torrano) Ergoienako herria da. Udalerrikideak bezala, kontzeju hau ere geografikoki bitan banatuta dago. Udalerri modernoa sortu zuen fusioaren aurreko 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da. 2005eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 118 biztanle ditu. Mugakideak Herrigune nagusiak hego-mendebaldean Lizarraga, iparraldean Unanu eta hegoaldean Andiako mendilerroa mugakide ditu. Kultura Dorraoko parrokia Asuntzioarena da, eta San Joan bataiatzailea eta San Tomas baselizak ere aipatzekoak dira. Bestela, herriko festak Andra Mariren omenez egindakoak dira, abuztuaren 14an hasitakoak. Buelta osoa emateko, gutxi gora behera 7 ordu eta 45 minutu behar izan nituen.
Summit

10 - LEZIZAGOA

4 ordu eta 15 minutu. Lezizagoa edo Lezitza ( 1.350 m ) Lezitzako amildegiaren buru egiten duen tontorra dugu.
Waypoint

11 - Portilloa

Puntu honetara iristen da Uharte Arakiletik Beriainera doan bidea.
Sacred architecture

12 - Donato eta Kaietano santuen baseliza

Antzinako baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna da; dena dela, 1642 urteko aipamena dago. Egungo garaietan, berriz, eraberritu izan zen 1906an. Geroago hondatuz joan zen, harik eta 1958an berreraiki zuten arte. 2005. urtean eraikinaren barnealdeko egoera tamalgarria zela eta (zikinkeria, idazki eta margo politikoak, zaborrak, bertaratutako batzuen utzikeria...) zaharberritu egin zen. Horretaz gain, kontutan hartu beharrekoa da baselizaren kokapena: ingurune isolatua, garaiera handian, baldintza klimatologiko gogorrak... guzti hauek denek baselizaren kanpoaldea denbora igaro hala asko kaltetu zutela. Baselizaren barrenean, aldarearen harriak San Donato eta San Kaieten irudiak eusten ditu, bi hauek izatez igeltsozko erreplikak direlarik. Nafarroako baselizetan altuen dagoena da Beriain mendiko hau.
Summit

13 - BERIAIN

5 ordu eta 30 minutu. 1494 metroko altuera.
Summit

14 - IYURBAIN

6 ordu inguru. 1.416 metro. Mendiko muturretik gertuen dagoen tontorra.
Waypoint

15

Photo

16

fountain

17 Iturria

Intersection

2 - Bidegurutzea I - San Pedro baseliza

30 minutu ibili beharko gara gutxi gora behera puntu honetara iritsi arte. Inguru honetan aurkituko dugu San Pedrori eskeinitako baseliza. Pistak erreka gainetik igaro eta eskuinerantz jotzen du, aldapa bertan hasiz. Metro gutxira errebuelta itxi batekin egingo dugu topo. Puntu horretan, eskuinean, abiatzen da guk hartu behar dugun gurdibidea.
Waypoint

3 - Erreka

880 m altuera Ordube inguruko ibilbidea daramagunean, gurdibideak erreka gurutzatzen du, eskuinerantz desbideratuz. Goraxeago berriro ezkerretarantz joko du ekialde aldera, eta horrela jarraituko du Pagomotxetako mendatera iritsi arte.
Intersection

4 - Bidegurutzea II

1 ordu 21 min. Puntu honetan gurdibideak iparraldeko direkzioa hartzen du. Guk ez dugu hori jarraitu behar. Guk eskuinera eta gora hartu behar dugu.
Waypoint

5 - Pagomotxeta mendatea

2 ordu inguru beharko ditugu puntu honetara iristeko. Hemen basotok belazera aterako gara, Andiako belardietara. Hego-ekialdeko direkzioan joan beharko gara pista nagusiarekin topo egin arte. Tartean, atakatxo bat pasa beharko dugu.
Waypoint

6 - ATAKA

2 ordu eta 40 minutu Pixka bat lehenago pista utzi eta Elordia eta Arrasaundi mendien tartean dagoen ataka gurutzatu beharko dugu. Ondoren, Arrasaundi bidean goran ikusten den beste pasabidea aldera jo beharko dugu, han mendi-ertza hartu eta Trekuraino eramango gaituelarik.
Summit

7- ARRASAUNDI

1260 m altura Ikuspegi bikainak.
Summit

8 - TREKU

3 ordu eta 15 minutu inguru behar izan nituen hona iristeko. Mendikatetik hartutako informazioa: Cumbre de los llamados Altos de Goñi en la sierra de Andia. Estas elevaciones se elevan en dirección N-S por medio de cimas poco individualizadas hacia las cumbres de Zoiola ( 1.158 m ) y Artesa ( 1.133 m ). Al Norte de la cima una suave pero larga rampa conduce a la cima más alta de la sierra : Beriain ( 1.494 m ). Tradicionalmente se ha denominado Trekua a la cima que ahora llamamos Alto de las Bordas Viejas ( 1.265 m ), por se este el topónimo que le corresponde, siendo Trekua un collado ( 1.215 m ) existente al SW de la loma, así como la cumbre que se eleva al otro lado de él ( 1.235 m ) y que también se conoce como Elordio. Se da la circunstancia que existe un dolmen en el collado Trekua, origen por otro lado del término ( Trikuarri ). Estos Altos de las Bordas Viejas o Altos de Goñi forman una loma monotona y despejada, donde no crece árbol alguno, aunque las laderas que caen hacia el valle se encuentran bien pobladas. Podemos diferenciar tres cimas: La cima Norte es la principal y más elevada ( 1.265 m ), a la que sigue una poco prominente cota Central ( 1.259 m ), que da paso a la cima Sur ( 1.262 m ). En la vertiente Este se encuentran las arruinadas bordas viejas ( 1.220 m ), aunque no son las únicas, existiendo otras muchas como consecuencia del cese de la actividad pastoril. El nombre de Trekua queda, entonces, reservado, a la cima que se eleva al SW, al otro lado del collado donde se encuentra el dolmen de Trekua ( 1.215 m ). Se encuentran, sobre los Altos de Goñi, algunos monumentos megalíticos de interés. El dolmen de Trekua Arteta se encuentra a 1.055 metros de altitud, al Oeste de las bordas de Arteta. También encontramos en la zona el túmulo de las bordas de Goñi, de unos 7 metros de diámetro, además del ya citado dolmen de Trekua Goñi, a 1.215 metros de altitud, no lejos de la cumbre de Trekua o Elordio ( 1.235 m ).
Waypoint

9 - Euskal Herriko erdigunea

4 ordu. 2005eko irailetik, harrizko monumentu batek adierazten du Euskal Herriko Erdigunea.

Comments

    You can or this trail