Time  6 hours 58 minutes

Coordinates 7147

Uploaded March 26, 2019

Recorded March 2019

-
-
4,162 f
1,527 f
0
3.6
7.3
14.56 mi

Viewed 45 times, downloaded 0 times

near Dorrao, Navarra (España)

24 MAR 2019 - 08:31

Tolosako Alpino Uzturre Mendi Taldeak antolatutako irteera dugu hau. 6 bat ordu iraun du.

Ibilbide honetan ezaugarri ezberdinetako paisaietan zehar ibili gara: Ergoienako kantauriar baso hezeak, Andia mendizerrako goi-belazeak eta Ollarango paisai mediterraneoa.

Horrezaz gain, Ollaran bailaran egindako itzulian hainbat gune interesgarri eta berezi ere bisitatu ditugu: Artetako gatzaga, iturburua eta Artazul zintzurreko ur-jauzia.

Zorionez izan dugun eguraldi bikaina medio, irteera ederra izan da.
Parking

1 - DORRAO

Dorrao (gaztelaniaz Torrano) Ergoienako herria da. Udalerrikideak bezala, kontzeju hau ere geografikoki bitan banatuta dago. Udalerri modernoa sortu zuen fusioaren aurreko 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da. 2005eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 118 biztanle ditu. Mugakideak Herrigune nagusiak hego-mendebaldean Lizarraga, iparraldean Unanu eta hegoaldean Andiako mendilerroa mugakide ditu. Kultura Dorraoko parrokia Asuntzioarena da, eta San Joan bataiatzailea eta San Tomas baselizak ere aipatzekoak dira. Bestela, herriko festak Andra Mariren omenez egindakoak dira, abuztuaren 14an hasitakoak. Buelta osoa emateko, gutxi gora behera 7 ordu eta 45 minutu behar izan nituen.
Intersection

10- Bidegurutzea-ezkerretara beherantz

Goñiko gainetik behera gatozenean, kontuz hemen: ezkerretara beherantz hartu behar baita.
Intersection

11- Bidegurutzea--

Ezkerretara hartu. Pista, asko urruti gabe ikusten da.
Intersection

12- Bidegurutzea-pista utzi eskuinerantz

Puntu honetan pista utzi eta Txargain mendirantz joan behar gara.
Summit

13- TXARGAIN

971 m Ikuspegi ederrak Ollaran osoa ikusteko, Iruñerria, Pirinioak, Sarbil, ...
Intersection

14- Bidegurutzea-eskuinera beheruntz

Beherantz gatozenean, kontu hemen ere zuzen ez joatearekin, amildegi aldera baitijoa. Hartu eskuinetara beherantz.
Intersection

15- Errepidea

Hemen elkartzen dira bidezidorra eta Goñi herrira doan errepidea.
Intersection

16- Bidegurutzea-B

Hemen bukatzen da bidezidorra
Intersection

17- Bidegurutzea-A

Eskuinera hartu eta Arteta herrira iritsiko gara.
fountain

18- ARTETA

Ollarango kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 29 biztanle ditu. Museo etnografiko bat dago bertan.
Waypoint

19- Artetako gatzaga

Aspalditik utzita egon arren, Gatzagaren goi-aldean tartetxo bat berreraiki dute, garai batean nolakoa zen jakin dezagun. Putzu handi bat da ur-gaziarekin eta beso luze bat pertza bat zintzilika zuena eta ura ateratzeko erabiltzen zutena. Ateratako ura egur enborarrekin egindako kanal batera hustu eta hortik putzua baino gorago zeuden askatxoetara botatzen zen. Ur gaziarekin oinak bustitzeko aska berezi bat ere berreskuratu dute
Intersection

2 - Bidegurutzea I

30 minutu ibili beharko gara gutxi gora behera puntu honetara iritsi arte. Inguru honetan aurkituko dugu San Pedrori eskeinitako baseliza. Pistak erreka gainetik igaro eta eskuinerantz jotzen du, aldapa bertan hasiz. Metro gutxira errebuelta itxi batekin egingo dugu topo. Puntu horretan, eskuinean, abiatzen da guk hartu behar dugun gurdibidea.
River

20- UDARBE ERREKA

fountain

21- Artetako iturburua

https://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/artetako-iturburua Tokia Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura. Egungo paisaia kareharrizko goi ordoki batena da, mila metro inguruko batez besteko garaiera du, eta ur irteera ugari eta erliebe karstikoaren forma tipikoak ditu, adibidez, dolinak, leizeak eta lapiazak. Goiz bateko paseoan egin daitekeen eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira. Historia XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren eskaerari erantzuteko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1995eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik. Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da. Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa Milioika urtean, euri urak mendiko kareharria pitzatu eta disolbatu du, eta barnealdera iragazi da, pitzaduren, galerien eta leizeen sare bat eratuz. Denen artean ur geruza handi bat hartzen dute. Milioika urte lehenago, itsasoa zen ingurune hau guztia. Zentroa historia geologiko luze eta konplexu horri eskainita dago. Panelek, maketek eta ikus-entzunezko muntaketa batek erraztu egiten dute ulertzea nola eratzen eta itxuratzen diren kareharriak, mendiaren eta barneko ur geruzaren bilakaera zein izan den, eta Olloko diapiroaren eta Artetako iturburuaren jatorria zein izan den.
Waypoint

22- Artazul ur-jauzia

BERRIA-tik hartua: Udarbe errekako urek zizelkatutako kareharrizko haitzarte honetan, kilometro erdiko ibilbidea burutuko dugu zintzurraren hondoraino heltzeko, ur jauzi ederraren azpira hain zuzen ere. Paraje ederra bezain ikusgarria. Zintzur honek duen edertasunak makina bat sakan-jaitsiera zale erakartzen du, eta, bere neurrian bada ere, Guara edota Pirinioetan aurki daitezkeen ur jauziekin antzekotasun handia du. Ondo higatutako zintzurrean dauden jauzi, igarobide estu eta abarrez gozatzeko paisaia paregabea. Artazul zintzurra kareharrizko haitzarte bat da, Goñiko gainetatik heldu den Udarbe errekako urek zizelkatutakoa; erreka, gero, Artetako iturburuko urei lotzen zaie. Inguru malkartsua da, eta haritzak dira nagusi; toki ospeletan pagadi txikiak ageri dira, eta harkaitzetan, arteak. Beste espezie batzuk inguruko freskuraz eta hezetasunaz baliatzen dira, esate baterako, astigarrak, lizarrak, hurritzak eta sahatsak.
panorama

23- Ur-jauzia ikusteko tokia

Carretera sin pavimentar
Bridge

24- Pontarrón

Sario erreka gainetik urak daramaten kanalak zubi bihurtzen diren tokia.
Waypoint

25- Ultzurrun

Zona Urbana
River

3 - Erreka

880 m altura Ordubete inguruko ibilbidea daramagunean, gurdibideak erreka gurutzatzen du, eskuinerantz desbideratuz. Goraxeago berriro ezkerretarantz joko du ekialde aldera, eta horrela jarraituko du Pagomotxetako mendatera iritsi arte
Intersection

4 - Bidegurutzea II

Puntu honetan gurdibideak iparraldeko direkzioa hartzen du. Guk ez dugu hori jarraitu behar. Guk eskuinera eta gora hartu behar dugu.
Mountain pass

5 - Pagomotxeta mendatea

1.179 m Hemen basotok belazera aterako gara, Andiako belardietara. Hego-ekialdeko direkzioan joan beharko gara pista nagusiarekin topo egin arte. Tartean, atakatxo bat pasa beharko dugu.
Waypoint

6 - ATAKA

Pixka bat lehenago pista utzi eta Elordia eta Arrasaundi mendien tartean dagoen ataka gurutzatu beharko dugu. Ondoren, Arrasaundi bidean goran ikusten den beste pasabidea aldera jo beharko dugu, han mendi-ertza hartu eta Trekuraino eramango gaituelarik.
Summit

7- ARRASAUNDI

1260 m altura Ikuspegi bikainak.
Summit

8- Altos de Goñi - TREKU

1265 metro Mendikatetik hartutako informazioa: Cumbre de los llamados Altos de Goñi en la sierra de Andia. Estas elevaciones se elevan en dirección N-S por medio de cimas poco individualizadas hacia las cumbres de Zoiola ( 1.158 m ) y Artesa ( 1.133 m ). Al Norte de la cima una suave pero larga rampa conduce a la cima más alta de la sierra : Beriain ( 1.494 m ). Tradicionalmente se ha denominado Trekua a la cima que ahora llamamos Alto de las Bordas Viejas ( 1.265 m ), por se este el topónimo que le corresponde, siendo Trekua un collado ( 1.215 m ) existente al SW de la loma, así como la cumbre que se eleva al otro lado de él ( 1.235 m ) y que también se conoce como Elordio. Se da la circunstancia que existe un dolmen en el collado Trekua, origen por otro lado del término ( Trikuarri ). Estos Altos de las Bordas Viejas o Altos de Goñi forman una loma monotona y despejada, donde no crece árbol alguno, aunque las laderas que caen hacia el valle se encuentran bien pobladas. Podemos diferenciar tres cimas: La cima Norte es la principal y más elevada ( 1.265 m ), a la que sigue una poco prominente cota Central ( 1.259 m ), que da paso a la cima Sur ( 1.262 m ). En la vertiente Este se encuentran las arruinadas bordas viejas ( 1.220 m ), aunque no son las únicas, existiendo otras muchas como consecuencia del cese de la actividad pastoril. El nombre de Trekua queda, entonces, reservado, a la cima que se eleva al SW, al otro lado del collado donde se encuentra el dolmen de Trekua ( 1.215 m ). Se encuentran, sobre los Altos de Goñi, algunos monumentos megalíticos de interés. El dolmen de Trekua Arteta se encuentra a 1.055 metros de altitud, al Oeste de las bordas de Arteta. También encontramos en la zona el túmulo de las bordas de Goñi, de unos 7 metros de diámetro, además del ya citado dolmen de Trekua Goñi, a 1.215 metros de altitud, no lejos de la cumbre de Trekua o Elordio ( 1.235 m ).
Intersection

9- Pasabidea

Harripila handi baten parera iristen garenean, eskuinera hartu eta basoan behera jaitsi behar gara. Harri pilak daude tarteka. Kontu handiz haiek jarraitu behar dira. Erraz despistatu gaitezke inguru guztian harri asko baitago.
panorama

BEGIRATOKIA

Sacred architecture

Donejakueren baseliza

Topopirineos 2c
Summit

ELORDIA

1235 m
Sacred architecture

Santa Maria del Ugo baseliza

Comments

    You can or this trail