Time  6 hours 36 minutes

Coordinates 2246

Uploaded April 17, 2016

Recorded April 2016

-
-
1,899 f
1,335 f
0
3.3
6.6
13.23 mi

Viewed 743 times, downloaded 6 times

near Zubiri, Navarra (España)

Km 0. Zubiri
Amorruaren zubia gurutzatu eta kilometro pasatxo bete dugu Magna lantegiaren (magnesita) ondoko errepidera iristeko. Bertatik igo eta berriro jaitsi gara industrialdea atzean utzi eta Ilarratzera iritsi gara

Km 2,9. Ilarratz
Kilometro eskas bete dugu Ezkirotzen sartzeko.

Km 3,7. Eskirotz
Bi kilometro eskasera dagoen Larrasoañarantz jo dugu.

Km 5,5. Larrasoaña
Zubiritik etorrita, bidea ez da herrian sartzen Arga ibaia tartean baita eta bertan, Bidelapurren zubia. Igoera txiki batek Estereibarko hurrengo herrigunera eraman gaitu, Akerretara hain zuzen ere.

Km 6,1. Akerreta
Herriaren goiko aldean dago elizak, Erdi Aroko elementuak gordetzen ditu oraindik: dorrea, portada eta bataiarria. Hurrengo bide tartea zuhaitz eta zuhaixken artean babesturik Arga ibaia bilatzen du eta jaitsiera azkar batean beratara erraz iritsi gara. Ur ibilguaren ondotik Zuriainera iritsi gara.

Km 9,2. Zuriain
N-135 errepidera atera eta bertatik tentuz jarraitu dugu Ilurdotzeko saihesbidea hartu arte eta berriro Arga ibaia gurutzatu dugu Irotzera joateko.

Km 11,2. Irotz
Sarreran, Irotzeko labea dago. San Pedro eliza alde batera utzita, pistan barne jarraitu dugu erromaniko estiloko Iturgaitz zubiraino. Ibaiaren ibilgu eta errepide artean zabaltzen den xenda hartu dugu Arrerantz. Lehenik Zabaldikan sartu gara. Gero, ditugun bi aukeren artean Arrerantz doana aukeratu dugu, lehenago Arletatik pasatuz. Esteibar atzean utzi eta Aurrera segituz Ultzama ibaia zeharkatzen duen zubira iritsi gara, Arreko Hitutasunaren ermitaren ondora hain zuzen ere.

Km 15,8. Atarrabia
Kale nagusitik Aurrera egin dugu etxe eta kotxeen artean.

Km 17,2. Burlata
Herria gurutzatu eta gero, Arga ibaia zeharkatzeko Magdalena zubia hartu dugu eta segidan, iruñean sartu gara.

Km 20,4. Iruñea

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/04/done-jakue-bidea-zubiri-irunea.html
Waypoint

Zubiri

Waypoint

Ilarratz

Waypoint

Ezkirotz

Waypoint

Larrasoaña

Waypoint

Akerreta

Waypoint

Zuriain

Waypoint

Irotz

Waypoint

Arleta

Waypoint

Arre

Waypoint

Iruñea

Comments

    You can or this trail