Technical difficulty   Easy

Time  one hour 50 minutes

Coordinates 886

Uploaded April 1, 2016

Recorded April 2016

-
-
1,459 f
136 f
0
1.2
2.5
4.95 mi

Viewed 646 times, downloaded 11 times

near Bilbao, País Vasco (España)

Bilbo hegoaldeko mendi klasiko baterako igoera. Bilbo eta itsasadarreko ikuspegi politak ikus daitezke tontorretik. Tontor ondoan ere badaude karlistadetako gaztelu bateko hondakinak.

Ibilbide hau Bilbotik ateratzen da baina ez ditu biderik ohikoenak erabiltzen Arnotegira igotzeko. Alde horretatik, lasaiagoa da igoera bide hau erabilita ez baita igarotzen Igertuko parkingetik edota Pagasarribidetik. Larraskitutik Arnotegirainoko tartean eta bueltan tartean ez dago asfaltorik, beraz oinek ere eskertuko digute.

Era berean, ibilbide zirkularra izanda, saiatu naiz ahalik eta gutxien pasatzen leku beretik. Tarte batzuk GR markekin daude balizatuta, Zabalburu Bilboko birako GR-228arekin lotzen duen ibilbidearekin komunean baititu zenbait tarte. Dena den, ez jarraitu itsu-itsuan markak, desbideraketak baitaude ibilbide honetan.

Larraskituko ataka parean badaude aparkatzeko zenbait leku, Bilbotik ez bada irten nahi. Pare bat piknik gune daude: Atxokorre eta Arnotegi Behea

Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik.

Edukiaren (track, waypoint, irudiak...) lizentzia: CC-BY 4.0
  • Photo of Ura
Larraskituko iturria
  • Photo of Atxokorre
Atxokorre aisialdi gunea. Info+: http://bilbao.net/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-disposition&blobheadername2=pragma&blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3Datxokorre.pdf&blobheadervalue2=public&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1273761087400&ssbinary=true
  • Photo of Eskuinera
Pista utzi eta bidexka hartu. Gero pistatik behera jaitsiko gara.
  • Photo of Aterpea
Arnotegi Beheko aterpea. Beheko sua dago eta egur batzuk gordeta. Ez dago oso ondo zainduta baina euritik pixka bat babesteko balio du. Lo egiteko leku gutxi dago bertan.
  • Photo of Arnotegi Behea
Arnotegi Behea aisialdi gunea. Info+: http://bilbao.net/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-disposition&blobheadername2=pragma&blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3Darnotegi_beheko.pdf&blobheadervalue2=public&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1273761090065&ssbinary=true
  • Photo of Ezkerrera
Ezkerrera hartu bidezidorra, pista utzita.
  • Photo of Arnotegiko Gotorlekua
Arnotegi gaineko gotorlekua, karlistaden garaikoa. Nahiko erorita dagoen arren, oraindik posible da leiho estuak ikustea, Bilborantz begira. Gaztelaniaz, "Castilo de los Mimbres" izena ere hartzen du.
  • Photo of Arnotegi
Arnotegiko gaina. Buzoia pixka bat behera dago, gaztelu ondoan. Begiratoki bat ere badago alboan.

Comments

    You can or this trail