Time  3 hours 11 minutes

Coordinates 871

Uploaded January 24, 2019

Recorded January 2019

-
-
1,738 f
-112 f
0
2.2
4.5
8.93 mi

Viewed 56 times, downloaded 8 times

near Axpe-San Bartolome, País Vasco (España)

Axpetik abiatu eta Sukarrietara helduko gara gaurko txangoan eta bidean Sollube
mendiaren magaleko ondare aberatsa ezagutzeko aukera izango dugu.
Ondare megalítikoa, aztarnategi erromatarra, paisaian deigarriak diren basokortak, Busturiko Goierria eta bertako eskolak...
Axpetik Goierri aldera igoko gara txangoaren lehen zatian, harik eta Urkiobera heldu arte. Bertan Busturia eta Bermeo arteko hormigoizko auzo bidera helduko gara.
Urkiobetik Zabalera igoko gara, arrautza ekologiak ekoizten dituzten abeletxera.
Aldapan gora jarraítu beharko dugu, Tribisburuko aztarnategia 500 metroko altitudean baitago. Nekropoli hau izango da txangoaren punturik garaiena.
Ez da halanolakoa Sollubeko magalak eskaintzen digun ikuspegi panoramikoa. Ez zuten nekropolia eraikitzeko leku txarra aukeratu, Baina non bizi ziren bertan erraustutako pertsonak?

Tribisburuko sekreturen bat edo beste ezagutu ostean aldapan behera joko dugu, eta bertan beste trikuharria aurkituko dogu, Pagozarreta ingurua zeharkatu eta Larragoko eskolara heldu arte. Urkiobe auzora bueltatuko gara, baina oraingoan, Axpera jaitsi beharrean Pakotenen gora egingo dugu,
Katillotxu mendilerrora heldu arte. Pakoteneko trikuharri albotik igaro eta aldapan behera jarraituko dugu, bidez bide, harik eta Munitiz goiko baserrietara heldu aurretik Portuondora jaisten den bidera hartu arte,
Hilerri albotik igaro ostean helduko gara Portuondoko begiratokira. Ederra da txoko berezi honek eskaintzen digun itsasadarraren ikuspegia. Aurrez aurre Laida hondartza eta Atxarre mendiak eta honen artadiak ikusi ahalko ditugu.
Portuondoko auzo bidetik egindo dugu gaurko txangoaren azken zatia, kanping-a zeharkatu eta eromatarren garaiko portu zaharraren albotik igarotzen den bidetik. Sukarrietara helduko gara orduan, ibilbidearen amaierako puntura.
Waypoint

Axpe geltokia

Waypoint

Axpe herria

Waypoint

Urkiobe

Waypoint

Tribisko bidea

Waypoint

Basoko bidea

Waypoint

Bidegurutze

Waypoint

Tribis buru Nekropolia

Waypoint

Pagosarreta

Waypoint

Eskolak

Waypoint

Urkiobe

Waypoint

Pakotene trikuharria

Waypoint

Agirre auzoa

Waypoint

Portuondo

Waypoint

Autobus geltokia

Waypoint

Sukarrieta

Comments

    You can or this trail