Time  3 hours 36 minutes

Coordinates 672

Uploaded November 26, 2019

Recorded November 2019

-
-
2,703 f
1,549 f
0
1.2
2.4
4.89 mi

Viewed 14 times, downloaded 0 times

near Ibarra, País Vasco (España)

Andra Mari baselizan hasi nahi genuen ibilbidea, baina nahasketa medio, Ametzu baserrian esan ziguten beraien txabola ondotik -metro batzuk aurrerago- igo gintezkeela aipatutako tontorretara. Eta horrela abiatu ginen hasiera piko batekin. Lehenengo tontorra, bi txabola eskubira utzi eta gero, Atxetarri da. Ongi begiratu behar da tontorrean buzoia ikusteko, saskar artean dago eta. Handik, pista jarraituz, iturri bat -udarako ona, guk ez genuen egarri handirik eta zebilen haize zakarrak ez zigun probatzeko gogorik eman- eta leizezulo bat dago ezkerraldera.
Lurgainera pagadi eder batetik gora pasa ginen beheko bidea utzi ostean. Horbela oso irristakorra zegoen eta malda gogorra. Goian haize oso bortitza. Ikusmira ederrak hala ere: Aramaio, Udalaitz, Anboto, Izpizte, Orixol ... batera eta bestera. Ezkerrera, zokoan, Arrasate.
Lurgorritik jaitsi eta Tellamendi dago bidearen gainaldean bere gurutze handiarekin. Beherantza joan beharra dago Tellamendi edo Kukutxera joateko. Ikusmira errepikatu egiten da, gutxiago-gehiago. Urrutira Besaide, hiru probintzien -Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia- muga eginez. Bestaldera Oiz...
Haizetik ihes egin beharra zegoen eta pinaditik barrena berriro Ametzuko txabolara egin dugu, autoa utzitako lekura.
Waypoint

Txabola 1

Waypoint

Txabola 2

Summit

Atxetarri

Intersection

Ezkerrera

Photo

Argazkia 1

fountain

Iturria

Waypoint

Leizezuloa

Intersection

Ezkerrera

Waypoint

Ehiza postua

Summit

Lurgorri

Summit

Tellamendi

Summit

Amillando/Kukutx

Waypoint

Txabola 3

Comments

    You can or this trail