Download

Distance

9.36 mi

Elevation gain

3,255 ft

Technical difficulty

Moderate

Elevation loss

3,255 ft

Max elevation

3,237 ft

Trailrank

51

Min elevation

1,223 ft

Trail type

Loop

Time

6 hours 23 minutes

Coordinates

2807

Uploaded

September 3, 2020

Recorded

September 2020
Be the first to clap
Share
-
-
3,237 ft
1,223 ft
9.36 mi

Viewed 55 times, downloaded 7 times

near Aia, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Aia-Aiaiturrieta erreka-Amiltzu (828m)-Marumendi (821m)-Malkorburu (862m)-Lareo urtegia-Sarastarri (995m)-Agaotz (974m)-Leitzadi (948m)-Aitzeta (927m)-Aizkaizto (927m)-Malkorra (883m)-Asundegi (808m)-Urkillaga mendatea-Aia.

Trabesia hau ez da oso ohikoa, mendian ibiltzen eskarmentu pixka bat eskatzen duen horietako bat da. Gora behera asko dauzka eta biderik gabe, basoetatik zehar doa hein haundi batean. Sarastarrin eta Leitzadi-Asuntegi gandorran harkaitz hertzatik doa batez ere, zakarra. Arriskua badago eta bertigo ez izatea ere komenigarria da zenbait puntuetan. Paraje hauek ezagutu ezean GPS eraman eta erabiltzen jakitea derrigorrezko ikusten dut.

Beraien ezaugarrien arabaera bi tarte ezberdinetan bereiztuko nuke ibilbide hau. Aia eta Lareo urtegiaren bitartekoa, hezetasun haundikoa eta Lateotik Urkillaga mendatera doana karstikoa, lehorra, lur azalean urik gabekoa.

Aiatik Lareora ez dago balizatutako biderik. Aiaiturrietako errekatxotik gorantz hasten dira baso mixto tinkoak. Amiltzu mendia iritsi bitartean mendi senda jarraitu behar da tarteka nabarmen gutxikoa. Oso gutxi erabilia, bide hontan landaretza pixka bat aurki dezake desnibel dexenteko aldapetan, bainan oztopo berezirik gabe. Eguraldi bustiarekin nahiko deserosoa izango da tarte hau.

Amiltzutik jetsi ondoren Malkorburu eta Marumendi mendien pagadi tinko eta zabalak zeharkatzen dira Lareo urtegira iritsi arte. Gora behera batzuekin ibiltzeko pasarte bat edo beste itxiagoa aurki arren baso garbiak dira orokorrean. Tarte oso politak igaroz, dolina, leize eta abar ikusten dira tarteka. Orbelez estalitako lurrezko zorua da nagusi.

Lareon hasten dira harkaitz pagadiak. Harriak eta harkaitzak zapalduz doa bidea, oso polita. Balizatutako bidea da. Paraje hontan koba eta leize asko daude. Sarastarriko kobazuloa horren adibidetako bat da. Ibilbide hontan bezela bisitatzeko aukera badago, linternak eraman ezkero noski. Bidea utzita Saratarriko harkaitz gailur "airosoa" gainditzen da, ziragarria da mendi honen kokalekua, amildegien gainean. Mendi honen gandorra jarraituz, basotik irten eta Agaotz mendiaren inguru belartsura iristen da. Oso leku panoramiko eta erakargarria da. Ganadua izaten da eta bista izugarriak ditu.

Balizatutako bidea utzi eta Leitzadi mendira igotzen da ondoren. Hemen hasten da Ataungo Domoaren hegoaldeko gandorraren zeharkaldia. Gailur batetik bestera harkaitz pagadietatik eta denbora gehienen amildegietatik oso gertu. Hemen ere bistak izugarriak dira. Asundegiko joan etorria egin ondoren mendi lepotik hasten da Urkia mendatera jeisteko "bidea". Gandorrako zeharkaldian bezela hemen ez dago balizatutako biderik. Ganaduak zabaldutako sendatik doa, tarteka nabarmentzen ez dena. Goiko partea irekia da eta harkaitz artean landaretza aurki dezake zenbait puntuetan. Arteak sakabanaturik ikusten dira hasieran eta beherago zuhaitz mota honen baso tinkoagoak pasatzen dira. "Senda" hau Urkillaga mendatera doan GR 20 bidearekin batzen da, igoeran, gandorrako zeharkaldiaren aurretik, Agaotz mendia pasa ondoren utzitakoa.

Behin Urkillaga mendatera iritsi, Aiako plazara joateko errepidez egiten da, auzo polit honen inguru eta baserriekin gozatuz. Azkeneko zatitxoa sahiesbide motz batetik doa.

Aspaldian antzeko ibilbidea egin nuen elurretan. Oraingo hontan, udako eguraldia lagun, ibilbide zoragarria biribildu nuen berriro. Mendi eta basoetatik zehar, biderik gabeko bazter izkutuetatik ibiltzen gustatzen zaienentzako ibiladi aproposa, ezberdina.
Summit

Agaotz

Tree

Agiña

Parking

Aiako plaza

Waypoint

Aiarrea Zaharra baserria

Summit

Aitzeta

Summit

Aizkaizto

Intersection

Alanbre hesia

Malkorburura idean
Summit

Amiltzu

Panorama

Amiltzuko bidetik Aiako ikuspuntua

Intersection

Senda utzi eta Amiltzu tontorra eskubitik

Pagaditik gorantz
Summit

Asundegi

Waypoint

Dolinak

Panorama

Elorretako harrresiak

Intersection

Eskubitik Sarastarrira

Intersection

Ezkerretik Aiako plazara

(Gi-3151) y T1 pth
Intersection

Ezkerretik Aiarrea baserria

Intersection

Ezkerretik Gr 20 Aralarko itzulia-Sarastarri

Intersection

Ezkerretik Malkorburu

Intersection

Aurreneko senda utzi eta ezkerretik txaboletara

Pagaditik gora
Intersection

Gr 20 Aralarko itzulia

T2 pth Gr 20 Aralarko itzulia (Gr 20)
Lake

Lareoko urtegia

Summit

Leitzadi

Cave

Leize

Summit

Malkorburu

Summit

Malkorra

Summit

Marumendi

forest
Intersection

Mendi bidea

Waypoint

Mendi lepoa

pth
Intersection

Mugarriak

Waypoint

Pasabidea

G2 trk Gr 20 Aralarko itzulia (Gr 20)
Intersection

Pista

Intersection

Pista gurutzatu eta zuzen Marumendi

Summit

Sarastarri

Intersection

Sastarriko Kobaren sahiesbidea

Waypoint

Senda berriz

Bridge

Aiaiturrietako erreka (Txabola eta Zubia)

Waypoint

Txabola zaharrak

Waypoint

Urkillaga mendatea

infomap Aralarko estazio megalitikoa
Fountain

Urkillagako iturria

Aia Auzoa ser
Mountain pass

Mendi lepoa

Comments

    You can or this trail