Time  3 hours 8 minutes

Coordinates 486

Uploaded March 22, 2016

Recorded March 2016

-
-
2,311 f
314 f
0
1.7
3.4
6.72 mi

Viewed 585 times, downloaded 7 times

near Saint-Martin-d’Arrossa, Aquitaine (France)

Nik autoa hoteletik gertu dagoen parkinean utzi arren, herrigune aldera gehiago hurbildu daiteke horrenbeste ibiltzeko gogorik izan ezean.

Behin herritik ateratakoan, erreka bazterretik basoan doan bide zabal batetik joango gara. Bide ona izango dugu tontorreraino, une batzutan aldapa piko xamarra jarriko den arren.

Mendiak hainbat mehazulo izan zituen bere garaian eta horren inguruan antolatuta dagoen ibilbidea gurutzatzeko aukera izango dugu.

Gora iritsitakoan behe laiinoa sartu berria zegoenez, ... ezer gutxi ikusteko.
Hemen bukatuko da pista. Ezkerretara hartu eta abereak markatutako bidezidorretik barrena,nahiko azkar iritsiko gara gailurrera . Argazkian ikusten den plaka bertan dago.
Argazkia oso iluna dago, ia ilunduta baitzegoen atera nuenean. Bidegurutze honetan nik ezkerretatik igo nintzen. Buelta egindakoan, iruditu zitzaidan eskuinetik joatea errezagoa dela, tramo batean, goiko belardiko hesiraino aldapa piko xamarra jartzen den arren, orokorrean motzagoa eta erosoagoa izango delako. Ezkerretatik, bidea zabala den arren, oso piko da tramo luze batean eta oso gora igotzen da gainera. Gero meharen kargalekuraino jaitsi behar da. Bestetik, berriz, iturria daukan etxeraino igotzen da, bidea dezente laburtuz.

Comments

    You can or this trail